Aniztasun jaiak
Bizkaia urtean zehar hainbat jaien protagonista bilakatzen da, uda eta udaberrian bereziki. Jaiak herri, hiri zein auzoetan antolatzen dira eta giro onenean hauetaz disfrutatzera gonbidatzen zaitugu!
Bizkaiko jaiak primeran pasatzeko festak dituzu: herri bakoitzeko kutsu tradizionalaz zein kulturalaz gozatzeaz gain, dantzatzeko nahiz bapo jan eta edateko abagune ederra dira eta.
Horien artean, gastronomia lehiaketak, kirol txapelketak, euskal dantzak, bertsolaritza edota erromeriak nabarmentzekoak dira.
Jakina, Bizkaiko edozein txokoetako jaietan edonork har dezake parte, beraz, badakizu: gonbidatuta zaude!

Izan, bizi eta gozatu
Tendentzia berrienak, zure esku
Jai guztien artean, Bilboko Aste Nagusia, Santo Tomas, San Antolinak, Urriko Azken Astelehena edota San Juan bereziki aipagarriak dira. Hauek guztiak uda, udaberri, udazken zein neguan ospatzen dira eta Bizkaiko herri zein hiri guztietan zehar disfrutatuko dituzu, bakoitzak bere tradizioei eutsiz betiere.
Bilboko Aste Nagusia abuztuko azken bederatzi egunetan antolatzen da. Aste bi horietan zehar, hirigunean nahiz inguruetan jarduera ugari antolatu ohi dira. Horrez gain, Bilboko Konpartsak elkarteak hainbat txosna muntatzen ditu Areatzan eta Abandon, zeinetan musika egun osoan zehar egoteaz gain, hainbat ekintza antolatzen dituzten. Txosna guneak garrantzi izugarria du Aste Nagusian, baina Alde Zaharrean ere giro berezian murgildu zaitezke, auzoetako txaranga, batukada edota kaleko antzerkia bide, besteak beste.
Udako beste jai garrantzitsu bat herri, hiri zein auzo bakoitzean ospatzen den San Juan gaua da, ekainaren 24an. Udako solstizioari hasiera emateko jaia duzu hau. Bilbon Etxebarria Parkean antolatzen bada ere, beste auzoetan eta Bizkaiko herrietan ere festa txikiak antolatzen dira. Edozein kasutan, jairik goxoenean murgilduko zara. Iluntzean sua egiten da eta honen inguruan dantzatu eta abestu ohi da. Horrekin batera, jendeak desirak idatzi eta sura botatzen ditu, hauek bete daitezen. Gure gastronomiako produktuak dastatzeko parada ezinhobea duzu honako hau eta Bizkaiko herri askotan, sua bukatzerakoan, erromeria antolatzen da ospakizunari jarraipena emateko asmoz.
Urtaro honetan kostaldeko zein barnealdeko herrietan bestelako jaiak ospatzen dira: kostaldeari dagokionez, Lekeitioko San Antolinak (Antzar Eguna) eta Ondarruako Zapato Azule jaiak dituzu. Barnealdean, berriz, Arrigorriagako Madalenak aipagarriak dira oso. Hauetan bazkari herrikoiak, erromeriak, koadrilen arteko desafioak edota gastronomia lehiaketak antolatu ohi dira. Gazte Egunak zein Euskal Jaiak ere oso ageriak dira uda garaian.
Alabaina, jaiak ez dira udara mugatzen soilik; neguan ere hainbat jai antolatzen baitira Bizkaia osoan zehar. Gernikako Urriko Azken Astelehena ikasturteari hasiera emateko erarik onena da. Urriko azken asteburuan antolatzen den festa duzu honako hau, eta Gernikan prestatzen den azokaz gainera, erromeriak, jateko eta edateko txokoak eta batez ere giro euskalduna bizitzeko egun berezia da.
Festak urte osoan zehar
Abenduan, aldiz, Durangoko Azoka eta San Tomasek hartzen dute protagonismoa, hurrenez hurren. Lehena, Durangon ospatzen da abenduaren 5etik 9ra arte. Landako erakustazokan du leku eta bertan euskal liburu eta diskoak daude salgai, idazleek nahiz musikariek bere azken lanak sinatu ohi dituztela. Kulturazaleen meka bilakatzen da Durango, beraz. Gainera, hainbat kontzertu egiten dira azokaren alboan dagoen karpan (Ahotsenea), baita Plateruena Antzokian ere. Giro euskaldunean bete-betean murgiltzeko aukera paregabea duzu hau.
