Jaitsiera Chorretones trokan behera
I. maila - Hasiera
Inguru Abentura
Jaitsiera Chorretones trokan behera - I. maila - Hasiera
Inguru Abentura
Esperientziaren/enpresaren deskribapena
Jaitsiera laburra familian hasteko. Chorretones 4 orduko troka da jausiak, txirristak eta errapelak ditu ingurune paregabean. Ezin hobea abentura dibertigarri bat bizi nahi duten taldeentzat, kuadrillentzat, eta umeak dituzten familientzat.
Erreza da trokara iristea, 20 minutu behar dira bertara heltzeko, eta beste hainbeste itzultzeko. Pozo Negro trokarekin partekatzen du azken zatia.
Chorretones trokak ura du urte osoan, horregatik perfektua da hasteko. Bi jausi ditu, hiru txirrista eta errapel bakarra.
Jarduera atsegina da, eta familia eta lagun taldeentzako erraza. Ausartu zaitez troka-jaitsieraren mundua ezagutzera leku eder honetan.
Kontuan hartzeko
Nork egin dezake troka-jaitsiera?
Troka-jaitsiera jarduera paregabea da familiarekin edo lagunartean egiteko. Mugitzeko gogoa daukan edozein pertsonak parte har dezake, errekara sartu aurretik beharrezkoa baita ibilbidearen hasieraraino ibiltzea. Haurdun baldin bazaude, galdetu lasai.
Zein da gomendatzen den gutxieneko adina?
Gomendatutako gutxieneko adina 10 urtetik 14 urtera da, trokaren zailtasunaren arabera. Aguake, Chorretones eta Saturion jaitsierak egin ditugu 10 eta 12 urte bitarteko taldeekin, eta izan ditugu ere 60 urtera arteko pertsonak Artazul troka jaisten trebezia handiz.
Zer eskaintzen du jarduera honek?
Material tekniko kolektiboa (sokak, motxilak, larrialdietarako telefonoa, etab.)
Material tekniko indibiduala (neopreno osoa, eskarpinak barne; kaskoa eta arnesa; motxila botikinarekin)
Gida titulatu eta espezializatua
Erantzukizun zibileko asegurua eta istripu-asegurua.
BEZa barne,
Gomendioak
Hurbiltzeko, urte sasoiaren araberako arropa termikoa eraman (hobeto praka luzea eramatea beti) eta busti ahal diren mendirako oinetakoak, zola ona dutenak! Motxila txiki bat ere ondokoak sartzeko: zerbait jateko, litro eta erdi ur pertsona bakoitzeko, krema, kapela, betaurrekoak edo eskularruak urte sasoiaren arabera.
Ezaugarriak
-
Eskualdea
Enkarterri
-
Inguru
Barrualde
-
Esperientzia mota
Turismo aktiboa eta abentura
-
Prezio-tartea
Hainbat prezio-tarte
-
Urteko sasoia
Uda, Udazkena, Udaberria
-
Irisgarritasuna
Egokitu gabe: kontsultatu informazioa web-orrialdean