Sar zaitez zaporez betetako mundu batean.

Gurin-opila, Bilboko klasiko bat

Gurin-opila Bilboko gozo mitikoa da, eta bertakoen zein bisitarien gozamena eragin du hainbat hamarkadatan. Dagoeneko, hiriaren identitate gastronomikoaren parte da. Opil suabe eta apartsu bat da, osagai sinpleekin egina: irina, azukrea, arrautzak eta, jakina, gurina.

Hiriko hainbat gozotegi eta okindegitan aurki daitezke eta, bilbotar bakoitzak bere toki gogokoena du gozo honetaz gozatzeko.

Euskal pastela, tradizio handiko postrea

Euskal pastelak Lapurdin du jatorria, iparraldean, eta urteetan zehar, hobetzen joan da, euskal sukaldaritzaren postre nabarmenetako bat bihurtu arte. Izan ere, Bizkaia osoko gozotegi eta jatetxe askotan aurki daiteke.

Forma laua eta biribila du, testura suabea eta kurruskaria, eta marroi argitik hasita urre kolorera doazen tonuak izaten ditu. Pastelak, goitik distira karakteristikoa izaten du eta hainbat diseinurekin egoten da apainduta. Ohikoena, euskal gurutze tradizionala edo “lauburua” izaten da.

Carolina, postrerik arrakastatsuena

Carolina Bilboko postre ospetsuena da, eta hiriko gozotegi guztietan aurki dezakegu. Gozo honek hostorezko oinarria, pastel-kremaz betea, merenge italiarrez estalia eta gorringozko eta txokolatezko kremaz apaindua ditu.

Diotenez, pastela Bilboko gozogile batek sortu zuen, bere alabaren urtebetetzean ari sorpresa emateko. Merengea omen zen haurraren gozo gogokoena, eta pastel-kremaz betetako hostorezko oinarri batean muntatuta, eta arrautza eta txokolatezko geruza batez apaindua.

Dastatu itzazu gozo tipokoak egun berezietan:

- San Blas opilak eta erroskilak

San Blas egunean, Bizkaian otsailak 3an ospatua, San Blas opilak eta erroskilak dastatzen dira. Opilak eta erroskilak, irinaz, azukrez, arrautzaz eta gurinez egiten dira, anis apur bat gehituta.

Gainera, Bizkaian, San Blas eguna bi ospakizun nabarmenen sinonimoa da: batetik, Abadiñoko azoka, hainbat nekazal eta abeltzaintzako ekitaldirekin, eta, bestetik, Bilbon ospatzen den erromeria herritarra.

- San Jose Txislora Aitaren Egunean

San Jose Txirlorak Bizkaiko postre ospetsuenetariko bat da. Aitaren Egunean dastatzen da gehienbat, San Jose egunean, eta arotzen patroiari omenaldi gisa egiten dira. Espiral forma dute Txirlorek, zuraren txirbilen antzerakoa, eta testura kurruskaria dute, gainetik duten txokolate-geruzak mantentzen duena.

Gozo hau egiteko hurrengo osagaiak behar dira: gurina, glass azukrea, irin bahetua, zuringoak, banilla-esentzia, txokolatea eta almendra gordina pikorretan.

Argi dago, beraz, Bilbao Bizkaia sukaldaritza historia eta tradizio oparoko lurraldea dela, eta agerian geratzen da hori bertako postre tipokoetan. Gozo hauek egiteko modua belaunaldiz belaunaldi transmititzen den artea da, Bizkaiaren kultura eta identitatearen parte bihurtu delarik.

Gozo tipiko hauek dastatzea tradizioz eta zaporez betetako lurraldearen historia eta esentzia dastatzea da.