Bilbao Bizkaiako landetxe batean egun batzuk igarotzeko 5 arrazoi emango dizkizugu. Ez itzazu galdu, zure hurrengo oporretarako plana egiteko ezinbestekoak baitira.

Bilbao Bizkaian turismoa egitea une harrigarri eta aberasgarriz betetako esperientzia da, baina landetxe batean egitea, naturan bertan murgilduta, are hobea izan daiteke.

Bilbao Bizkaia errealena, landatarra eta hurbila ezagutu nahi baduzu, lurraz, naturaz eta tradizioz inguratutako bisita batean, hona hemen gure lurraldea landetxe batetik ezagutzeko bost arrazoi:

Edertasun naturala zure logelako leihoaren atzean

Bilbao Bizkaia benetako paradisu naturala da, mendi itzeletatik haran ezkutuetara, kostalde berde eta malkartsuak barne.

Landetxe batean ostatu hartzea, ingurunearekin harremanetan, edertasun horretaz gozatzeko modu bikaina eta zuzena da. Baso baten erdian esnatuko zara, zelai amaigabeen artean edo itsasoaren ondoan, baina beti ikuspegi ikusgarriekin; bidezidor naturalak arakatuko dituzu zure ostatutik, eta, oro har, estresik eta errutinarik gabeko ingurune batean biziko zara egun batzuetan, zure zentzumenek egunero gozatuz.

Ondare historikoa urrats bakar batera

Bilbao Bizkaian aurki ditzakezun landetxeak herri txikietan edo horien inguruan egon ohi dira. Bertan, baserri zaharrak, elizak, gotorlekuak, jauregiak eta inguruko ondare historikoaren beste hainbat lagin interesgarri aurkituko dituzu.

Horrela, Bizkaiko kultura eta historia zuzenean ezagutuko dituzu, eta Bilbao Bizkaiako tradizioekin harremanetan jarriko zara.

Be Basque: murgildu euskal kulturan

Landetxe batean ostatu hartzeak herriko jaietan parte hartzeko aukera emango dizu, musika eta dantza tradizionalez gozatuz, zonalde bakoitzeko ohiturak eta kondairak ezagutuz eta, zergatik ez, hitz gutxi batzuk euskaraz ikasiz eta Bilbao Bizkaian zehar egiten duzun bidaian zehar topatzen dituzunei oparituz.

Gastronomia aberatsa, askotarikoa eta etxekoa

Euskal gastronomia mundu mailan ezaguna da, eta egun batzuk landa ingurunean igarotzea modu bikaina da hurbiletik ezagutzeko.

Zure ostatutik gertu lortutako produktu freskoak dastatuko dituzu, lurreko txakolina dastatuko duzu, edota pintxoak jateko ibilbideak egingo (eta berregingo) dituzu tabernetan zehar. Baita askoz gehiago ere!

Naturan bete-betean, baina dena gertu

Bilbao Bizkaiaren abantailetako bat, nahiz eta lurralde txikia izan, bisitarientzako era guztietako tokiak eskaintzen dituela da.

Beraz, nahiz eta landetxe batean ostatu hartu, zure helmuga gogokoenak oso gertu izaten jarraituko duzu: Bilbo eta beste hirigune batzuk, kostaldea, mendirik harrigarrienak... azken batean, dena dago gertu, eta gauero eroso itzul daitezke naturan duzun babeslekura.