Bazen behin Gatikan…
Bilbotik hogei minutu aldentzen bazara, ipuin batera bidaia egiteko gonbitea luzatuko dizu Butroeko gazteluak eta zure ametsetako Bizkaia liluragarri batera eroango zaitu.
2.400 metro karratuko gotorlekua, Erdi Arokoa da eta Gatika udalerrian dago, Uribe bailaran.
Haitz multzo batean dauzka bere zimenduak Butroe gaztelu zaharrak, muino baten gainaldean dago, ehundaka urteko baso batez inguratuta. Harrigarria bezain erromantikoa, kutsu magikoa duen gune baten bihotzean aurkituko duzu eraikina.
Dena den Butroe ez da beti gaztelua izan, XIII. mende erdialdean Butroeko jaunak bizi ziren dorretxea izan zen. Mende bat geroago bilakatu zen Butroe Bizkaiko gaztelu menderaezin bakarrean eta bazter hauek izan ziren Erdi Aroko guden lekuko.
Abandonatze garai baten ondoren 1878an Francisco de Cubas arkitektoak berreraiki zuen -Torrecillako Markesak hala eskatuta- eta bavariar estiloa jarraituz eman zion Butroeri ipuinetako gazteluen tankera.

Kulturaz eta aisiaz blai
Gure eskaintza kultural zabalak aho bete hortz utziko zaitu!
Butroe gaztelua Gatikan dago, espezie exotikoz eta haritzez inguratzen duen baso zaharretik gailentzen den muino batean. Ez harritu inguru honek Grimm anaien ipuinak gogora ekartzen badizkizu, toki paregabea baita Plentzia, Armintza edo Algortara bidean geldiune bat egin eta bazter miresgarri hauetan murgiltzeko.
Bizkaian dorretxe asko badaude ere, gazteluak nekez topatuko dituzu, bakarra baitago. Butroe da Erdi Aroko gaztelu erromantiko bakarra, garai hartako nobleen arteko gatazkak imajinatzera garraiatzen gaituen txoko berdingabea.
Maitagarrien istorioetatik ateratako ipuina dirudien arren, gazteluaren jatorria ezagutzeko XI. mendera luzatu behar dugu soa, Butroeko jaunen etxe zaharrean jaso baitzen Erdi Aroko dorretxea.
XVI. mendean dorrea konkistataezina zen gaztelu bilakatu zen, eta mende luzeetan zehar bizi izan zituen Ganboinoen eta Oinazinoen arteko gatazka odoltsuak. Butroeko jaunak gazteluan babesten ziren lurraldean zuten boterea berretsiz. XVI. mende hasieran, guda hauek amaitzean, gaztelua utzi egin zuten eta eraikina pixkanaka-pixkanaka narriatu egin zen. Azkenean, XIX. Mende hasieran, Torrecillako markesak, erortzear zegoen Butroeren azken jabeak, Francisco de Cubas arkitekto eta politikariari berreraikitze-lanak egokitu zizkion.
Gotorlekuak kutsu erromantikoa hartu zuen inspirazio gotiko, nordiko eta itzelari esker eta ezaugarri hauek inguruko gainontzeko gaztelu guztiengandik bereizi zuen Butroe. Harri landuz eta garbiz egindako eraikina da eta datu esanguratsu gisa, harriaren kolore argiari esker, parterik zaharrena erraz bereizten da.
Gaztelua gaur egun
Gaztelua Bizkaiko gotorleku aipagarrienetako bat da eta gerturatzen den orok antzemango du eraikin sendo honen kokapen estrategikoa muinoaren gainaldean. Zabalera handiko bi kubo borobilak eta hainbat eta hainbat baok osatzen dute eraikinaren aurrealdea. XIX. mendeko dorrea da gazteluaren sabaitik at gailentzen dena, eta antzinako eraikinetik mantentzen diren hondarrak beheko solairuan soilik daude.
Gaztelu hau, bizitoki baino gehiago, apeta gisa eraiki zen eta zentzu honetan, barnealdea ez zegoen bizitzeko pentsatua, bertako dorreak ez baitziren erabilgarriak eta gune batzuen arteko korridoreak kanpoaldean zeuden.
Gaur egun ezin da gazteluaren barrukaldea bisitatu. Espero da egoera hau etorkizunera aldatzea. Hala ere, fatxada eder eta lorategi zoragarriaz goza dezakezu
Ibilbideak
35.000 metro karratutik gorako basoa da, erreserba ekologiko aberatsa da, flora eta fauna ugari eta anitza biltzen dituena. Lehen begiradan palmerak ikusiko dituzu, baina hauez gain, geureak zein atzerrikoak diren beste espezie batzuk ere daude, hirurogeita hamar zuhaitz mota ezberdin daude gazteluaren inguruan eta tartean, Amerikatik ekarritako sekuioa luzeak, palmerak eta haritzak.
Ez zaitez gelditu gaztelu inguruko bazterrak ezagutzeko osteratxoa egin barik, inguruko basoan 70 zuhaitz mota ezberdin topatuko dituzu
Urtaroaren arabera ibilbidean zehar animaliekin egingo duzu topo, batez ere ardiak eta hegaztiak dira inguruan hegan zein lasterka ibiliko direnak. Haurrekin egiteko txango ederra da, ez dago inolako zailtasunik hemen inguruan eta paraje hauetan euren istorio propia sortzeko magia topatuko dute etxeko txikienek.
