
Ekitaldiak
Aurkikuntzak eta topaketak Bilbao BBK Live 2023an
Bilbao BBK Live Jaialdia, aire zabaleko eta zuzeneko musikaren nazioarteko erreferentea
- 6 · uztailaren 8(a)
- Bilbao
Duela urte batzuetatik hona estatuko nahiz nazioarteko jaialdirik onenetakoen artean kokatu den BBK Liven azken musika-joerez gozatzeko aukera izango duzu, hiru egunez, giro onenarekin.
Bilbao BBK Live jaialdiaren 2023ko edizioa osatu dugu jada. Uztailaren 6an, 7an eta 8an maila handiko artistak bilduko dira, berriro ere, jaialdian: Arctic Monkeys, Florence + The Machine, The Chemical Brothers, Phoenix edo Pavement; esperientzia hau huts egin ezinezko hitzordua izango da, aurten ere, Bilbo erdi-erdian dagoen natura-ingurune paregabean, Kobetamendi mendian.
OSTEGUNA, UZTAILAK 6. FLORENCE + THE MACHINE, THE CHEMICAL BROTHERS, FEVER RAY, M83, ARCA
Hamaseigarren edizioa uztailaren 6an hasiko da, ostegunean; egun horretan, Florence + The Machine britainiar taldeak euskal agertoki batean joko du berriro. Egun berean arituko dira lehendik iragarri genituen The Chemical Brothers, Fever Ray eta M83, baita Arca deskribaezin, eztabaidaezin eta eraldatzailea ere. Inaugurazio-egunean Desire-ren synth pop iluna izango dugu, baita Villano Antillano artista dominikarra, Bizarrapekin egindako saioaren ostean fama izugarria lortu duen musikaria eta Ry X australiarraren espiritualtasuna, eta lehendik iragarri genituen Dry Cleaning, Delaporte eta Amaia. Lehenengo eguneko artisten zerrendan sartu ditugu, halaber, Friolento eta haren post-punk perreoa, Alex Serra & Totidub Bartzelonako bikoa, Art School Girlfrienden dream popa, eee geeren pop melodiak, Faxuren aura birtuala, Txopeten post-milenial idiosinkrasia, Kataluniako Playback Maracas, Colectivo Da Silva eta Bengo.
OSTIRALA, UZTAILAK 7. PAVEMENT, PHOENIX, RÓISÍN MURPHY, DANIEL AVERY, THE BLAZE, JAMIE XX, DUKI
Uztailaren 7an, ostiralean, 90eko hamarkadan buru izan zen talde ikoniko bat agertoki gainera itzuliko da berriro: Pavement, data bakarra Estatuan 2023an. Taldearen aurreneko hiru albumak garai guztietako 500 album onenen artean sartzen dira, Rolling Stone aldizkariaren arabera. Estatu Batuetakoekin batera, Phoenix frantsesek ere denboran atzera bidaiatzeko aukera emango digute ikus-entzule guztiei, laurogeita hamarreko eta 2000ko hamarkadetako indie arrakasta handien bitartez. Róisín Murphy polifazetikoa eta britainiar technoaren buru den Daniel Avery bere live bertsioan ere izango ditugu ostiraleko line-upean, lehendik iragarritako The Blaze, Jamie xx eta Dukirekin batera. Medellíndik zuzenean, rap doinuak ekarriko dizkigu Nanpa Básicok, eta Bilbao alemaniar rock taldearekin, The Murder Capital eta Tinariwen taldeekin, jaialdiaren bigarren eguneko soinu-mapa osatuko dugu.
Estatuko talentuei dagokienez, Morganen madrildar rocka, La Éliteren lotsagabekeria, Baiucaren folklorea eta Cala Ventoren Montgrí-ko gitarren soinua gehitu dizkiogu Albany kartelburu den zerrendari, La Plazuelaren doinu flamenkoekin, Dudiren rap melodikoarekin eta Maria Escarmientoren hyperpoparekin batera. Getxotik, berriz, Dadabe eta Rüdiger etorriko dira.