Abenduaren 21ean Santo Tomas ospatzen da. Bizkaia osoan zehar aurkitu ahal izango dituzu ospakizunak, baserritarren azoka eta jai nagusietako bat da eta. Azoka famatuenak Bilbokoa, Lekitiokoa eta Zaldibarrekoa dira. 'Anfitrioi' nagusiak txistorra eta taloa dira, sagardoarekin lagunduta. Halaber, jaian arropa tradizionalekin jantzitako jendea aurkituko duzu, hori baita egun horretako ohitura nagusia.
Otsailean inauteriak heltzen dira eta hauen artean ezagunenak Gernikako eta Lekeitioko aratusteak dira. Festaz gain, bazkari herrikoiak eta erromeriak antolatzen dira eta herritarrek eguneroko janzkera alde batera utzi eta mozorroak janzten dituzte.
Maiatzean, ostera, Urduñak Otxomaio jaiak ospatzen ditu hilabeteko lehenengo astean. Kontzertuak, haurrentzako arrantza-jokoak, tortila eta paella lehiaketak, mus txapelketa edota adin guztientzako jarduerak antolatzen dira.
Horiez gain, Bizkaiko auzoek jai herrikoiak sustatzen dituzte urtean zehar, giro ona eta elkarlana nagusi direla.
Nola heldu
Hiri zein herrietako jaietara heldu ahal izateko, garraio publikoa zein kotxea hartu dezakezu, baina aukerarik onena garraio publikoan joatea da.
Non jan
Non lo egin
Lo egiteko hainbat ostatu, hotel, kanpin edota aterpetxe aurkitu ahal izango dituzu inguruetatik.
-
Jai herrikoi askotan, batez ere txosnetan, plastikozko edalontzia emango dizute eta hau gorde behar izango duzu, gainontzeko txosnetan edan ahal izateko.
Honen harira, edanez gero, gogora ezazu kotxea ez hartzeaz. Hainbat aukera daude garraio publikoan bueltatzeko edota inguruko aterpetxe, ostatu, hotel edota kanpinen batean geratzeko.
-
Sakeleko dirua eramatea gomendatzen dizugu, txosnetan ezin izango baituzu txartelarekin ordaindu. Horrez gain, hainbatetan azoka txikiak aurkituko dituzu eta ziurrenik hauek, txosnak bezala, ez dute txartelarekin ordaintzeko aukera izango.
Zorroa eramatekotan, uneoro eskura izatea gomendatzen dizugu, baita arropa eta oinetako erosoak janztea ere.
-
Silver Film Festival | Zinema eta Pentsamenduaren Nazioarteko Jaialdia
- martxoaren 24(a) · martxoaren 28(a)
- Bilbao
-
SANTURTZIKO XX. ITSAS INAUTERIA
- martxoaren 8(a) · martxoaren 8(a)
- Santurtzi
-
Bilbao Basket vs. Tofas Bursa
- martxoaren 5(a) · martxoaren 5(a)
- Bilbao Arena Miribilla
-
Occident Bilbao Bilbao 2025
- martxoaren 23(a) · martxoaren 23(a)
- Bilbao
-
Loraldia Festibala
- martxoaren 10(a) · martxoaren 30(a)
- Bilbao
-
Art & Music. María José Llergo
- martxoaren 8(a) · martxoaren 8(a)
- Guggenheim Bilbao Museoa
-
Musika Música 2025
- martxoaren 7(a) · martxoaren 9(a)
- Teatro Arriaga Antzokia | Euskalduna Jauregia
-
Mundakako Aratusteak
- martxoaren 1(a) · martxoaren 4(a)
- Mundaka
-
Japan Weekend Bilbao
- otsailaren 22(a) · otsailaren 22(a)
- BEC Barakaldo
-
Bilboko Aratusteak
- otsailaren 27(a) · martxoaren 4(a)
- Bilbao
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_visitbiscay | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
_ga | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | Urtebete | |
_fbp | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
ARRAffinitySameSite | Karga orekatzeko eta bisitariaren orriko eskaerak nabigazio-saio guztietan zerbitzari berberera bideratzen direla bermatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft |
WFESessionId | Sortu Power BI-ko saio bat, datuak ikuskatzen laguntzen duen Microsofteko tresna | Saioa | Microsoft |
ai_session | Detektatu aplikazioaren orrialde eta funtzio jakin batzuk erabiltzailearen zenbat jarduera-saiotan txertatu diren. | 30 minutu | Microsoft |
ai_user | Detektatu zenbatek erabili zuten aplikazioa eta horren funtzioak. Erabiltzaileak identifikazio anonimoen bidez zenbatzen dira. | Urtebete | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.