Chorretones arroila
Ikus ezazu zeinen liluragarria den arroilen mundua
Walaventura
Chorretones arroila - Ikus ezazu zeinen liluragarria den arroilen mundua
Walaventura
Esperientziaren/enpresaren deskribapena
Chorretones arroila La Calera del Pradon dago, Bizkaian. Ibilbide laburreko erreka-zuloa da, baina trinkoa aldi berean, jauziak, txirristak eta rappelak dauzka eta. Ezin hobea da arroila-jaitsiera egiten hasteko edo trebatzeko eta, batez ere, ingurune paregabe horretaz gozatzeko. Jarduera osorako, hiruzpalau ordu inguru behar dira.Kontuan hartzeko
|
Zer material behar den jarduera hau egiteko: - Mendiko botak edo oinetakoak (hauek ez: hondartza-txinalak, eskarpin zoladunak, ibaiko sandaliak, etab.) - Bainu-jantzia. - Likrazko elastiko transpiragarria edo antzekoa. - Ile luzea izanez gero, ilea biltzeko goma. - Betaurrekorik erabili behar izanez gero, betaurrekoak. lotzeko zinta (ez da komeni lentillak erabiltzea). - Ordezko arropa lehorra. - Eskuoihala. - Arropa eta oinetako bustiak sartzeko plastikozko poltsa. - Litro bat ur pertsonako. - Jardunaldirako janari energetikoa (txokolatea, fruitu lehorrak, etab.). Oinarrizko betekizunak: - Igeri egiten jakitea (ez bada arroila lehorra). - Segurtasunik handiena bermatzearren, erreserba egiteko unean, ohartarazi beharko da jardueran nolabaiteko eragina izan dezaketen lesioez, alergiez, beharrizanez edo baldintzez. - Arroilaren egoera eguraldiaren arabera aldatzen da; beraz, beste barik, galde iezaguzu eta abentura pertsonalizatuko dugu! |
Ezaugarriak
-
Eskualdea
Enkarterri
-
Inguru
Barrualde
-
Esperientzia mota
Turismo aktiboa eta abentura
-
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
-
Prezio-tartea
Hainbat prezio-tarte
-
Urteko sasoia
Uda, Udazkena, Udaberria
-
Irisgarritasuna
Zailtasun kognitiboak dituztenentzako neurriak