Jai-giroa ‘friendly’ jaialdietan
Bilbao BBK Live udan, BIME udazkenean eta negua apurtxo bat berotzearren, MTV Europe Music Awards sariak… Jaialdi kitzikagarrienekin liluratuko zaitugu, girorik atseginean
Soinu-banda guztiz iradokitzailea daukagu Bizkaian. Uztailean, Bilbao BBK Live jaialdia Kobetamendin ospatzen da, hiri gaineko gune natural paregabean. Bere eszenatokietatik jada pasa dira Franz Ferdinand, Depeche Mode, Arcade Fire, Placebo, Muse, etab.
Udazkenean, BIME Pro musika-industria profesionalen topaketak BEC erakustazokan du leku. Sektorearen azken joerak eta hitzaldi ezin interesgarriagoak ezezik, BIME Live jaialdiak nazioarteko artista entzutetsuenen kontzertuak eta dj saioak eskaintzen ditu.
BIME City-k, aldiz, doako kontzertuez josi ohi du Bilbo, hiriguneko areto enblematikoetan artista berrien nahiz BIME Live-n arituko diren musikarien erakustaldi ederra ahalbidetuz.
Estreinakoz, BEC-ek MTV European Music Awards sari-emate xarmangarria barne hartuko du (2018ko azaroaren 4a). Bezperan, San Mames estadioak egundoko kontzertua barne hartuko du.
Nazioarteko pop izarrak saritzearekin batera, kontzertuak eta bestelako ikuskizun paraleloak antolatuko dira aste horretan.

Irekia eta adeitsua
Zaren bezalakoa nahi zaitugu Bizkaian. Zu zeu izateko aske!
Gure jaialdi eta ikuskizun bereziak Bilbo musikaren hiriburu gailentzearen berme dira. Estilo eta gogo guztietarako proposamenak biltzen dituzte Bilbao BBK Live eta BIME ospe handiko festibalek, esaterako. MTV Europe Music Awards sari-ematearen lekukoa ere hartuko dugu 2018an. Igo bolumena!
Bilbao BBK Live erreferentziazko jaialdia bilakatu da nazioarte mailan. Punta-puntako bandak igaro dira Kobetamendiko eszenatoki natural eta txundigarritik. Uztailero, milaka lagun ‘erromesean’ doaz jaialdi honetara, zeinak zuzenekoen gune ondoan kanpin erraldoia duen. Era berean, ‘food-truck’ ugari topatuko dituzu, munduko gastronomia ibiltaria aukeran izango duzula.
Honela bada, erraztasun guztiak eskura dituzu musika esperientzia gogoangarria besarkatzearren. Hori guztia girorik atsegingarrienean: Kobetamendin munduko musikazale anitz biltzen dira, beraz, jende berria ezagutzeko aukera paregabea izango duzu.
BIME-k eskaintza txalogarria du ere bai. Hiru atal nagusi bereizten ditu: BIME Pro musika profesionalei zuzendutako jardunaldiak dira; BIME Live zuzeneko musika eta dj saioen jaialdia da eta BIME City, berriz, hirigunean antolatzen diren doako kontzertu sorta da. Urri amaieran egin ohi da, eta sei edizio ostean, ezinbesteko musika hitzordua dugu. Izan ere, BIME Live-k Jaialdirik Teknologikoenari Fest Saria jaso zuen 2017an.
MTV telebista kate estatubatuarrak Bilbo aukeratu du bere MTV Europe Music Awards sarien 25. urteurrena ospatzeko. Azaroaren 4an izango da sari-emate ekitaldia, baina data horren inguruan bestelako kontzertu eta ospakizunak antolatuko dira, giro guztiz xarmangarria sustatuz. Edozein dela zure aukera, prest egon bidaia ahaztezina bizitzeko, zure zain gaude dagoeneko!
Nola heldu
Bai BIME bai MTV EMA 2018 ekitaldiek Barakaldoko BEC erakustazokan dute leku. Bilbotik 10 kilometro eskasetara dago, beraz, guztiz eskuragarria da garraio publikoa nahiz pribatua hartuta.
Bestalde, Bilbao BBK Live Kobetamendin egiten da. Antolakuntzak autobus zerbitzu berezia eskaintzen du jaialdiak irauten duen bitartean, doan. BEC erakustazokatik (Ansio metro geltoki ondoan) eta Termibus-San Mamesetik irteten dira autobusak, Kobetamendirako bidean. Kotxez bazatoz, BEC erakustazokan aparkatzea aholkatzen dizugu, eta han bertan antolakuntzak jarritako autobusa hartu jaialdiaren esparrura arte.
-
Metroa
Ansio geltokia justu BEC ondoan dago; beraz, oso aproposa da, eta errazena. Dena den, jakin ezazu metro geltoki honek autoentzako aparkalekua ere baduela. Ekitaldiek irauten duten bitartean, metro zerbitzu berezia aurreikusita dago gau osoan zehar.
-
Autobusa
Bilbotik abiatuta, 3136 Bizkaibus (Bilbao-Cruces-Barakaldo) autobusa har dezakezu. Bestetik, Barakaldoko autobus-zerbitzuak (KBus) ere geltokia du BEC ondoan.
