Gailur arteko historia bizia: Durango
Haran zoragarri baten bihotzean, Ibaizabalek zeharkatzen du udalerria. Ondare historiko eta kultural aberatsak suspertzen du Durango.
Durango, Euskal Herriko bailara eder batean dago, Euskal Autonomia Erkidegoko erdigune geografikoan, mendiek eta harkaitzek besarkatzen dute 700 urte baino gehiago dituen herria. Bizkaiko hego-ekialdean, Durango, Urkiolako Parke Naturaletik gertu eta Anboto (1331m) mendi lerroaren magalean dago.
Tontor ezagunen babesean badago ere, ordu erdian iritsiko zara Durangotik Kantauriko ortzimuga ikustera. Leku aproposa da egundoko mendietara igo ondoren kostaldera osteratxoa egiteko abiapuntu bezala. Gune estrategikoa da, hemendik berehala iritsiko baitzara Bilbo, Donostia eta Gasteizera.
Erdi Aroko jatorria daukan alde zaharra da udalerriko harribitxia. (1997ko urtarrilaren 15ean izendatu zuten monumentu-multzoa).
Bizkaian barrena
Mendiarteko tradizioa, hiritik gertu
Noraezean ibilita topatuko dituzu zenbait plaza eta monumentu. Iraganeko aztarnak nonahi, hainbat zokotan murgilduko zara Durangoren historian. Urte osoan zehar ziurtatuta izango duzun giro paregabe batek gehiago ikusi eta ikasteko gogoa piztuko dizu. Zatoz gurekin!
Abiapuntua Santa Ana arkua da, antzina Durango inguratzen zuen harresiak zituen sei ateetatik gelditzen den bakarra. Garaipen arku itxurako ate honen azpialdetik igaro eta izen bereko plazan dagoen elizan hurrengo etenalditxoa egin beharko duzu. Eliza honek badu zer kontatu, leku honetan, antzina, XV. mendeko beste eliza bat zegoen. 1723an tenplu zaharra eraitsi zen, ordurako eraikin berriaren habeak ezarrita zeudela. 2009an berreraiki zen eta lan arkeologikoak egin ziren, lan honei esker, hiriaren lehenengo plangintzaren aztarnak topatu ziren. Aurrera jarraitu baino lehen, Santa Ana arkutik eliza zure eskuinaldean utzita, joan ezkerraldean dagoen Lariz Torre kalera, eta hemendik dorrera iritsiko zara.
Hiri jauregi errenazentista da, 1483an Isabel erregina katolikoaren ostatu izan zena kartzela izatera igaro zan XIX. mendean. 2009an berriztatu zen XV. mendeko itxurara itzuliz.
“La Comedie Française”en oinarritutako margolanak dituen eraikina da zure hurrengo geralekua: Durangoko udaletxea. 1945an berriztatu behar izan zen 1937ko bonbardaketaren ondorioz. Hemendik gertu Arte eta Historia museoa dago, Etxezarreta jauregian, non artelan moderno eta historikoki interesgarriak diren elementuak batzen diren. Azpimarragarria da XV. mendeko Durango hiriaren maketa, hartu bizpahiru minutu xehetasunez behatzeko eta antzeman desberdintasunak orduko eta egungo herriaren artean.
Kalean behera jarraitzen duzula, ezkerraldera San Agustin Kulturgunea ikusiko duzu, ikuskizun ugari eskaintzen dituen erakustokia. Ezkurdi plazan aurkituko zara metro batzuk aurrera egitean, Durangoko jai-giro eta bizimodu sozialaren sorgunea da enparantza hau. Euskotren geltokia, musika kioskoa, frontoia… ezer ez zaio falta aisialdirako gune apropos honi.
Lehenago kontsultatzeko astirik izan ez baduzu, Ezkurdi plazatik gertu Plateruena Kafe Antzokia dago. Plateruenako kultura arloko programazioa oso anitza eta zabala da eta ostalaritza zerbitzua ere eskaintzen du. Pareko Landako gunean aisialdi jarduerak eta publiko ororentzat pentsatutako ikuskizunak antolatzen dira. Azokagune honetan egiten den festarik erraldoiena, abenduro egiten den Durangoko Azoka da.
Bazter hauek ikusi ondoren gure ibilbidea jarraituko dugu eta hurrengo geltokia Uribarriko Andra Maria basilika izango da. Ez harritu bidean merkatu plazako zurrumurruak aditzen badituzu eta eraikin honekin liluratzen bazara. Monumentu nazionala da eta Euskal Herrian daukagun obra apartenetako bat da. Ez zaitez hemendik joan barrualdea ezagutu barik, aldare nagusiko erretaula altxorra da eta ikusi egin behar duzu. Bonbardaketaren biktima, gerora gune hau ere berreraiki egin behar izan zen. Hala ere, errege-erregina Katolikoen estiloko korua, jatorrizko elementurik zaharrena, ikusgai dago oraindik.