LARUNBATA, UZTAILAK 8. ARCTIC MONKEYS, IDLES, RÖYKSOPP, LOVE OF LESBIAN, 070 SHAKE
Jaialdiaren azken txanpan Arctic Monkeys, Idles, Röyksopp, Love of lesbian eta 070 Shake aipatuko ditugu. Zerrenda horretan sartuko dira, era berean, art-poparen erregea, Perfume Genius, Young Fathers polifazetiko eta kulturanitzak, Neo Pistearen argentinar trap-a eta Miss Grit hegokorear-estatubatuar cyborg-a. Gitarrak izango dira protagonista egun horretan, talde hauek arituko baitira zuzenean: La Paloma madrildarrak edo Menta, eta aurrez iragarrita zeuden The Lathums, Arde Bogotá edo Merina Gris. Panorama urbanoari dagokionez, Judelineren samurtasuna eta Hofe x 4:40 proiektuaren soinu-fusioa eta sekulako zuzenekoa eskaintzeaz gain, Rojuu eta Ben Yart artistek osatuko dute larunbateko programazio urbanoa. Irundik iritsiko zaizkigu Eneritz Furyaken post-folk doinuak.
BASOA. BASO ELEKTRONIKOA, ESKAPISMOAREN TENPLUA
Basoa eremuko kartel elektronikoa osatzeko, Estatuko eszena elektronikoan etorkizun handieneko hiru izen berezi iragarriko ditugu: Toccororo, Sama Yax eta Dalila. Estatuko hiru DJ hauekin batera, edizio honetako 15 izenen kartela osatuko dugu, kartel eklektiko baina trinkoa, abangoardista baina purista. Honako hauek arituko dira agertoki horretan: ostegunean Anz, Call Super, HAAi, Sama Yax eta Violet; ostiralean Ben Ufo, Sherelle, Job Jobse, Dinamarca eta Dalila; eta larunbatean Young Marco, Avalon Emerson, John Talabot, GAZZI eta Toccororo. Gaur egungo elektronikaren guruak finkatzeko eta indartzeko gunea izango da, aurtengoan ere, eskapismoaren tenplua; Europako dantza-pista bereziena izango den basoa.
LASAI. MUSIKAREN ABANGOARDIA BILBOKO IKUSPEGI ONENEKIN BATERA
Lasai gunearen premisa minutuko 100 beat-ak ez gainditzea izan zen, eta funtsezko agertoki bihurtu da lasaitzeko, eta tempo geldoen eta intentsitate bizien maisuei tokia egiteko. Lehen egunean, soinu abangoardistak gailenduko dira agertokian: DJ Der, Formica, Olivia, Phoebe eta Xamana Jones. Ostiralean, GAZZI izango da agertoki gainean, honako hauekin batera: 8kitoo, Malibu, Ouri, Senda Fatal eta Tenguerengue. Larunbatean, Dinamarca arduratuko da agertokia hosteatzeaz, honako hauen laguntzarekin: Fantasilandia, Ghazal, Kebra, Linnea eta Sukumons.
Bilbao BBK Live jaialdiaren hamaseigarren edizioko artisten zerrenda modu berezian diseinatu dugu, emanaldi bakoitza ahogozogarri izan dadin, une bakoitzari, soinu bakoitzari eta zuzeneko emanaldi bakoitzari zuku guztia ateratzeko denbora hartuta, natura-ingurune pribilegiatu batean; osagai horiei guztiei esker, Bilbao BBK Live esperientzia paregabea, errepikaezina da.
EUSKO LABEL KARTELA
Iragarpen honetan ere, Vicente Paredes artistaren Supereuskadi argazki-saiakerako beste irudi bat aurkeztuko dugu, esku pilota; lehendik aurkeztuak ditugu harrijasotzaileak eta Tximistarriren kondaira. Izan ere, Bilbao BBK Live jaialdian, artea –mota guztietako artea– ezinbestekoa da, musika bezain funtsezkoa; eta, kasu honetan, Euskadiren nortasuna eta idiosinkrasia adierazteko helburu komuna partekatzen dute.
Jaialdiaren antolatzaileak naturaguneen zaintzarekin konprometituta egoten jarraitzen dugunez, sarrera bakoitzetik 3€ lehengo azaroan Balmasedan sute batek kiskalitako ingurunea basoberritzera bideratuko ditugu, Enkarterri Bizkaiko birika den aldetik.
Bonuak salgai daude oraindik jaialdiaren webgunean eta seetickets.com/es webgunean; epeka ordaintzeko aukera badago, baita kanpineko sarrera erostekoa ere. Eguneko sarrerak martxoaren 9an, ostegunean, jarriko dira salgai, prezio berezian: 70 €.
