null Gabonak Bizkaian


Gabonak iristean, Bizkaiak bere aurpegia aldatzen du. Gabonetako giroa bazter guztietan agertzen da: kaleak, parkeak eta eraikinak kolorez argiztatu eta bete agertzen dira, garai honetako zuhaitzek eta motiboek dendak eta etxeetako leihoak betezen dituzte, jaiotza tradizionalen erakusketak daude, kaleko ikuskizunak ospatzen dira, antzokietan programazio bereziak daude, eta Gabon-kantak txoko guztietan entzuten dira.

Saltoki tradizionaletan eta berrienetan Olentzeroren eta Erregeen opariak aukeratzeko garaia da, gure 'lagun ikusezinarentzat' vintage merkatu txikietan ganga bat bilatzeko, eta plazetan benetako maitasunez egindako gure artisautzaren piezak bilatzeko garaia. Gozotegietan postre eta pastel tipiko zaporetsuekin gutizia gozo bat hartzeko unea ere bada, edo gaztaina erre berriak saltzen dituzten kaleko postuetan indarrak berritzeko geldialdi estrategikoa egiteko garaia.

Aurten desberdina izango da, baina ohikoa da gabonetan ere deskonektatzeko une egiko bat aurkitzea eta 'poteoan ibiltzea' pintxo gozoak jateko, gure tabernetako barrak betetzen dituzten gure gastronomiako bitxi txikiak. Bizkaian, koadrilarekin edo familiarekin jai zoriontsuak opa izatea aitzakia ezin hobea izaten da gure pintxo taberna gogokoenetatik ibilbideak hasteko eta kantu eta gabon kanta herrikoiak arnasa betean abesteko.

Aurten egingo ez bada ere, abenduaren 21ean Bizkaiko Gabonetako ospakizunei hasiera eman ohi dien ekitaldia San Tomas Azoka da. Gabonak baino lehenagoko merkatu tradizional honetan, landa-mundua hirien erdiguneaz jabetzen da, baserriko animalien erakusketekin eta gure baserritarren lanari esker lurreko produkturik onenekin betetako postuekin, gure gastronomiaren errezeta tradizionalak prestatzeko ezinbestekoak.

Bilbon, Plaza Berria eta Areatza izaten ohi dira aisirako guneak, eztia, txakolina, gazta, barazkiak, frutak edo kapoiak dastatu eta erosteko, baita Gabonetako bazkari eta afarietan gozatuko diren beste hainbat jaki gozo. Baserri-giroan eta jai-giroan, koadrilek Santo Tomas aprobetxatzen dute elkartzeko eta taloa txorizoarekin gozatzeko, hobeto sartzen dena sagardo gozo batekin joaten bada. Aurten Santo Tomasen falta sentituko dugu!

Baina etxeko txikienen pentsamenduan, ezbairik gabe, gauza bat besterik ez dago: Olentzero, kristau aurreko neguko solstizioaren ospakizunekin lotutako ikazkin mitologikoa, Bizkaiko Gabonetako tradizioan txertatu dena, Gabon-gauean Bizkaiko haurren artean opariak banatzeko arduradun gisa. Pertsonaia atsegin hau burugogor, tripoi eta edale gisa deskribatzen da bere omenezko abestian, egun hauetan nonahi entzun daitekeena. Zalantzarik gabe, Bizkaiko Gabonetako protagonista handienetako bat da.

Olentzeroren etxea Izenaduba Basoa izeneko basoan dago, Mungian. Baso honen barruan Landetxo Goikoa baserria dago, XVI. mendearen hasieran eraikitako Bizkaiko baserri zaharrena. Bizkaiko neskek eta mutilek gehien maite duten ikazkinaren etxea ezagutu eta Napo, Olentzeroren lagun nekaezina, ezagutzeaz gain, Izenaduba Basoa bisitaldi antzeztua euskal mitologian zehar ibilaldi interaktibo dibertigarria da, Galtzagorri, Tartalo, Basajaun eta Mari, Anbotoko Dama, bezalako izaki magikoek osatua.

Gabonek Bizkaian beste sorpresa bat dute haurrentzat. Herri eta auzoetan era guztietako haurrentzako jarduerak ere antolatzen dira, eta museoek haurrentzako tailerrak eskaintzen dituzte txikienentzat, inoiz baino hobeto pasatzeko.

Aurreko urteari agur esateko eta Urte Berriari ongietorria emateko, gure naturaz eta mendiez maiteminduta gaudenez, Bizkaian ez zitzaigun mendira igotzea baino modu hoberik bururatu. Urtarrilaren 1ean tradizioa da 1.482 metroko altuerara igotzea Gorbeiako Gurutzera iristeko, Bizkaiko mendirik altuenean. Pertsona batzuk ilunpetan ere igotzen dira, hasi berri den urteko lehen egunsentia gailurretik ikusteko.

Gabonak Bizkaian