Familiarekin bidaiatzen ari bazara, inguruko ibilbide hauez gain, hemendik gertu dagoen bisita bat aholkatu nahi dizugu: Olentzeroren etxea. Mungian dago, 9 kilometrora gutxi gora behera. Izenaduba Basoa gainera Bizkaiko baserri zaharrena da eta euskal mitologiaren lehen interpretazio zentroa ere bada.
Nola heldu
Butroeko gaztelura iristeko modurik errazena norbere autoa erabiltzea den arren, Bizkaibuseko autobusek ere gertu utziko zaituzte. Bizikleta-zalea bazara berriz, gune hauetan txirrindulari asko topatuko dituzu, inguruan bi gurpiletan aritzeko ibilbide asko baitaude.
-
Autobusa
Bilbotik Bizkaibus A3225 Bilbao - Laukiz - Mungia autobusa har dezakezu Moyua enparantzan. Orduro, laurdengutxiagotan izango duzu garraio zerbitzua eta Gatikako Butroe geldilekuan jaitsi beharko zara. Bost minutuan izango zara Gazteluan.
-
Autoa
Gaztelua Bilbotik 17 kilometrora dago. Hemendik joaten bazara Artxanda-La Salve tunela hartu ezker erraietik N-637ra iritsi eta BI-2704 , BI-3112 eta BI-3105 errepideak hartu Gatikako Butroi auzora iritsi arte. Gaztelutik gertu, ehun metro ingurura, kotxea uzteko aparkalekua dago eta zubia gurutzatu bezain pronto ikusiko duzu eraikina.
Gastronomia
Non jan
Gaztelutik metro gutxira, Butroe ibai ertzean, taberna txiki bat aurkituko duzu, gazteluari begira eserita zaudela mokadu txiki bat jateko lekurik aproposena da. Eraikinetik gertu, erraza da irudimena askatzea gaztelu honek bizitako historia luzean barneratuz.
Aldiz, kostaldea nahiago baduzu, Plentzia edo Sopela gertu daude eta bertan probatu ahal izango dituzu itsasoko gutiziak.
Uribe eskualdea Bizkaiko Txakolina duten upeltegiz josita dago. Hauetan, txakoli dastaketaz gozatzeaz gain, oroigarri lez etxera eraman ditzakezu ardo gazte eta frutadun honen botila bat edo beste.
Ostatua
Non lo egin
Natura maite baduzu landetxeren baten ostatu hartuta izugarri gozatuko duzu. Lasaitasun eta introspekziorako txoko atsegin ugari aurkituko dituzu Butroetik gertu.
Bilbo, Plentzia, Sopela, Mungia eta Armintza bezalako kostako herriak gertu daude. Aukera ezberdinak dituzu eskura, kresalaren lurrinaz jantzitako herrietan eta baita naturan barneratuta dauden landetxetan ere.
-
Behin gaztelua bisitatu duzula, zonalde honek kirolean aritzeko aukera ere eskaintzen dizu. Bizikletan zein oinez ibiltzeko ibilbide ugari daude, ohikoa da asteburuetan txirrindulari asko ikustea errepide hauetatik. Piragua hartuta ere Butroira heldu zaitezke. Plentziatik abiatuta gaztelura doan ibilbidea gozatzea esperientzia paregabea da.
Honez gain, hipika zalea bazara, Club Hípico Castillo de Butronek zaldiz ibiltzeko aukera ere luzatzen dizu.
Butroe gaztelua
Butrón s/n 48110 Gatika
Publikoari itxita
Kanpokaldea doan bisita daiteke-
Kokapena
Gatika
-
-
Nahiz eta inguru honetatik paseatzea erraza izan, oinetako erosoak janztea gomendatzen dizugu. Ez ahaztu argazki kamerarik etxean. Gaztelua eta inguru zoragarri honek sekulako argazkiak ateratzera gonbidatuko zaitu.
-
Hemen da Bilbao Bizkaia HARRO 2023
- ekainaren 15(a) · ekainaren 29(a)
- Bilbao Bizkaia
-
Bilbao Bizkaia: The Place to Be
- apirilaren 5(a) · urriaren 21(a)
- Bizkaia
-
“Tour Eguna” txirrindularitza-jaia Bilbao Bizkaira iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Frantziako Tourra Bilbao Bizkaiara iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Aurkikuntzak eta topaketak Bilbao BBK Live 2023an
- uztailaren 6(a) · uztailaren 8(a)
- Bilbao
-
Udazkeneko planak
- irailaren 22(a) · abenduaren 21(a)
- Bizkaia
-
Gabonak Bizkaian
- abenduaren 21(a) · urtarrilaren 17(a)
- Bizkaia
-
“Bilbao Blues Festival” Jaialdiak bigarren edizioa ospatuko du
- uztailaren 28(a) · uztailaren 30(a)
- Areatza, Bilbao
-
Bilboko Aste Nagusia
- abuztuaren 19(a) · abuztuaren 27(a)
- Bilbao
Cookien politika
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Cookie teknikoa | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_fbp | Publizitatea eta Marketina | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Publizitatea eta Marketina | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Publizitatea eta Marketina cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
Cookieak konfiguratzea
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.