Modu jasangarri eta dibertigarri batean ezagutu nahi baldin baduzu, aukeratu trena edo autobusa zure hurrengo abenturentzat. Ongi etorri!

Bilbao Bizkaia Card, abantaila ugariko txartela

Hiri barruko eta hirien arteko garraiorako deskontuak eskaintzeaz gain, txartelak establezimendu ugaritan deskontuak lortzea ere ahalbidetzen du.

Baina hori ez da dena. Bilbao Bizkaia Card museoetara eta erakusketetarako sarrerak erosteko aukera ere emango dizu, eta baita jarduera turistikoetan parte hartzekoa ere.

Ibilbideak trenez, Bizkaia errailetik

- Itsasadarren ertzak: Ibilbide hau Abandoko geltokitik abiatzen da, Bilbon, Renferen Aldiriko Tren Geltokiaren C1 lineatik Santurtzira norabidean.

- Olatuen bila: Bilboko edozein geltokitik Plentzia norabidean 1. lineatik abiatzen da.

- Errailen bideak: Ibilbide honetan, meatzaritza industriak Bizkaiaren garapenean izan zuen garrantzia ezagutuko duzue. Trapagaran edo Gallartara iristeko, Bilboko Abando tren geltokian Renferen C2 linea hartu behar da.

- Gernika eta Urdaibai, itsasoarekin armonian: Ibilbide hau egiteko, Bilboko Zazpikaleetako Euskotrenen tren geltokian Bilbo-Bermeo linea hartuko da.

- Durango, naturaren ikuskizun zoragarria: Durangora iristeko, Bilbao Zazpikaleak Metro geltokitik, Euskotrenen Bilbo-Donostia linea hartu behar da.

- Orduña, Nerbioi ibaiaren sorlekua: Abandoko Aldiriko Tren Geltokiko C3 lineak hiri eta industria paisaje bat zeharkatzen du Orduñara iristeko.

- Kadaguako ibilbidea, paso Bizia, putxerak eta txapelak: Bilboko La Konkordetza tren geltokitik abiatzen da ibilbidea, FEVEren Bilbao-Balmaseda C1 linea hartzen den, Calzada noranzkoan.

Ibilbidek autobusez, Bizkaia leihatilatik

- Uribe, kostaldearen xarma: Bakiora iristeko, Bizkaibusen A3518 linea hartu behar duzue, Bilboko Moyua plazan.

- Urdaibai, artea eta baso biziak: Ibilbide hau egiteko, Intermodalean Bizkaibusen A3513 linea hartu beharko duzue.

- Arteaga/Bird Center/Laida-Laga, natura aske: Udalerri honetara iristeko, Intermodalean Bizkaibusen A3513 linea hartu beharko duzue.

- Elantxobe, amildegitik: Bilboko Intermodaletik, bi orduan behin, Bizkaibusen A3513 lineak eramango gaitu Elantxobera.

- Lea-Artibai, kostaldearen edertasuna: Udalerri honetara iristeko, orduro Bilbaoko geltoki Intermodaletik irteten den Bizkaibusen A3512 autobusa hartu beharra dago.

- Markina/Ondarroa, erromesen bidea: Markina-Xemein Done Jakueren bidearen bi etapen hasiera eta bukaera da. Bizkaibuseko A3916 lineako autobusean edo Markina-Xemeinetik eta Durangotik igarotzen den A3915 lineako autobusean iritsi zaitezke.

- Durangaldea, harriek kontuko dizute: Ibilbide hor egiteko, Bilboko Intermodalean Bizkaibusen A3923 lineako autobusa hartuko dugu, orduro irteten eta Elorrioraino doana.

- Zeanuri/Otxandio/Ubide, pribilejio naturala: Bilboko Abando geltokian hartu behar duzu Bizkaibusen A3925 lineako autobusa.

- Nerbioi ibaia eta haitzulo magikoak: Bizkaibuseko Bilbao-Ugao-Miraballes-Orozko lineako A3613 autobusa orduro irteten da Bilboko Bailen kaletik eta hark eramango gaitu Orozkora.

Beraz, badakizu, Bilbao Bizkaia modu jasangarrian eta desberdinean ezagutu nahi baldin baduzu, aukeratu trena edo autobusa zure hurrengo bidaiak egiteko.