Goi mailako diseinua
Zerbait esklusiboa jantzeko grina baduzu, Bilbon azken moda joerez jabetu zaitezke, bertoko nahiz nazioarteko diseinatzaileen eskutik
Jakin badakigu Bilbo hiri kosmopolita dela, munduari irekia baina bere idiosinkrasiari fidel betiere. Dualtasun hau modan ere islatzen da, bai bertoko diseinatzaileen proposamenetan bai izen handiko euskal enpresetan oro har.
Hiriak bizitako eraldaketak firma berriak erakarri ditu, alegia, diseinua lehenesten dituzten enpresak. Alde Zaharrean nahiz Zabalgunean, hiriko ikur bilakatu diren betiko dendak topatuko dituzu.
Horrez gain, euskal diseinatzaile berrien proposamenak ezagutzera animatzen zaitugu, baita nazioarteko markak nahiz galeria dotoreak ere.
Kulturaz eta aisiaz blai
Gure eskaintza kultural zabalak aho bete hortz utziko zaitu!
Euskal diseinatzaileak, etorkizun oparoko gazteak edota kalitate-bermea duten denda berezituak. Hemengo moda eta diseinu eskaintza zabala da oso. Zure bidaiaren oroigarri esklusibo bat eraman nahi baduzu etxera bueltan, Bilbon zain dituzu azken joerak bertoko nahiz nazioarteko jantzietan, osagarrietan eta altzarietan.
Euskadi marka daramatzaten jantziak edota osagarriak erosi gura badituzu, ezinbesteko geltokia duzu Skunkfunk-en. Ospe handiko marka hau Mikel Feijoo bizkaitarrak sortu zuen 1999an. Egun, Europako 15 herrialdeetan ditu dendak. Landa-giroan oinarritutako diseinu jasangarria du ezaugarri nagusitzat. Zergatik, bestalde, modarekin disfrutatu eta bere ‘look’ propioa diseinatzea gura duten emakumeei zuzentzen zaie. Orobat, gaur egungo emakumeak iradokitzen ditu Bilboko Trakabarraka-ren diseinu kolorezaleak.
Loreak -hasiera batean Loreak Mendian izenez ezaguna-, Euskadiko hiri-modaren adierazle nabarmena dugu. Estilo europarrean oinarrituta, bestelako moda eskaintzen du. Zure estiloa soila eta dotorea bada, minimil-en katalogoari begiratu bat egitea gomendatzen dizugu, Balenciaga maisuaren eragin argia duena. New Basque Style korrontea ere jarraitzen du, hau da, nazioarteko joeretan oinarrituz, euskal ikutua mantendu eta goi-mailako lehengaiak darabiltza.
Bizkaitarra ere badugu Alicia Rueda, ezkontza-modaren alorrean izen entzutetsuenetako bat Estatu mailan. Eztei-jantziak diseinatzeaz ezezik, gonbidatuentzako nahiz festa eta ospakizunetarako jantziak ere taxutzen ditu. Bere diseinuak alfonbra gorrian maiz ikusiko dituzu, Suarez zigilua daramatzaten bitxiak bezalaxe. Nazioarteko ospea duen bitxitegia Bilbon sortu zen, 1943an.
Bizimodu eta estilo bilbotarraren oroigarri baten apeta baduzu, gure aholkua da Alde Zaharretik buelta bat ematea. Hiriko bihotzean du saltokia, esaterako, Sombreros Gorostiaga txapela-marka enblematikoak. 161 urteko historia bermerik behinena duela, inon ez duzu topatuko txapel edo kapelik dotoreagorik.
Bestalde, nazioarteko azken nobedadeak interesatzen bazaizkizu, Echegoyen edota Persuade gisako dendek luxuzko marka anitzen produktuak salgai dituzte, abangoardia-modaren gotorlekua bilakatuz. Halaber, Ercilla, Moyua eta Alde Zaharreko merkataritza-guneetan aparteko estiloa duten arropa, bitxiak, eskuko-boltsak eta osagarri-dendak eskura dituzu. Gustu eta estilo guztietara egokitzen diren proposamenak bermatuta daude.
Bertoko eta nazioarteko diseinua
Azken hamarkadetan Bilbok jasan duen eraldaketa ezinbestekoa izan da diseinuzko altzari eta produktuen enpresek gurean ezartzeko. Halere, Gaston y Daniela bezalako espazio batzuek jada bazuten ospe handia dekorazioaren alorrean. Beste batzuk, ordea, pixkanaka joan dira bere ateak irekitzen gure kaleetan, eskaintza artistiko eta estetikoa aberastu dutela barne-diseinuaren bitartez. Espazio gehienak Zabalgunean kokatzen dira; beraz, diseinua gustuko baduzu, gune honetara hurbildu behar zara dudarik gabe.
Firma batzuk aipatzearren, Tokyo Story interiorismo eta dekorazioaren erreferentea dugu. Baita Urbana 15 ere, non azken joerak miretsi ditzakezun bere ‘showroom’ ikaragarrian. Le Patio Bilbaok, bestetik, altzariak eta dekorazio-objektu bilduma erakargarria dauka, ikutu moderno eta dotorea ezaugarri duela. Mosel-ek nazioarteko diseinatzaileek sinatutako altzariak, sukaldeak eta osagarriak eskaintzen ditu. Atico 60-ren diseinu-kontzeptua bat dator mundu-mailako gaurkotasunarekin. Espazio hauez gain, nazioarteko markak ere baditugu; esaterako, Kartell edota Bang & Olufsen, biek ala biek berezko saltokiak dituztela Bilbon.
