Gastronomia esperientzia ikaragarriak
Bizkaiko gastronomiak mundu osoko gourmetak erakartzen ditu. Zergatik jakin nahi?
Gastronomia maite dugu eta zurekin konpartitu nahiko genuke. Gure sukaldean askotariko platerak ikusi ahal izango dituzu: pintxoetatik hasita, euskal sukalde tradizional eta modernotik igaroz mundu mailako prestigiozko jatetxeetako menuak arte. Dagoeneko, Bizkaian Michelin izardun hamaika jatetxe topatuko dituzu.
Gure jakiak konbinatzeko ardo bereziak dauzkagu. Guztien artean, Txakolina gure lurraldeko erregea da, kostaldeko ardo gaztea. Gure plater askorekin konbinazio ezinhobea egiten du. Gure eskaintza gastronomikoak Restaurant aldizkari britainiar ospetsuaren arreta deitu du eta horrexegatik 2018an The World’s 50 Best Restaurant Awards antolatuko dugu Bilbon.

Irekia eta adeitsua
Zaren bezalakoa nahi zaitugu Bizkaian. Zu zeu izateko aske!
Hona bazatoz, Michelin izardun jatetxe batean jan, pintxoen zaporeaz gozatu, gazta bat egitearen esperientzia bizi eta sukaldaritza tailer batean parte hartu beharko zenuke. (ondoren etxean zuk zeuk egiteko)... denbora izanez gero berauek egitea eta beste hainbeste jardueretan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Gure gastronomiaz gozatzeko modu asko daude. Eskalako sukaldaritza gustatzen bazaizu pintxoak dastatu beharko zenituzke, mugarik gabeko kreatibitatez sortutako mokadu txikiak, tabernetako barrak hornitzen dituztenak. Mugitzen zaituena tradizioa eta mahai gaineko plateran jatea gustuko baduzu, gure jatetxeko jantokietara jo beharko zenuke bakailaoa pil-pil edo bizkaitar eran, txipiak, pistoa edo hegaluzea dastatzeko, gure arrantzale eta baserritarren antzinako errezetatik eratorritakoak.
Sukaldaritza-esperientziak ere baditugu: Bizkaiko ardandegiak bisitatu ditzakezu, Bizkaiko Txakolina bezalako bertako produktuak dastaketa-saioen bidez zuzen-zuzenean gozatuz. Garai aproposean bazatoz, Bizkaiko sagardotegietatik igaro zaitezke, txuleta, bakailao tortila eta sagardoz osatutako menu tradizionala eskatuz.
Zure pasioa sukaldean, su artean egotea bada, pintxoen inguruko ikastaroetan izena eman zenezake. Bertan, gure lurraldeko sukaldari ospetsuenen altxorrak sortzeko sekretu eta teknika ugari ikasiko dituzu. Honekin batera, taloak, eztia eta marmelada bezalako iraganeko produktu tradizionalen inguruko ikastaroak ere baditugu, ordu batzuetan bada ere bertako ekoizle bezala sentiaraziko dizun esperientzia.
Dastatu gure gauak
Gure gauek ospe handia daukate. Egia esateko, bilbotarrak gautxoriak garela esan ohi da eta ostegunetik iganderako gauak etxetik kanpo ematen ditugu, zonalde gogokoenak Bilbo Zaharra eta Alde Zaharra izanik, bertako ostalaritza-eskaintza zabala bezain dibertigarria baita, hiriko beste leku batzuetan ere bizitza egon arren.
Alde zaharreko Trianguneak aipamen berezia merezi du. Torre eta Barrenkale Barrenako kaleek bat egiten duten plazatxo honetan LGBT+ balioen aldeko hainbat taberna topatuko dituzu. Gaua guztiz iluntzean, ibaiaren bestaldea bizitzaz beteko da, batez ere Bailen, Maiatzaren Bia eta Hernani kaleetan. Bilbo Zaharreko zonalde honetan LGBT+ publikoari zuzendutako zonalde zoragarria duzu, jaiaz eta dibertsioaz sakonean gozatzeko. Bertan, askotariko musika estiloak, DJ animazioa, performanceak… gertutik biziko dituzu, ziur!
Nola heldu
Gastronomia
Non jan
Bizkaira zatozenean, erabaki zailena ziurrenik jatetxe aukeraketan izango duzu. Erabaki hau zure eskuetan dago. Eskaintza zoragarria bezain erraldoia da, mokadu sinpleenetik hasita teknika bereziz landutako plater gaineko artelana arte. Izaera tradizionaleko bazkaltiarra bazara, alde zaharreko jatetxeek txundituko zaituzte. Bertan, Bizkaiko kostaldeko zein barnealdeko produktu tipikoenak topatuko dituzu: Gernikako piperrak, indaba lapikoak, bakailaoa pil-pil edo bizkaitar eran, bisigua, marmitakoa...
Nazioarteko gastronomiaren maitalea bazara, japoniarrak, txinatarrak, mexikarrak… bezalako jatetxe ugari topatuko dituzu hiri osoan zehar. Gustu guztietarako eskaintza topatuko duzu gure lurraldean. Zorte on!
Ostatua
Non lo egin
Bizkaiak gauak igarotzeko aukera ugari eskainiko dizkizu, egonaldi sinpleenetatik hasita luxuzko hoteletako gau ahaztezin artekoak. Kanping-ak, hostalak, pentsioak, hostelak, landetxeak, hotelak… zure poltsikoari doitutako ostatuak topatuko dituzu.
Bilbora bazatoz eta mugimendua atsegin baduzu, alde zaharrera hurbiltzea gomendatzen dizugu. Bilboko bihotzean egongo zara eta gauean plan ugari egiteko aukera izango duzu. Bilboko zentroan, ostera, hotel gehiago topatuko dituzu (Abando, Abandoibarra, Indautxu…), prestazio gehiagokoak.
Lasaitasunaren bila bazabiltza, kostaldera edo barnealdera ihes egitea gomendatzen dizugu, kanping, landetxe edo landa-turismoa eskaintzen duten ostatuak aukeratuz. Leku gehienek kalitate-zerbitzu altua eskaintzen dute, inguru friendlykoak.
-
Bizkaian Michelin izardun hamaika jatetxe dauzkazu: Azurmendi eta Eneko Larrabetzun; Axpen Etxebarri Erretegia; Bilbon Nerua, Zarate, Zortziko, Mina, Atelier Etxanobe eta ENEKO Bilbao; Andra Mari Galdakaon y Boroa Amorebietan.
Jatetxe hauetara joan nahi izatekotan aldez aurretiko erreserba egin beharko duzu, eskari izugarria dute-eta.
-
Gure gomendio nagusia pintxoak dastatzearena da, horretarako gure lurraldean zehar ezarritako pintxo-ibilbideetan parte hartzera bultzatuz.
Bilbon, alde zaharreko ibilbide tradizionala, Abandoko Ledesma eta Albia lorategietakoa eta Guggenheimeko zonaldekoa. Pozas kale gaztean giro berezia topatuko duzu, Athleticen partida-egunetan bereziki, eta Garcia Riveroko ibilbide tradizionalak besoak zabalik zain daukazu.
-
Udazkeneko planak
- irailaren 22(a)
- Bizkaia
-
Aurkikuntzak eta elkartzeak Bilbao BBK Live 2021ean
- uztailaren 8(a) · uztailaren 10(a)
- Bilbao
-
Gabonak Bizkaian
- abenduaren 21(a) · urtarrilaren 17(a)
- Bizkaia