Gernika Bilbao Bizkaiaren arimarekin lotura handiena duen tokietako bat da. Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren goi-ibarrean dagoen herri honek Gernikako Arbola eta Batzar-etxea, euskal herri osoaren askatasunaren sinboloak, hartzen ditu. XIV. mendetik, gutxienez, Gernikako Arbola Europako parlamenturik zaharrenetako baten bileren lekuko izan da.

Bertara joaten ziren Bizkaiko herritarren ordezkariak foruei - Bizkaiko Jaurerrian aplikatzen ziren legeak -  buruz eztabaidatzera Lurralde osoan estrategikoki banatutako bost mendietatik adarren deia entzun zutenean: Kolitza Enkarterrin; Ganekogorta Bilbon; Gorbeia Arratia-Nerbioi ibarrean; Oiz Durangaldean, Lea Artibain eta Urdaibain; eta Sollube, Bermeon, Urbaibain eta Asua Haranan.

Gaur, atzo bezala, Batzar Etxe neoklasikoak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza izaten jarraitzen du, eta gaur egungo Gernikako Arbola, ezagutzen dugun lehen haritzaren ondorengoa, Lurraldeko eta Euskadi osoko zeremonia politiko garrantzitsuenetariko askoren buru da, hala nola Lehendakariaren, Eusko Jaurlaritzako presidentearen, karguaz jabetzea.

Bizkaian beste bi batzar-etxe daude, eta horiek ere Lurraldeko gobernuaren egoitza dira., Durangaldeko ordezkariak Abadiñoko Gerediagako Batzar Etxean biltzen ziren eskualdeko gobernuari buruz hitz egiteko, eta bertan Gernikako Batzarretan parte hartu behar zuten ordezkariak aukeratzen zituzten. San Salvador eta San Klemente ermitaren ondoan foru zelaia eta batzarretako ordezkariak esertzen ziren harriak daude. Avellanedako Batzar Etxean, berriz, XIX. mendearen hasiera arte Enkarterriko kontzejuetako ordezkariak elkartzen ziren. Eraikina Sopuertan dago, eta Enkarterrietako Museoa hartzeko zaharberritzen joan da, eskualde horretako historia erakusten duten historiaurretik hasi eta XIX. mendearen erdialdera bitarteko lanak hartuz.

Kirol tradizionalak ere Bizkaiko esentziaren ezinbesteko parte dira. Gure kostaldeko itsasadarretako, badiako eta estuarioetako olatuak saihesten dituzten traineruak, aizkorak eta zerrak erabiliz enborrak moztuz aizkolariek duten trebetasuna, harri-jasotzaileen indarraren eta orekaren nahasketa harrigarria, sokatiraren talde-lana, harri-zulatzaileek burdin barra batekin zuloak egiten erakusten duten erresistentzia... Horiek guztiak landa-lanen oinordekoak dira. Horiek guztiak itsasoaren, soroaren eta meatzearen lanen oinordekoak dira, baita desafioengatik sentitzen dugun gustuarenak ere.

Baina pilota da, zalantzarik gabe, Bizkaiko kirol tradizional nagusia. Lurraldeko herri guztietan frontoi bat dago, eta bertan hainbat modalitate jokatzen dira. Ezagunena pilota -eskua da, non aurkariek egurrezko, artilezko eta larruzko pilota esku biluziarekin jo eta lerro baten gainetik paretaren kontra bota behar baitute. Pilota-partida profesionalak benetako kirol-ekitaldiak dira Bizkaian. Harmailetan daude zaleek pilotariak animatzen dituzte, kirolariak puntu bakoitza lortzeko lehian ari diren bitartean eta pilotak hormaren kontra bortizki  jotzean sortzen duen soinu-banda nahastezinaren hotsarekin. Ikuskizun bikaina.

Euskara, euskal herriak partekatzen duen milaka urteko hizkuntza, gure beste ezaugarrietako bat da. Hizkuntza preindoeuropar honen jatorria ezezaguna den eta garai bateko gauean galtzen den arren, Bizkaiko kaleetan bizirik jarraitzen du. Hizkuntza bizia da, hazi egiten dena eta gizartearen garai eta behar berrietara egokitzen dena, baina beti ere bere berezitasunei eta ingurunearekiko loturari eusten. Hori dela eta, Bizkaiko toki eta eskualde ezberdinetan berezko ezaugarri bereizgarriak eta adierazpideak mantentzen dira, Bilbao Bizkaiaren hizkuntza-ondarea aberasten dituztenak.