Informazio gehiago: bilbaobbklive.com
Nola heldu
Jaialdiaren antolakuntzak doako bi autobus-linea eskaintzen ditu, etenik gabe, uztailak 9, osteguna, 12:00etatik aurrera, eta hilaren 12, igandea, 12:00etara arte, zerbitzuaren maiztasun aldakorrekin, aurreikusitako eskaera eta beharren arabera. Autobus horiek Bilboko erdigunetik aterako dira, Santimamiko metro-geltokitik eta Intermodaleko gertu, baita Barakaldoko BECetik ere (Ansioko metro-geltokitik gertu).
Autobus horiek jaialdiko ateraino igoko dira 16:00ak arte. Hortik aurrera, jende asko dagoenez, Beyena lantegi ohian geldituko da. Beraz, gainerako bidaia oinez egin beharko da. Kobetamenditik jaisteko, autobusak Beyenako lantegi zaharretik aterako dira, Santimamira eta BECera.
Gastronomia
Non jan
BBK Live jaialdiaren eskaintza gastronomikoa ‘food truck’-en filosofian oinarritzen da batez ere, janaria saltzeko furgoneten bidez. Kontzertu artean indarrak berreskuratzeko plater goxoak dituzu eskura: hot dogak, artisau-pizzak, ogitartekoak, hanburgesak (baita beganoak ere), patata frijituak, kebabak, gourmet eta artisau-ogiarekin egindako sandwichak…
Bestalde, gozoki bat nahi baduzu, freskagarri izoztuak edo krepe gozo batzuk aukera ditzakezu. Gainera, begetarianoa edo zeliakoa bazara, ez duzu arazorik izango, aukera bat baino gehiago dituzu eta baita glutenik gabeko garagardoa ere. On egin!
Ostatua
Non lo egin
Jaialdiaren esparrutik hiru kilometrora, BBK Live kanpalekua berdegune handi bat da, zuhaitzez inguratua, 12.000 pertsona inguruko edukiera eta 120.000 metro koadro inguruko azalera dituena.
Era berean, esparru berean, ‘glamping’ean lo egiteko aukera ere badago, ‘deluxe’ kanpinean, non hotel-zerbitzua eskaintzen den (ohe indibiduala edo bikoitza, oheko arropa, argia, korrontea eta gosaltzeko buffeta). Hori guztia Kobetamendin izarren azpian.
Nahiago baduzu gela itxi bat erosoa izatea, ostatua erreserbatu dezakezu Bilbon. Kobetamenditik hirigunera autobus publikoan jaitsi zaitezke, eta, han, atseden hartzeko hainbat hotel, ostatu, aterpetxe eta abarren eskaintza izango duzu.
Gomendioak
Presta zaitez hiru egun zirraragarriz gozatzeko, kontzertu, dantza eta emozio ugarirekin. Kobetas mendian egiten da jaialdia; beraz, arropa eta oinetako erosoekin janztea gomendatzen dizugu. Bestalde, motxilan ez dira falta behar eguzkitako betaurrekoak, krema babeslea eta zira, euria egiten badu ere. Gogoratu beti eraman behar duzula jaialdiko eskumuturrekoa jantzita. BBK Live adin guztietarako da, baina 16 urtetik beherakoak heldu batekin joan daitezke bakarrik. Era berean, 10 urtetik beherakoak doan sartzen dira.
-
Noiz: 2023ko uztailaren 6tik 8ra
Non: Kobetamendi, Bilbo.
-
LGBTIQ+
Hemen da Bilbao Bizkaia HARRO 2023
- ekainaren 15(a) · ekainaren 29(a)
- Bilbao Bizkaia
-
Bilbao Bizkaia: The Place to Be
- apirilaren 5(a) · urriaren 21(a)
- Bizkaia
-
“Tour Eguna” txirrindularitza-jaia Bilbao Bizkaira iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Frantziako Tourra Bilbao Bizkaiara iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
“Bilbao Blues Festival” Jaialdiak bigarren edizioa ospatuko du
- uztailaren 28(a) · uztailaren 30(a)
- Areatza, Bilbao
-
Ekitaldiak
Bilboko Aste Nagusia
- abuztuaren 19(a) · abuztuaren 27(a)
- Bilbao
Cookien politika
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Cookie teknikoa | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_fbp | Publizitatea eta Marketina | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Publizitatea eta Marketina | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Publizitatea eta Marketina cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
Cookieak konfiguratzea
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.