Bisita gidatuak Urdaibain

URDAILIFE

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

Urdailife 2017an sortu zen, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako gune berezienak eta bizimodua ezagutzera emateko helburuarekin. Geroztik, leku zoragarri hau sakon ikertu dugu, bertako sekretuak ezagutzen dituzten pertsonengandik ikasiz, beren herrietako tradizioak biziz, zonalde bakoitzeko historia eta kondairak entzunez.

Orain, lehen pertsonan kontatu nahi dizuegu, gure bisita gidatuen, taldeentzako bisiten eta esperientzia pertsonalizatuen bidez.

  • Tokiko gidariak gara.
  • Oso ondo ezagutzen dugu lurraldea.
  • Turismo jasangarria sustatzen dugu.

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Urdaibai

  • Udalerria

    Bermeo

  • Inguru

    Kostaldea

  • Esperientzia mota

    Txangoak

  • Hizkuntzak

    Euskara, Gaztelania, Ingelesa

  • Prezio-tartea

    Hainbat prezio-tarte

  • Urteko sasoia

    Urte osoan

  • Irisgarritasuna

    Zailtasun kognitiboak dituztenentzako neurriak