Gaztelugatxe, itsasoko gaztelua
Bermeoko kostaldeko uhartea gure lurraldeko leku miresgarrienetarikoa da. Bisita ezazu eta ez ahaztu zure doako sarrera eskatzeaz!
Derrigorrezko hitzordua duzu San Juan de Gaztelugatxen. Bilbotik 35 kilometrora ekialderantz, Bermeoko kono itxuradun irlatxo gero eta famatuagoa da. Puntan, itsasoko altueratik 150 metrotara San Juan Bautistaren omenez egindako baseliza dago. Teoria bi daude izenaren inguruan: batak dio hitzaren jatorria Gaztelu Haitz hitz konposatua dela. Beste korronte batek, ordea, Gaztelu Gaitzetik datorrela bere esan nahia.
Leku hau bakarra da mundu osoan. Bakio eta Bermeo artean kokatuta, Mundaka eta beraz Urdaibai biosfera erreserbatik gertu, itsasoaren urak bustita eta itsaslabar basatien ondoan, sekulako ikuspegia eskaintzen du Gaztelugatxek.
Ez ahaztu zure doako sarrera eskatzeaz!
Bizkaiko kostaldea
150 kilometroko kostaldea dugu askotariko planak antolatzeko.
Ahaleginak benetan merezi du, 241 eskailera dira-eta. Baina ez zara damutuko. Goian egonda, askotariko paisaiak ikusi ahal izango dituzu. Horrez gain, kanpaia hiru aldiz jotzen baduzu, izpiritu txarrak aldenduko omen dituzu.
Lurra eta irla harrizko zubi baten bidez daude lotuta, eta zubi hartatik baselizara heltzeko 241 eskailera igo behar dira igarobide estu batetik. Tenplura doan bidea ez da zuzena, zig zag formakoa baizik. Azken eskaileran San Juanen oinatza dago, eta esaten da berau ukitzeak zorte ona ematen diola bidaiariari. Kondairak dio San Juanek hiru pausu baino ez zituela eman Bermeotik baselizaraino. Azken eskailerara heltzean tenplua ikusiko dugu aurrez aurre, eta eskumaldetik inguratzen badugu, baselizako fatxadarekin egingo dugu topo. Aurrealdean kanpai bat dago, eta bertara hurbiltzen den orok jo egin ohi du. Bertako auzotar guztiak soberan dakite hori, behintzat.
Irla honek balio erantsia dauka: arrantzale askok miresten duten lekua da. Baselizaren barruan, itsasotik bizirik irtendako arrantzaleen botuak, otoitzak, itsasontzien maketak eta antzekoak ikus daitezke. Eta ez da antzinako sinismena; gaur egun ere San Juan Bataiatzaileak garrantzi izugarria dauka itsasoratzen diren arrantzale askorengan, itsasora irten baino lehen, itsasontzi askok birak ematen baitituzte uhartearen inguruan, santuak zortea eskaini diezaien.
Gure lurraldeak bertan bizitako historiak pisu handia dauka Gaztelugatxen. Horrez gain, “Game of Thrones” telesail famatuak nazioarteko arrakasta ekarri dio Gaztelugatxeri. 2011. urteko telesail famatu honetan San Juan ‘Dragonstone’ bezala agertzen da, eta ordenagailuko edizioaren bidez guk ezagutzen dugun Gaztelugatxea agertzen da, baina itxuraz aldatuta. Berez, mantentzen den gauza bakarra uhartearen gailurrera doazen eskailerak baino ez dira, goialdean, baseliza baino harrizko gaztelu erraldoi bat ageri da-eta. Telesailan, gotorleku hartan Targaryen-ak bizi ziren, eta euren familiaren sinboloa dragoia da.
Historia
Irlaren puntan ikus daiteken baseliza ez da gaur egungoa. Uste da lehen baseliza IX. mendean eraiki zela, tenplarioen garaian. Baina baseliza hark gaur egun arte aldaketa ugari jasan izan ditu: gudak, suteak... XII. mendean komentua izan zen eta azken eraldaketa 1983. urtean jasandako sute baten ondorioz izan zen.
Horrez gain, uhartearen kokapen estrategikoak Gaztelugatxe defentsa erremitan bihurtu zuen iraganean. Bizkaiko Jauntxoaren defentsarako gakoa izan zen, Gaztelako Alfonso XI. erasoei eusteko XIV mendean.
1596an Francis Drake heldu zen Gaztelugatxera, eta den-dena lapurtzeaz gain, bertan bizi zen ermitaua irlaren puntu gorenetik itsasora bota zuten. Horrez gain, Guda Zibilean Matxitxako Lurmuturreko Bataila egin zen.
1963an Begoñako Amabirjinaren irudia ondoratu zen Gaztelugatxetik gertu, eta harrezgeroztik lore-ofrenda ugari egiten zaizkio.
Ibilbideak
Gaztelugatxe bisitatu nahi baduzu ibiltzeko prest egon behar zara: ez dago rampa mekanikorik ezta igogailurik ere, baina, azken batean, hori ere benetan gozatuko duzun esperientziaren parte izango da, eta zaude ziur ez zarela damutuko. Ibilbideak ordu eta laurden irauten du gutxi gorabeherea, eta hiru kilometroetan zehar. Denbora asko dirudi kilometro gutxirako, baina egia esateko, jaitsi eta igo beharreko maldak altuera handia dauka.
Game of Thrones telesail famatuak nazioarteko arrakasta ekarri dio Gaztelugatxeri
Gaur egun ezin daiteke autoarekin zubiraino jaitsi. Hots, Bakio eta Bermeo arteko errepidearen ertzean dagoen debaldeko aparkalekuan utz dezakezu, baina batzuetan ez dago tokirik.
