Erdi Aroko ondarea, ohiturak eta hiribilduak

URDAIBAI

Herri honen bihotzera barneratu zarela esan nahi baduzu, ezinbestean joan behar duzu Gernikako Batzar Etxera. Esanahi handiko monumentu-multzoa da, eta garai bateko Antiguako Andra Mariaren elizan dago; hainbat gela dauzka, eta Arbola erdigunean.


Gernikako Batzar Etxea

Gaur egungo eraikina estilo neoklasikokoa da, eta elizaren eta parlamentuaren eginkizunak biltzen ditu. Ibilbidean, beirate zoragarri bat ikusiko duzu, Batzar Etxeko gelaurrean; beiratean, bada, Bizkaiaren alegoria bat egiten da, arbola eta foruak (Lege Zaharra) irudikatuz. Lurraldeko eraikin enblematikoenen eta aberastasun-iturri nagusien bidez agertzen dira Bizkaia osatzen duten lurraldeak; hala nola, meatzaritza, industria, arrantza eta nekazaritza irudikatzen dira.

Gernika-Lumo hiribilduak interes handiko beste gune batzuk dauzka; besteak beste, Bakearen Museoa edo Euskal Herriko Museoa, Andre Mariaren eliza eta Europako Herrien parkea, non Txillidaren edo Henry Mooreren eskulturak baitaude. Beste ideia interesgarri bat da Jai Alai frontoia bisitatzea: zesta-puntaren frontoi mitikoa da, harrizko frontisa, errebotea eta lurzorua dituen bakarra.

Batzar Etxearen bihotzean zaude: haritz honen azpian, batzarkideak elkartzen ziren Bizkaiko Jaurerriko Batzarrak egiteko. Benetako sinbolo honek herriko Arbola bihurtu du haritza.

Gernikako Bakearen Museoa

URIBE

Eskualde hau marinel-herriek osatzen badute ere (hala nola, Bakiok, Barrikak, Plentziak eta Sopelak), ez ditugu bazter utziko itsaslabar zorabiagarrietan amaitzen diren bailara zabal, lau eta leunak.

Eskualde honetan, txakolin asko ekoizten da. Halaber, Erdi Aroko ibilbide interesgarri bat egin ahalko duzu, non Erandioko Martiartu dorrea, Mungiako Torrebillela dorretxea, Zamudioko Zamudiotorre dorrea, Larrabetzuko eta Plentziako hirigune historikoak eta Butroeko gaztelua nabarmentzen baitira. Burdin Hesia ere interesgarria da, Behin-behineko Eusko Jaurlaritzak Bilbo defendatze aldera egindako eraikuntza belikoa.

www.uribe.eu/hasiera

Butroeko gaztelua  

DURANGALDEA

Durangok monumentu-ondare aberats eta askotarikoa dauka; halere, hirigune historikoa gailentzen da, Erdi Aroko egiturari eusten baitio oraindik ere.

Arkitektura-erakusgarrien artean, Santa Anaren atea, Uribarriko Andre Mariaren eliza eta Kurutziagako gurutzea nabarmentzen dira. Gurutze hori XV. mendearen amaieran egin zuten, kareharriz, eta benetan deigarria da, bai neurriengatik, bai ikonografia nabarragatik; kritikari batzuek apaingarri askoko estilo gotikoan kokatzen dute. Gaur egun, Vera Cruz baselizan ikus daiteke, Kurutzesantu Museoa bihurturikoan.

Udalerria Urkiolako natura-parkean kokatuta dago, Urkiolako santutegia hartzen duen tokian, erromesaldien eta erromeria tradizionalen agertokian.

Urkiola

 

Elorrio hiribilduak monumentu-ondare ikaragarria dauka, bereziki aberatsa jauregi eta armarridun etxeei dagokienez. Tokiko familiek Mundu Berriko merkataritzan parte hartu zutenez, aberastasuna iritsi zen herrira: leinu-etxe eta jauregi ugari eraiki zituzten.

Elorrio

Hiribildua, halaber, aberatsa da hilarri eta hilobietan. Hainbeste dira, ezen Argiñetako nekropolia sortu baitzen; besteak beste, 893. urteko piezak daude bertan, Kristautasuna zonaldera iritsi zenekoak. Hilarriak, sarkofagoen aurretikoak, Kristautasuna heldu baino lehenagokoak dira.

Argiñeta  

www.durangaldeaturismoa.eus 
www.turismodurango.net 
www.elorrioturismo.eus 

GORBEIALDE

URDUÑA

Arratiako bailaran kokatuta, Urduña da hiri-titulua daukan Bizkaiko herri bakarra.
Monumentu-multzo historiko gisa dago katalogatuta, eta, intereseko ondare-eraikinen artean, Andra Mariaren eliza gotortua, Familia Sakratuaren tenplua, Antzinako Aduana, plaza arkupetua eta, plazatik 10 minutura oinez joanda, Antiguako santutegia daude.

Inguruneko aberastasun ekologiko eta paisajistikoa agerikoa da Gorbeiako natura-parkean (Orozko herritik iritsi ahal zara bertara).


