Escape room: egunerokotasunetik ihesi
Alegiazko eszenatoki batean “giltzapetuta”, taldeak ordubete dauka enigma argitzeko. Geroz eta “escape room” gehiago dauzkagu, beraz, aukeratu bat eta goazen jolastera!
Ustez Agatha Christie idazle ospetsuaren eleberrietan oinarrituta, “escape-room” deritzen ihes-nahi aretoak modan daude gurean.
Funtsean, eta “spoiler” larregi egin gabe, talde batek gela batetik ihes egiten lortu behar du, ordubeteko epean. Bere zolitasuna da jolaserako izango duen erreminta bakarra.
Joko guztiek gai jakin bat dute oinarri eta enigma ebazteko abiapuntu edo ildo nagusia berau izango da. Esaterako, eszenatoki posible batzuk izan daitezke zientzialari zoroez jositako laborategia, jauregi sorgindua edota beste planeta baten inguruan orbitatzen ari den espazio-ontzi bat.
Familia artean primeran pasatzeko joko guztiz entretenigarria da. Bilbo hamar “escape room” ditugu (zifra goraka doan arren) eta Bizkaiko beste zenbait udalerritan ere baditugu gomendagarriak diren hainbat gela. Egunerokotasunetik ihes egiteko prest?

Bizkaia family friendly
Familiarekin gozatzeko jarduerak