Ibilbide bi daude Gaztelugatxera heltzeko: bata, oso maldatsua eta arina. Oinetako erosoekin egin daitekena. Ibilbide hau Eneperi jatetxe paretik hasten da, eta pista bat jarraituz Gaztelugatxeko zubiraino helduko zara. Bestea, luzeagoa da, baina ez hain maldatsua. Autorik gabeko pista batetik zehar egiten da eta jaitsi eta ondoren igo beharreko aldapa ez da hain gogorra.
Bertako fauna eta flora babestearren, Gaztelugatxe Biotopo Babestua izendatu zuten 1998an eta Zonalde Babestua 2013an. Hori dela eta, ez ahaztu paradisu honetan inolako zaborrik ez botatzeaz. Hondakinik izatekotan, gorde edukiontzia topatu arte.
Nola heldu
Bermeoko baseliza izan arren, Gaztelugatxe Bakiotik gertuago dago. Bertara heltzeko garraio publiko zein pribatua beharko duzu.
-
Autobusa
Apirilaren 13tik 28ra, egun biak barne, Gaztelugatxera bidaiak ugaritu egin direnez eta eskari hauei erantzuna emateko, Gaztelugatxerako Zerbitzu Bereziak jarriko dira Bakiotik eta Bermeotik Gaztelugatxera. A3524 linearen ordutegiak hauek izango dira: Irteerak Bakiotik: 09:30etik, 19:30era Irteerak Bermeotik: 10:00etatik, 20:00etara.
-
Autoa
Bilbotik 45 minutura dago Gaztelugatxe. Aukera gomendagarriena BI-631 errepidea jarraitzea da, Loiuko aireporturako norabidean. Aireportua atzean utzita, Mungiarantz jo, eta herrira sartu beharrean BI-2101 errepidea aukeratu, Bakiorantz. Bakio erditik zeharkatu ostean Gaztelugatxe ikusiko duzu ezkerraldeko lehiatilatik.
Gastronomia
Non jan
Gaztelugatxeko ibilbideak gosea emango dio bati baino gehiagori. Horregatik, Gaztelugatxen bertan ospe handiko jatetxea dago. Horrez gain, Bakio, Bermeo eta Mundakan badira eskaintza zabalagodun jatetxe gehiago, tokian tokiko menudunak. Marmitakoa gomendatzen dizugu, hegaluze eta patatadun gisatua, kipula, piper eta tomateduna. Badira bestelako aukerak: txipiroiak, legatza koxkera erara (bertako platera, arraultza, zainzuriak, ilarak eta almejaduna). Bazkaria bertako txakolinarekin lagun dezakezu.
Ostatua
Non lo egin
Bakio, Bermeo eta Mundakan askotariko ostatu eskaintzak izango dituzu: nekazal turismoa, ostatuak, hotelak, pentsioak.. etab. Naturarekin harremanetan egoteko esperientzia bizi nahi izatekotan, zonaldeko kanpingen bat aukeratzea gomendatzen dizugu, itsasoaren soinua entzuteko gaualdean.
Erabakia edozein delarik, gogoratu ostatuaren eskuragarritasuna aldez aurretik ziurtatzeaz, urteko sasoiaren arabera aldatzen den faktorea delako.
-
Udan, oporrak direla eta, turistaz betetzen da Gaztelugatxe, eta tenperatura altuek ez dizute inolako mesederik egingo. Ahal izatekotan, aukeratu eguneko lehen edo azken orduak fresko ibili ahal izateko.
-
Ordutegia
Baseliza ondoan informazio guneko ordutegia 10:00etatik 14:00ak arte eta 15:00etatik 18:00ak artekoa da (uztaila eta abuztuan)
Urte osoan zehar irekita dago.
-
Kokapena
Bermeo
-
-
241 eskailerak arazorik gabe igo nahi badituzu, arropa eta oinetako egokiak jantsi beharko dituzu. Horrez gain, ur botila eramatea oso garrantzitsua da, batez ere ibilbide urtaro epelean egiten baduzu.
Egun eguskitsuetan krema jartzea oso garrantzitsua da. Mugikortasun gabezia edo osasun problemak izatekotan, ez dizugu gomendatzen ibilbidea egitea, ez eta umeentzako aulkitxoa badaramazu.
Jatetxea atzean uzten dugularik ez duzu inolako zerbitzurik topatuko autora bueltatu arte. Beraz, eraman zorroan benetan garrantzitsuak diren gauza horiek.
-
Urtean zehar zenbait jai daude, eta horien barruan baselizara bisita antolatzen da. San Juan gauan erromeria antolatzen da, oso berezia Bermeokoentzat. Uztailaren 31n Loiolako San Inazioak dira, eta erromeria antolatzen da Arrietan. Abuztuaren 29an San Juan ‘Degollado’ko jaiak ospatzen dira Bakion, eta bertan erromeriak antolatzen dira ere.
-
Lore eta landareen azoka
- urtarrilaren 21(a) · abenduaren 31(a)
- Bilbao
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_visitbiscay | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
_ga | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | Urtebete | |
_fbp | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
ARRAffinitySameSite | Karga orekatzeko eta bisitariaren orriko eskaerak nabigazio-saio guztietan zerbitzari berberera bideratzen direla bermatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft |
WFESessionId | Sortu Power BI-ko saio bat, datuak ikuskatzen laguntzen duen Microsofteko tresna | Saioa | Microsoft |
ai_session | Detektatu aplikazioaren orrialde eta funtzio jakin batzuk erabiltzailearen zenbat jarduera-saiotan txertatu diren. | 30 minutu | Microsoft |
ai_user | Detektatu zenbatek erabili zuten aplikazioa eta horren funtzioak. Erabiltzaileak identifikazio anonimoen bidez zenbatzen dira. | Urtebete | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.