Bizkaiko Zubia, Bilboko ataria
Irisgarritasunari buruzko informazioa Bizkaia Zubia
Bizkaiko Zubia ezker eta eskuinaldea batzen dituen garaipen arkua duzu, Industria Iraultzako ondare ikusgarria
Nerbioiko ura Kantaurira itsasoratu baino lehen, Bizkaiko zubi azpitik igarotzen da, eraikuntzak agur esango balio bezala. Eraiki zenetik milaka itsaontzi pasa dira 61 metroko altuera duen zubiaren azpitik.
Burdinezko egitura erraldoi honek Portugalete eta Getxo konektatzen ditu goiko aldeko errailetatik eskegitzen den transbordadore baten bidez. Urtero sei milioi pertsonek erabiltzen dute.
Munduan zehar horrelako gutxi topa daitezke, bakoitza bere berezitasunekin. Gurea, 1893. urtekoa, Industria Iraultzako burdinezko sinboloa dugu, itsasontziek, trenek, estaldura erraldoiek eta Eiffel dorrea bezalako eraikuntzek erabili zuten beretsua. 2006an, UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatu zuen gure ibaiko zubi famatuena.
Gaur egun, ibilgailuak eta pertsonak garraiatzeaz gain, igogailuak ezarri dira ibai-ertze bietako pilareetan, eta nahi duenak Ibaizabala oinez zeharkatu dezake habeetatik zehar.
Bizkaian zure lehen aldia bada, oso gomendagarria da ikuspegia sekulakoa da: iparraldean Ibaizabalen bokalea eta Kantauri itsasoa ikusiko duzu. Hegoaldean, ibaiaren ibilbidea, Bilbora heldu arte.

Bilbo efektua
Geure hiriak kosmopolitak dira, abangoardiaren, diseinuaren eta ohituren erakusgarri
Burdinezko egiturako munduko lehen zubi esekia izan zen, 1893ko uztailaren 28an inauguratua
Maria Cristina erreginaren urteak ziren, Alfonso XIII.aren ama. Garai hartan, ezkerralde eta eskumaldeak batu nahi ziren, ibaiko nabigazio trafikoa oztopatu barik. Bizkaiko Zubia eraiki baino lehen, 500.000 bidaiari baino gehiagok Ibaizabala arraunen bidezko txalupetan zeharkatzen zuten. Orduan, iniziatiba pribatu baten bitartez, Alberto Palacios Elissagueren diseinua, Ferdinand Joseph Arnodin ingeniariaren eta Santos López de Letona enpresariaren lanari esker eraiki zen Bizkaiko Zubia. Burdinezko egiturako munduko lehen zubi esekia izan zen, eta 1893ko uztailaren 28an inauguratu zenean Portugalete eta Getxoko komunikazioa erraztu zuen.
Transbordadorea ideia aparta izan zen: bidaiariak zein zamak eraman daitezke, ez du Ibaizabaleko nabigazio-trafikoa oztopatzen eta eraikuntzak arrazoizko kostua izan zuen, eta gainera zerbitzu erregularra eskaintzen dio erabiltzaileari, urteko 365eko egunetako 24 orduetako zerbitzua eskainiz. Zenbait proposamen kontuan izan ostean, habe horizontal bitan ezarritako eraikuntza erabiltzea erabaki zen. Bertan, transbordadorearen errailak ezartzen dira, eta eraikuntza osoa ibai-ertze bakoitzean kokatutako lau pilaretan finkatzen da, transbordadorea habeko errailetatik botatako kable batzuetatik eskegiz. Habeetako plataformak 36 gurpil eta 25 metroko luzeera du.
Berrikuntza teknologiko biren nahasketa egiten du Bizkaiko zubiak: kableen bidez eskegitako zubiena alde batetik, eta lurrinezko makinen bidez bultzatutako ibilgailu mekaniko erraldoiena.
Urrezko burdin-aroa
XIX. mende bukaeran, Bilboko Itsasadarra urrezko garaia bizitzen ari zen, jarduera ekonomiko aberatsekoa. Bizkaiko minetan 25 kilometroko zaina exportatu zen. Mineral horren exportazioari ezker, ontzi-enpresen elkarteak, siderurgia-enpresak, bankuak... sortu ziren. Industria iraultzako asmakizuna izan zen Bizkaiko Zubia, burdina XIX. mendeko bigarren erdiko sinbolo nagusia izanik, eta industria-zibilizazioko garaipen arkua izan zen.