Artisau-lana estimatzen baduzu, Alde Zaharrean badira hainbat saltoki mitiko; adibidez Cesteria Alonso saski-denda, eskuz egindako zume nahiz ihizko objektuetan maisuak direla. Era berean, La Merced zaharkin-dendan, zaharberritzeaz gain, antzinako objektuetan eta arte-lanetan ere adituak dira.
Nola heldu
Gisa honetako denda gehienak Zabalguneko eta Alde Zaharreko merkataritza-guneetan lekutzen dira; oinezkoentzako alde ugariekin, hortaz, oinez ibiltzeko ezin aproposagoak dira. Autoz ere hel zaitezke hirigunera, baina gomendatzen dizugu garraio publikoa hartzea.-
Metroa
Zabalguneko merkataritza-ibilbideak egiteko asmoz, Abando, Moyua nahiz Indautxu geltokietan jaitsi zaitezke. Bilboko bihotzetik dendaz denda ibili nahi izatekotan, orduan Alde Zaharra da zure geralekua.
-
Tranbia
Aukera aproposa izan daiteke Alde Zaharreko dendetara heltzearren (Arriaga edota Erribera geltokiak), baita zure ibilbidea Zabalgunean hasi nahi baduzu (Abando) edota zuzenean diseinu-saltokietara abiatu nahi izatekotan (Guggenheim edo Euskalduna).
Gastronomia
Non jan
Zabalguneko dendetan ikusmiran ibili ondoren apur bat nekatuta zaudela, hartu ezazu atsedenalditxo bat hiriko pintxorik gozoenak dastatzeko, Diputazio, Henao zein Heros kaleetan dauden betiko tabernetan. Indautxu aldean, Maestro Garcia Rivero edota Gregorio de la Revilla kaleetan ere baduzu non aukeratu.
Bestalde, Alde Zaharretik bazabiz, erabat gomendagarria da Plaza Berrian dauden kafetegi tradizionaletan mokadu bat hartzea, hala nola Zazpi Kaleetan edota Erribera Merkatuaren inguruetan dauden tabernetan. Betiko zaporeek eta usainek liluratuko zaituzte ziur.
-
Bilbo Europako hiri kosmopolita dugu, non moda eta diseinuaren gaineko azken joeren berri jaso dezakezun, bai bertoko nahiz nazioarteko diseinatzaileei dagokienez. Zure bidaiaren oroigarri esklusiboa eraman dezakezu etxera bueltan, dela arte-lan bat, dela altzari edo jantzi bat. Beste era batera esanda: aprobetxatu ezazu zure bisita eta emaiozu ikutu bilbotarra zure armairu edo etxeari. Horrela inoiz ez zara gure lurraldeaz ahaztuko.
Kontsulta itzazu zure saltoki kuttunen webguneak; ordutegien, marken eta prezioen informazio guztia aldez aurretik jaso dezazun.
-
Kokapena
Bilbo
-
-
Zorionez, moda eta diseinu denden gune nagusiak Zabalgunean eta Alde Zaharrean biltzen dira, hau da, Bilbok jateko duen tokirik aipagarrienetan. Gauzak horrela, dendaz denda ibili ostean geldiunetxo bat egitea gomendatzen dizugu, pintxo eta txakolin pare bat hartzearren, dela Zabalgunean edo Alde Zaharrean. Gozo-zalea bazara, zorionekoa zara ere bai: aipatu zonaldetan hiriko gozotegirik hoberenak daude. Beraz, Carolina edota arroz-pastel zaporetsua dastatu dezakezu erakusleihoei so zauden bitartean...
-
San Blas Azoka 2025
- otsailaren 3(a) · otsailaren 3(a)
- Abadiño
-
ESNE BELTZA
- otsailaren 1(a) · otsailaren 1(a)
- Bilbao Arena Miribilla
-
Japan Weekend Bilbao
- otsailaren 22(a) · otsailaren 22(a)
- BEC Barakaldo
-
Bilboko Aratusteak
- otsailaren 27(a) · martxoaren 4(a)
- Bilbao
-
Bilbao Surf Film Festival
- otsailaren 20(a) · otsailaren 20(a)
- Bilbao
-
Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdia
- otsailaren 25(a) · martxoaren 1(a)
- Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao
-
Priscilla, reina del desierto
- otsailaren 6(a) · otsailaren 9(a)
- Teatro Arriaga Antzokia
-
Godspell
- otsailaren 6(a) · otsailaren 9(a)
- Teatro Campos Elíseos Antzokia
-
San Antontxu azoka
- urtarrilaren 18(a) · urtarrilaren 18(a)
- Mungia
-
Solstizium. Family Experience Room
- abenduaren 17(a) · urtarrilaren 19(a)
- Sala BBK
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_visitbiscay | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
_ga | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | Urtebete | |
_fbp | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
ARRAffinitySameSite | Karga orekatzeko eta bisitariaren orriko eskaerak nabigazio-saio guztietan zerbitzari berberera bideratzen direla bermatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft |
WFESessionId | Sortu Power BI-ko saio bat, datuak ikuskatzen laguntzen duen Microsofteko tresna | Saioa | Microsoft |
ai_session | Detektatu aplikazioaren orrialde eta funtzio jakin batzuk erabiltzailearen zenbat jarduera-saiotan txertatu diren. | 30 minutu | Microsoft |
ai_user | Detektatu zenbatek erabili zuten aplikazioa eta horren funtzioak. Erabiltzaileak identifikazio anonimoen bidez zenbatzen dira. | Urtebete | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.