Gaur egungo Bizkaiko euskararen indarraldiaren erakusgarrietako bat bertsolaritza da, euskarazko bertsoen inprobisazioa. Topaketa informaletan edo txapelketetan, bertsolariek beren bertsoak erritmika eta metrika arau batzuei jarraituz osatzen dituzte, unean iradokitako gaietatik abiatuta. Tradizio horrek mendeak daramatza jendea hunkitzen, hausnartzen edo barrea eragiten.

Mitologia gure egunerokotasunean ere badago, eta ia Lurraldeko edozein tokitan aurki ditzakegu gure arbasoek ezagutzen zituzten kondairazko izakiak: Mari, Urkiolako Parke Naturaleko Anbotoren eta Gorbeiako Parke Naturalean dagoen Zeanuriko Supelegor leizearen artean denbora banatzen duen jainkosa ama; basajaunak, basoetako sakonenean bizi direnak; galtxagorriak, Kortezubin, Santimamiñeko kobazulotik gertu, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban ikusi ohi diren iratxoak,; lamiak, beren emakume-gorputzak eta ahate edo arrainaren behealdea dituztenak, itsasotik hurbil bizi ohi direnak, hala nola Elantxoben, edo errekarik ezkutuenenetan.

Badira Bilbao Bizkaiak maite berezia duten beste pertsonaia batzuk ere, Olentzero eta Mari Domingi. Urte osoan bizi dira biak Izenaduban, euskal mitologiako pertsonaia guztiak biltzen diren baserri magikoan, etxeko txikienen gozamenerako. Gabonetako hitzorduari jarraiki, urtero, abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi Bizkaiko herri guztietako kaleetan zehar ateratzen dira, galtxagorri leialekin batera, musikaz eta kantu tradizionalez betetako desfile koloretsuetan. Hala ere, berehala erretiratu behar dira, gau horretan bertan opariak eta ilusioa banatzen baitituzte Bizkaiko etxe guztietan.

Eguberrietako ohitura errotuenetako bat Santo Tomas azoka da, abenduaren 21ean egiten dena. Eguberrietako azoka tradizional hau Bizkaia osoan zehar ospatzen da, nahiz eta Bilbon duen bere adierazpenik handiena. Areatzako pasealekua eta Bilboko Alde Zaharreko Plaza Berria gure baserrietako produktu onenekin betetzen dira, gure gastronomiako gabonetako errezetarik tipikoenak prestatzeko funtsezkoak: kapoiak, barazkiak, lekaleak, gaztainak, erroskillak, eztia, Idiazabal eta Karrantzako gazta, artisautza… Bizkaiko landa-munduko onena hirian.

Gainera, hainbeste jaki egoteak apetitua azalerarazten duenez, Santo Tomaseko merkatua taloa txorizoarekin dastatzeko postuekin osatzen da, azoketako ezinbesteko mokaduetako bat. Hori bai, beti bertako ekoizleen sagardo on batekin edo fresko txakolin batekin lagunduta. Eguna amaitzeko, hiri osoan antolatzen diren Gabonetako azoketako postuen artean paseatzea, edo Atxuriko Enkarnazio komentu zaharrera joatea, Lurraldeko komentuetan prestatzen diren gozokietako bat eskuratzeko.

Bizkaiko nortasuna ordezkatzen duen beste ekitaldi bat Durangoko Azoka da. 1965ean hasi zenetik, Euskal Herriko argitaletxe eta diskoetxeen lanak ezagutzeko leku aproposa izan da. Idazleek eta musikariek irakurle eta entzuleengana hurbiltzeko aukera dute saio honetan. Baina hasieran gertatzen zen bezala, Azoka ez da liburu eta diskoen azoka hutsa. Abenduko lehen egunetan, Durango euskal kulturaren zale eta euskaldunen topagunea da eta era guztietako jendearentzako kultur eskaintza zabala eskaintzen du.