Urduña

ENKARTERRI

Enkarterri da Bizkaian mendebalderen dagoen eskualdea, eta landa- nahiz ondare-inguruneagatik nabarmentzen da. Lurralde historikoko hiribildurik zaharrena Balmaseda da, eta, bertan, besteren artean, Kadagua ibaiaren urak saihesten dituen XIII. mendeko zubi zaharra gailentzen da, Erdi Aroko kale txikiz jositako hirigune historikoa babesten duena. La Encartada antzinako ehun-fabrikan, batez ere txapelak egiten zituzten; 1892an inauguratu zuten, eta berdinberdin jarraitzen du: garai hartako eraikinek, makineriak eta langilekoloniak nahitaez ikusi beharreko museo bat osatzen dute gaur.


Balmaseda

Enkarterriko ondareak ezin konta ahala sorpresa eskaintzen dizkigu. Galdamesen, XIV. mendeko gotorleku batek Miguel de la Vía bildumako Rolls Royceak ezkutatzen ditu (Europako bildumarik handiena da hori). Loizaga dorreaz ari gara: 1910etik 1988ra bitartean fabrikatutako modelo guztiak daude bertan, luxuzko beste marka batzuez gainera.


Loizaga dorrea

Sopuertan, Erdi Aroko dorre batean, Abellanedako Batzar Etxea dago, gaur egun Enkarterrietako Museoa dena. Gure historiaren zaindaria da, eskualdearen historia, ondarea eta etnografia ikertzeko eta hedatzeko gunea.


Enkarterriko Museoa

www.visitenkarterri.com


Meatzaldea

Meatzaldean, Trianoko mendietan, Bizkaiak bere industriairaultza abiatu zuen, aire zabaleko meategiak ustiatuta. Paisaiak itxura aldatu du, baina iraganeko aztarnak atzeman daitezke lurraren erdigunerainoko ibilbide honetan.

Zugaztietan, Europan ondoen zaindu diren meatzeherrixketako bat dago, non antzinako etxebizitza bat birgaitu baitute, bertara bisita egiteko aukera izan dezagun; hara iristeko, Larreinetako funikularra har dezakegu.

Burdinak Bizkaiaren ekonomia-garapenean izandako garrantzia ulertzeko, El Pobaleko burdinola bisitatuko dugu, Muskizen (larunbateko bisitetan, zuzeneko erakustaldiak egiten dituzte), baita Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa ere, Gallartan.


El Pobaleko burdinola


Meatzaritzaren Museoa

LEA-ARTIBAI MARKINA-XEMEIN

Lea-Artibai eskualdean kokatuta, euskal kostaldea zeharkatzen duen Santiago bidean sartuta dago MarkinaXemein, eta horrek azaltzen du udalerriak Erdi Aroko trazadura edukitzea. Arretxinagako San Migel baseliza bitxia da ikusteko: oinplano hexagonala dauka, eta monumentu megalitiko harrigarria dauka aldarean.


San Miguel de Arretxinaga

Ziortzako monasterioa eremuko harribitxietako bat da, eta, Erdi Aroan eta Errenazimenduan, Santiago bideko toki garrantzitsua zen; gainera, Euskadiko Monumentu Nazional izendatu zuten.


Ziortzako monasterioa

www.leaartibaiturismo.com 

Bisitatzeko beste toki batzuk

Burdin Hesia

Gerra Zibilean, Bilbo, industrialdea eta portua estrategikoki ondo kokatutako fronte finko batetik defendatzeko gotorlekuak egin zituzten, eta gotorleku haien hondarrei jarraitzen die ibilbide honek. Burdin Hesiak Barrikatik Galdakaoraino eta hortik Zierbenaraino estaltzen du lurraldea. Erasoaldi arrakastatsuak, ordea, eraikuntzaren gunerik ahulenak izan zituen jomuga; izan ere, aurkariek obraren ingeniariaren laguntza izan zuten, bando nazionalari eman baitzizkion planoak.

Munarrikolandako gailur-lerroan, obra militar ikusgarri haren hondarrak ikusten dira; hala nola, bunkerrak, zaintza-guneak, metrailadorehabiak...

Informazio gehiago jasoko duzu Burdin Hesiaren Interpretazio Zentroan, Berangon.


Gaztelumendiko bunker bat (Larrabetzu)

Meatzaldeko Ekoetxea, meategien bihotzean

Meatzaldeko Ekoetxea ingurumenzentro bat da, eta meatze-lurralde karstiko baten bihotzean dago. Bi egoitza dauzka (Ortuellan bata, Peñas Negrasen, eta Abanto-Zierbenan bestea, Gallartan), laku artifizialek, basoek edo txilardiek eragindako kontrastez beteriko paraje batean.

Ez zaitez hemendik igaro Zugaztieta auzoan babarrun eder batzuk dastatu gabe (ia-ia mendea bete duen Larreineta funikularrean irits zaitezkete bertara).
 
Larreineta funikularra