-
Autoa
Bilbotik 15 minutu eskasetara dago Barakaldo. A8 autobidean zehar, 8. irteera hartu eta N-637tik jarraitu. Hirigunerako jarraibideak segi; ondoren, biribilgunean, lehendabiziko irteera hartu eta Azkue kalera helduko zara, BEC eraikin handia aurrean izango duzula.
Gastronomia
Non jan
Bilbon bapo jatea inoiz ez da arazoik izango. Hirigunean bertan, hots, Alde Zaharra eta Zabalgune inguruan, hamaika taberna eta jatetxe dituzu zain, karta izugarri erakargarriekin.
Dela euskal errezeta tradizionalak nahiz pintxo-ibilbideak (hau da, poteoa), dela Michelin izardun proposamen berritzaile bezain dastagarriak, ase eta bete geldituko zarela ziurtatu ahal dizugu.
BEC-eko ingurumarietan ere hainbat aukera gastronomiko nahigarriak dituzu, eguneko menua nahiz menu berezia eskaintzen dituzten jatetxeetatik hasita ‘fast-food’ gisako tokiak arte.
Ostatua
Non lo egin
Barakaldon bertan eskura dituzun hotel edota ostatuetan gaua eman dezakezu. Bilbo aukera aproposa duzu ere bai, askoz zabalagoa gainera. Metroz nahiz autobusez oso ondo lotuta daudenez gero, erraz hel zaitezke hiriburura BIME Pro/Live edota MTV EMA-tik bueltan, eta bertan ostatu hartu.
Bilbao BBK Live-ri dagokionez, jaialdi-gunetik 3 kilometro eskasetara kanpin izugarria daukazu, 12.000 lagun inguruko edukierarekin. Kanpalekuak ‘deluxe’ aukera ere badu, hotel bateko erraztasun guztiekin: elektrizitatea, ohe bakar edo bikoitza (ohe-arroparekin eta guzti), buffet zerbitzua gosarirako… (Jaialdiko kanpalekua erreserbatzeko).
Beste behin ere, Bilbo hirigunera bueltan doan autobusa hartu dezakezu jaia bukatu ostean eta eskaintza zabala izango duzu zain: hotelak, ostatuak, aterpetxeak… Baduzu non aukeratu, ez kezkatu!
-
Kontsulta itzazu gure punta-puntako jaialdi eta ekitaldien webguneak kartelarekin liluratzeko, sarrerak erosteko edota azken berriak jasotzeko. Motxila eta sarrerak behin prest dituzula, musika esperientzia ikaragarriaz disfrutatzea da zure lehentasun bakarra, ondo pasa!
Noiz: Uztailak 12, 13, 14
Non: Kobetamendi (Bilbo)
Noiz:
BIME Pro: Urriak 24 - 25 - 26
BIME Live: Urriak 26 - 27
BIME City: Urriak 24 - 25 - 26
Non:
BIME Pro eta BIME Live: BEC (Bilbao Exhibition Centre) (Barakaldo, Bizkaia)
BIME City: Bilbo hiriguneko hainbat aretoetan
MTV European Music Awards 2018
Noiz: Azaroak 3 (kontzertua San Mamesen) + Azaroak 4 (sari-ematea)
Non: Bilbao Exhibition Centre (BEC!), Barakaldo
-
Prezioa
Bilbao BBK Live
Sarrerak hemen
3 eguneko abonamendua: 155€
3 eguneko abonamendua + kanpinga: 165€
Eguneko sarrera: 60€
Kanpinga (4 gau): 10€
BIME Live/Pro/City
BIME Pro. 65 € + 6 € banaketa-gastuak
Erosi itzazu zure sarrerak hemen
BIME Live. Bi egunetarako abonamendua: 48 € + 6 € banaketa-gastuak
Erosi itzazu zure sarrerak hemen
BIME Pro + Live abonamendua. 98 € + 6 € banaketa-gastuak
Erosi itzazu zure sarrerak hemen
BIME City. Doako sarrera edukiera bete arte
-
Kokapena
Kobetamendi (Bilbao)
Bilbao Exhibition Centre (BEC) (Barakaldo)
-
-
Musika jaialdiak nekagarriak izan daitezke: ordu pilo bat zure artista kuttunenak ikusten, gora eta behera, festa, gaupasa… Beraz, arropa eta oinetako erosoak eraman itzazu, jardunaldi luzea aurretik duzu eta.
Bestetik, jaialdian bertan erosteko erraztasunak dituzu. Bilbao BBK Live-k eta BIME-k, esaterako, ‘cashless’ sistema darabilte. Hau da, sarrera-eskumuturrekoa online edo gunean bertan diruz kargatu eta horrekin ordaindu ditzakezu janaria, edaria, ‘merchandising’-a, etab.
-
BIME Bizkaia International Music Experience
- urriaren 25(a) · urriaren 28(a)
- Barakaldo / Bilbao
-
Frantziako Tourra Bilbao Bizkaiara iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Bilbao Night Marathon 2023
- urriaren 21(a) · urriaren 21(a)
- Bizkaia
-
Udazkeneko planak
- irailaren 23(a) · abenduaren 21(a)
- Bizkaia
Erlazionaturiko Sarrerak
Cookien politika
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Cookie teknikoa | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_fbp | Publizitatea eta Marketina | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Publizitatea eta Marketina | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Publizitatea eta Marketina cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
Cookieak konfiguratzea
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.