Ibilbideak
Gure kostaldeak badauka Pobeñatik Getxoraino errepidean zehar egiten duen ibilbide turistiko bat. Pobeñatik hasita, Area hondartzako dunek edertasuna gehitzen diote Zierbenako kostaldeko paisaiari. Bertan ere Itsaslurreko bide berdea egin ahal izango duzu, bi orduko ibilbidea. Zierbenara hurbiltzen bagara, portuko usainak bertako tabernetara eramango zaitu eta ondoren Bilboko Portuko zati handi bat ikusi ahal izango duzu itsasertzeko paseotik ibilalditxoa egiten baduzu.
Santurtzin auzo usaina eta herri kutsua bizi da bertako kale maldatsuetan, asteburuetan batez ere
N-630tik Santurtzira eta Portugaletera helduko gara. Maldan behera, Ibaizabaleko ur korrontetsuekin topatuko zara. Bizkaiko Zubiko transbodadorera igo eta eskuinaldera igaroko gara minutu batean besterik ez.
Getxon auzo itxurako kaleak bukatu dira eta bizitegi-auzo handi batera heldu zarela konturatuko zara. Autoa TAO-rik gabeko zonalde batean aparkatzea eta Txurruka kaitik portu zaharrera doan ibilbidea egitea gomendatzen dizugu. Ibilaldi horretan ordu pare bat emango duzu, eta Neguriko maila altuko kaiak, Getxoko kirol portua, Ereaga hondartza eta Algortako Portu Zahar xumea ikusi ahal izango dituzu: kontrastez beteriko esperientzia bakarra.
Nola heldu
Metroko Areeta geltokiak Bizkaiko Zubitik gertu utziko zaitu. Zaude lasai, eraikuntza erraldoia auzoko edozein lekutik ikus daitekeelako.
Ibaiaren beste aldea bazaude, Peñota litzateke zure geltokia, eta bertatik zubira paseotxoa egin beharko duzu.
-
Metroa
Metroko Areeta geltokiak Bizkaiko Zubitik gertu utziko zaitu. Zaude lasai, eraikuntza erraldoia auzoko edozein lekutik ikus daitekeelako. Ibaiaren beste aldea bazaude, Peñota litzateke zure geltokia, eta bertatik zubira paseotxoa egin beharko duzu.
-
Autobusa
Bizkaibus konpainiak Bizkaiko Zubiaren aurrean utziko zaitu. Bertatik A2151, A3411, A3422, A3451, A2161, A3338 eta A3472 lineak igarotzen dira Uribe Kostako aldean. Portugaleteko aldean, ostera, A3321, A3323, eta A3135 lineak dauzkazu.
-
Autoa
Bilbotik, ibilbide azkarrena N-637a jarraitzea da, ondoren BI-637an bihurtuko dena, Getxo norabiderantz. Kostaldera heltzean, Zugatzarte etorbideari helduko diogu ezkerrerantz, kostaldea gure eskuinean utziz. Etorbide hau jarraituz Bizkaiko Zubira helduko zara.
Non jan
Bai ezkerralde, bai eskuinaldean gastronomia eskaintza aberatsa izango duzu. Getxon taberna ugari topatuko dituzu zubi aurreko arkupean eta baita bertako inguruetan, pintxoz beteriko barrekin.
Ezkerraldean, transbordadoretik irten eta ezkerreantz joz Portugaleteko alde zaharrean egongo zara, eta tabernak zein jatetxeak ez dituzu faltan izango bertan. Alde zaharreko kale estu hauek poteorako ezinhobeak dira.
Non lo egin
Ostatu ugari topatuko dituzu ezkerralde zein eskuinaldean. Ezkerraldean denetarik topatuko duzu: hotelak, hostalak, pentsioak…
Eskuinaldean, luxuzko hotelak eta jauregiak ikustea ez da batere zaila, zonalde aberatsagoa baita.
