Arbolabentura, arku-tiroa eta orientazioa

Hontza Extrem

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

Gure abentura-parkeak 8 zirkuitu ditu, eta 80 joko eta erronka baino gehiago, era guztietakoak: jauziak, sareak, Tarzan erako lianak, tirolinak, trapezioak eta beste hainbat proba. Hori guztia segurtasuna betiere bermatzen dela, gure bizi-lerro jarraituko sistemari esker. Gainera, arku-tiroko saioak eta taldeentzako orientazio-ibilbideak eskaintzen ditugu.

Kontuan hartzeko

Ez da beharrezkoa arropa teknikoa janztea; nahikoa da arropa erosoa jantzita etortzea, eta ez erabiltzea txankletarik edo takoirik.

Parkea 4 urtetik gorako guztientzat diseinatuta dago. Bai banakoak eta bai 140 lagunerainoko taldeak onartzen ditugu.

Euria eta elurra eginda ere lan egiten dugu; ekaitza gertatuz gero bakarrik eteten dugu jarduera.

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Gorbeia

  • Inguru

    Barrualde

  • Esperientzia mota

    Ekoturismoa, Turismo aktiboa eta abentura

  • Hizkuntzak

    Euskara, Gaztelania, Ingelesa

  • Prezio-tartea

    Hainbat prezio-tarte

  • Urteko sasoia

    Urte osoan

  • Irisgarritasuna

    Egokitu gabe: kontsultatu informazioa web-orrialdean