Aztarnak
1937 urtekoko martxoaren 31ko goizeko 08.30etan idatzi zen Durangoko historiaren atalik beltzena. Abiazio faxistaren bonbaketariek goizez eta arratsaldez herria sarraskitu zuten, historikoak ziren hainbat eta hainbat eraikin erabat suntsituz. “Memoriarako espazioa” biktima hauek omentzeko sortu zen; elizan mezetan zeundenei, merkatuan zeundenei, oro har, eraso horien biktima izandako guztiei. “Aztarnak” bisita gidatua gustatuko zaizu honen gaineko argibide gehiago nahi badituzu. Bestela, Turismo bulegora hurreratu informazio gehiago jasotzeko eta bide batez, eraikinari erreparatzeko. Kurutzesantu Museoan zaude, Kurutziaga gurutzearen gordelekuan. Gurutze honek monumentu historiko-artistikoaren kategoria dauka.
Oraindik aurrera jarraitzeko aukera daukazu, zoaz Kalebarriatik gora. Ezkerraldean dago Bizenta Mogel liburutegia. Seguruenik ez duzu jakingo nor den liburutegi honi izena ematen dion emakumea. Bizentari egozten zaio euskarazko lehen testuen idazmena.
Kale hauetan gora eta behera bazabiltza, erne ibili, ea ez zaren zezen batekin topatzen. San Fausto jaietan, urriaren 13 inguruan, alde zaharrean bigantxa bat askatzen dute, lepotik soka bat duela, Santa Ana plazara eramateko helburuarekin. Eskultura bat ere badago sokamutur honen omenez...ausartzen al zara?
Lasai hartu atseden Pinondo enparantzan korrikaldi honen ondoren eta gozatu Mañaria errekaren alboetako bazter ederrenaz. Ez joan hemendik argazkirik atera gabe Pablo Pedro Astarloaren eskulturari, gurutzeari eta iturri monumentalari.
Berehala bereiziko duzu Santa Anako arku izugarria eta hemendik Tabirako San Pedrorako norantza hartuko duzu. Hemengo eliza, alde zaharretik zortzi minutura dago gutxi gora behera, baina behin hona iritsita, zalantzarik barik, jarraitu gurekin aurrera, aho zabalik geratuko zara eta: Bizkaiko elizarik zaharrena da, XV. mendekoa eta ustez aurreko Erdi Aroko eliza zegoen lekuan kokatuta dago.
Ezin dituzu galdu
Mikeldi idoloa: Animalia forma sumatzen al diozu? Eskultura hau Mikeldiko San Vicente ermitan aurkitu zen, animalia baten itxura eskematikoa irudikatzen du, eta bere sabelapean disko bat dauka . Durangoko Mikeldi kalean ikusgai dagoena jatorrizkoaren kopia da.
Madalenako ermita: Jatorrizko eliza XIX. mendekoa da, hilerriak hirigunetik kanpo ateratzeko dekretua sortu zenekoa hain zuzen. Gerora lekuz aldatu ziren eta egungo ermita eraiki zuten. Eraikin honek xarmanki alaituko du zure ibilbidea.
Nola heldu
Durango oso ondo lotuta dago EAEko hiriburu nagusiekin, bai garraiobide publikoz, bai pribatuz. Errepidez, hegazkinez edo trenez bazatoz, ordu erdian iritsiko zara gutxi gorabehera.
-
Trena
Bilbo edo Donostiatik Euskotreneko E1 linea erabili dezakezu.
-
Autobusa
Bizkaibusek zenbait linea dauzka Durangora bidean. Bilbotik A3933. linea duzu (Bilbo-Durango), autopistatik. Elorriotik Bilbora doan A3923a eta Bilbotik Elorriora doan A3911 lineak ere erabili ditzakezu.
-
Autoa
Bilbotik Durangora 34 kilometro daude. Hiriburutik irtetean N-637a jarraitu beharko duzu, eta AP-8tik ondoren. Irteera Iurretan egin beharko zenuke, 88.a da, eta hemendik Durangora iritsiko zara. Egun aparkatzea nahiko zaila da, beraz autoa kanpoaldeko guneetan utzi eta erdigunera oinez gerturatzea da gure gomendioa.
