Bilbao Bizkaiako itsaslabarrek zur eta lur utziko zaituzten bistak eskaintzen ditu, itsasoa urrunera hedatzen delarik.

La Galeako itsaslabarrak

La Galeako itsaslabarrak leku ezagunetariko bat da. Getxon kokatuta daude, Bilbotik kilometro gutxira, eta Abra portuko bista panoramiko onenez goza daiteke.

Inguru honetan naturarekin harremanetan egon zaitezke espazio ezberdinez gozatuz, hala nola, itsasoaren eta kostaldearen bista paregabeak eskaintzen dituzten itsaslabar ikusgarriez. Gune interesgarri ezberdinak aurki ditzakezu, besteak beste, Aixerrota eta La Galdea itsasargia.

Barrikako itsaslabarrak

Barrikako hondartza eta itsaslabarrak formazio geologiko berdingabeengatik dira ospetsuak. Hemen, itsasoko arrokek eta olatuek esploratzeko miragarriak diren haitzulo eta arku naturalak zizelkatu dituzte.

Edertasun naturalaz gain, Barrikako itsaslabarrek giro lasai eta erlaxagarria eskaintzen dute hondartzaz eta itsasoaz gozatzeko.

Gaztelugatxeko itsaslabarrak

«Game of Thrones» telesail ospetsuaren zale amorratua bazara, baliteke Gaztelugatxeko itsaslabarra ezagutzea, telesailean Dragonstonen agertoki izan zena.

Bilbotik 35 kilometrotara kokatuta dagoen itsaslabar hau txoko magiko eta espirituala da. 241 eskaileraz osatuta maldak itsaslabarraren tontorrean kokatzen den ermitara eramango zaitu, eta bista panoramiko ederrez gozatu ahal izango duzu.

Azkorriko itsaslabarra

Getxon, Azkorriko hondartzatik hurbil daude itsaslabarrak. Ibilbide eszeniko batez eta euskal kostaren edertasun naturalaz gozatzeko leku perfektua da.

Itsaslabarren goialdetik, Azkorriko hondartza eta Bizkaiko golkoko ur gardenak ikus daitezke. Gainera, hondartza honen itsaslabarra osatzen duten harriak gutxi gorabehera duela 50 milioi urte eratu ziren 1.000 metroko sakoneran. Orduan, kostako inguru hau itsasoan urperatuta zegoen, baina ondoren mugimendu tektonikoen ondorioz itsas hondoko lurrak forma bertikalagoa hartu zuen.

Gorlizko itsaslabarrak

Gorlizko itsaslabarrak Gorliz herrian daude kokatuta, Bizkaiko kostako altxor naturalak dira eta Bilbao Bizkaiako itsaslabar ikusgarrienetarikoak.

Hondartzatik formazio harritsu interesgarrira iritsi zaitezke. Bertakoek zein turistek gehien bisitatzen duten itsaslabarra da iristeko erraza delako.

Paseo atsegingarri batez goza dezakezu, inguruko historia eta kultura esploratu eta aire zabalean kirola egiteko aprobetxa dezakezu. Azken finean, Gorlizko itsaslabarrak galdu ezin dituzun espazio paregabeak dira.

Bilbao Bizkaiak itsaslabar izugarriez gozatzeko aukera ugari eskaintzen die naturaren eta abenturaren maitaleei. Bista panoramikoez gozatzeko, itsas-haitzuloak esploratzeko edo bidexka eszenikoetatik ibiltzeko aukera emanez, itsaslabar hauek esperientzia ahaztezina eskainiko dizute.

Beraz, bisita bat egiteko asmoa baduzu, itsaslabar hauek ezagutzeko geldialdia egin behar duzu zure bidaian. Presta zaitez euskal kostaren xarmaz liluratzeko!