-
Bizkaiko Zubian askotariko jarduerak egiten dira. Nagusia bisitena da. Lekua modu askotan bisitatu daiteke, oinarrizkoetatik hasita bisita gidatuak arte. Gainera, 2017ko abendutik aurrera, Bizkaiko Zubia 'dog friendly' gunea bihurtu zen, eta txakurrak bertara sartzeko eskubide osoa dute.
Horrez gain, 'goming'-a bezalako abentura kirolak antolatu izan dituzte bertan, eta jendea habeetatik jauzia egin izan du, ileak puntan jartzeko bezalako esperientzia bakarra. Zubiaren sarreran, txarteldegia eta eraikinaren inguruko denda topatuko duzu, etxera souvenirren bat eramateko asmoa baduzu.Bizkaiko Zubia
Telefonoa: 944 801 012
E-posta: promocion@puente-colgante.com
Webgunea: http://puente-colgante.com/eu/-
Ordutegia
Ekainaren 1etik urriaren 31ra arte: etengabeko zerbitzua
Azaroaren 2tik aurrerako gaueko ordutegia:
• Getxotik: 00:00, 00:30, 01:30, 02:30, 03:30, 04:10, 04:30, 05:00
• Portugaletetik: 00:15, 00:45, 01:45, 02:45, 03:45, 04:20, 04:45
Igogailuak: 10:00etatik 19:00ak arte -
Prezioa
Transbordadorea:
Oinarrizko sarrera: 0,40tik 7€ra, ibilgailuaren arabera.Pasarelako bisitak:
Oinarrizkoa: 6 - 10€
Bisita gidatu osoa : 45€ -
Kokapena
43.323056, -3.016944
-
-
Bizkaiko Zubiko habeetatik paseoa egin nahi baduzu, oso garrantzitsua da beroki aproposa igotzea bertara, goian haize eta hotz gehiago egiten duelako, neguan bereziki. Goiko pasarelak ez dauka irristapen arazorik, baina hala ere, oinetako erosoak eramatea ez dago batere gaizki.
-
Itzulia Basque Country 2025 | 5. etapa: Urduña / Gernika-Lumo
- apirilaren 11(a) · apirilaren 11(a)
- Urduña / Gernika-Lumo
-
Balmasedako gurutze-bide biziduna
- apirilaren 17(a) · apirilaren 18(a)
- Balmaseda
-
The Lumineers
- apirilaren 30(a) · apirilaren 30(a)
- Bilbao Arena Miribilla
-
bilbao basque FEST 2025
- apirilaren 16(a) · apirilaren 19(a)
- Bilbao
-
Kariña Fest
- apirilaren 12(a) · apirilaren 12(a)
- Bilbao Arena Miribilla
-
EskutArtie 2025. Udaberriko XIV. Artisautza Azoka
- apirilaren 11(a) · apirilaren 21(a)
- Bilbao
-
Laboral Kutxa Bilbao Menditrail 2025
- apirilaren 6(a) · apirilaren 6(a)
- Bilbao
-
ZEIDFEST Gaztea 2025
- apirilaren 5(a) · apirilaren 5(a)
- BEC Barakaldo
-
Getxoko Liburu Azoka 2025
- apirilaren 4(a) · apirilaren 6(a)
- Getxo
-
Bilbao Basket vs. JDA Bourgogne Dijon
- apirilaren 2(a) · apirilaren 2(a)
- Bilbao Arena Miribilla
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_visitbiscay | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
_ga | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | Urtebete | |
_fbp | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
ARRAffinitySameSite | Karga orekatzeko eta bisitariaren orriko eskaerak nabigazio-saio guztietan zerbitzari berberera bideratzen direla bermatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft |
WFESessionId | Sortu Power BI-ko saio bat, datuak ikuskatzen laguntzen duen Microsofteko tresna | Saioa | Microsoft |
ai_session | Detektatu aplikazioaren orrialde eta funtzio jakin batzuk erabiltzailearen zenbat jarduera-saiotan txertatu diren. | 30 minutu | Microsoft |
ai_user | Detektatu zenbatek erabili zuten aplikazioa eta horren funtzioak. Erabiltzaileak identifikazio anonimoen bidez zenbatzen dira. | Urtebete | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.