Gastronomia
Non jan
Durangok kale giro aparta izateaz gain jateko eskaintza ugaria du. Jatetxe dotore baten zein tabernetako pintxotan, zure otordua antolatzeko aukera goxo ezberdinak dauzkazu.
Ostatua
Non lo egin
Durangon lo egitea bada zure asmoa aukera anitz dituzula ohartuko zara. Alde zaharrean, erdigunean, zein naturan murgildutako landetxe baten zure gustura egokituko den lo egiteko tokia topatuko duzu.
-
Turismo Bulegoa Kurutzesantu Museoan dago.
Eskaintzen dituen zerbitzuak honakoak dira: Informazio turistikoa, ibilbide audiogidatuak, Durango familian bisitatzeko jokoa*, bisita gidatuen informazioa, txangoen rreserbak eta oroigarriak.Durangoko Turismo Bulegoa
Kurutziaga kalea, 38. 48200 Durango, Bizkaia.
Telefonoa: 946 033 938
E-posta: turismo@durango-udala.net-
Ordutegia
Astelehena 10.00 14.30
Asteartea 10.00 14.30
Asteazkena 10.00 14.30-16.00 18.30
Osteguna 10.00 14.30-16.00 18.30
Ostirala 10.00 14.30-16.00 18.30
Larunbata 10.00 14.30-16.00 18.30
Igandea 10.00 14.30-16.00 18.30
Museoa zabalik dago Turismo Bulegoaren ordutegi berean.
Larunbat eta igandetan arratsaldez soilik museo gisa.
Urtarrila, otsaila, azaroa eta abenduan (astelehenetan itxita) -
Kokapena
Durango
-
-
Bisita gidatuen eskaintza aprobetxatuz udalerria ezagutzea beste aukera bat da. Hala ere, guztiz komenigarria da aurretiaz egitea erreserba.
Era berean, Durangora hurbiltzeko erabakia hartzen duzunean, ekitaldien zerrenda kontsultatzea aholkatzen dizugu hemen urte osoan zehar programazioa anitza bezain ugaria baita.Mendira irteeraren bat egin nahi baduzu berriz, ondo prestatua joatea oso garrantzitsua da. Arropa egokiaz gain egingo duzun ibilbidea ondo antolatu eta behar izatekotan bertako jendeari galdetu zalantzaren bat izanez gero.
-
Alde zaharreko bisita beste era batera egin nahi baduzu ziur proposamen hau atsegin duzula: Turismo bulegoan aurkituko duzu Saltoka jokoa. Mapa, gutun eta pegatinez osatuta dago eta Durangoko gune desberdinetan kokatutako altxorrak topatzean datza jokoa, ondarezko elementuak pista desberdinez aditzera ematen direlarik. Ume eta nagusientzako esperientzia aparta da. Zerbitzu honen prezioa 3 eurokoa da eta Turismo Bulegoan dago eskuragarri.
-
Olentzero eta Mari Domingi
- abenduaren 23(a) · abenduaren 24(a)
- Bilbao
-
UGP | Umeen Gabonetako Parkea
- abenduaren 14(a) · urtarrilaren 5(a)
- BEC Barakaldo
-
Jazzon Fest
- urriaren 5(a) · abenduaren 7(a)
- Jazzon Aretoa
-
CHICAGO
- abenduaren 5(a) · abenduaren 29(a)
- Teatro Arriaga Antzokia
-
DA! Durangoko Azoka
- abenduaren 5(a) · abenduaren 8(a)
- Durango
-
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 2024
- abenduaren 6(a) · abenduaren 15(a)
- Bilbao
-
Santo Tomas azoka 2024
- abenduaren 21(a) · abenduaren 21(a)
- Bilbao
-
Ara Malikian
- abenduaren 14(a) · abenduaren 14(a)
- Euskalduna jauregia
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_visitbiscay | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
_ga | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | Urtebete | |
_fbp | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
ARRAffinitySameSite | Karga orekatzeko eta bisitariaren orriko eskaerak nabigazio-saio guztietan zerbitzari berberera bideratzen direla bermatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft |
WFESessionId | Sortu Power BI-ko saio bat, datuak ikuskatzen laguntzen duen Microsofteko tresna | Saioa | Microsoft |
ai_session | Detektatu aplikazioaren orrialde eta funtzio jakin batzuk erabiltzailearen zenbat jarduera-saiotan txertatu diren. | 30 minutu | Microsoft |
ai_user | Detektatu zenbatek erabili zuten aplikazioa eta horren funtzioak. Erabiltzaileak identifikazio anonimoen bidez zenbatzen dira. | Urtebete | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.