Abentura-kirolak Bilbao Bizkaian.

Muturreko kirolaz Bilbao Bizkaian gozatzeko proposamenak

Bilbao Bizkaian praktika dezakezun muturreko kirolak zein diren adieraziko dizugu: itsas azpitik, gainetik, mendian edo baita zerua zeharkatuz ere. Zuk emango diozu forma zure abenturari.

 

Rappela: altuerei desafioa

Rappela altuerei desafioa egiteko eta adrenalina gorakada bizitzen duzun bitartean ikuspegi bikainak izateko modu bikaina da.

Eta Bilbao Bizkaia, dituen lur desberdin ugariekin, bikaina da kirol hori praktikatzeko. Mendi handiak barnealdean, kostalde ondoko itsaslabarrak... Zu, zure soka eta natura baino ez... Bizipen ahaztezina biziko duzu.

 

Eskalada: aurrez aurre mendiarekin

Jakina, Bilbao Bizkaian mendiak eta itsaslabarrak jaisteaz gain, haien gailurretara ere iritsi zaitezke: zalantzarik gabe, eskalatzeko lur aproposa da. Hasi berrientzako eta eskalatzen eskarmentu handia dutenentzat, guztien neurrirako erronkak aurkituko dituzu Bilbao Bizkaian.

Urdaibaiko harkaitz malkartsuetan, Gorbeiako Natur Parkean eta beste hainbat eta hainbat lekutan, zure kirolik gogokoenaz gozatuko duzu pribilegiozko agertoki batean.

 

Puenting: adrenalinaren sinonimoa

Zubi altuenetatik salto egin eta altuerak menderatzearen ideiak bihotzeko erritmoa bizitzen badizu, argi dago puentinga maiteko duzula. Eta Bilbao Bizkaian arrisku-kirol hau praktikatzeko leku bikain ugari dago.

Bizkaiko zubian, Portugaleten, Atxaspiko zubian, Ondarroan... Irudika ezazu askatasun osoz halako ingurune enblematikoetan erortzearen sentsazioa. Ezingo diozu ezetz esan.

 

Surf: gozatu Kantaturi Itsasoaren olatu onenekin

Surfa berez muturreko kirola ez bada ere, abentura bada. Gainera, esfortzua, lana eta konstantzia handia eskatzen du.

Eta, ba al dakizu zer gehiago behar den surfean? Hori da: olatu onak. Bilbao Bizkaian Kantauri osoko olaturik onenak aurkituko dituzu, surfa maite dutenen artean nazioartean ezagunak diren hondartzetan.

Mundakako, Bakioko edo Sopelako olatuak, indartsuak eta desafiatzaileak, ezagunak eta baloratuak dira hainbat arrazoirengatik. Hartu zure taula, jantzi neoprenoa eta prestatu haiek bizitzeko eta menderatzeko.

 

Urpekaritza: abentura olatuen azpian

Bilbao Bizkaiako kostaldeek leku erakargarri ugari eskaintzen dizkigute olatuen gainetik, baina baita haien azpitik ere.

Urpekaritza maite baduzu, diziplina hau Atlantikoko uretan praktikatu ahal izango duzu hemen. Izan ere, bioaniztasuna paregabea baita hemen, eta aukera ematen baitizu ontzi-hondarrak, ur-azpiko haitzuloak, algen baso bete-beteak eta leku oso ederrak arakatzeko.

 

Parakaidismoa: Bilbao Bizkaia txori-begiz ikusita

Parakaidismoa muturreko kiroletako bat da, eta hemen, hainbat zentro aurkituko dituzu hura praktikatzeko.

Bizi ezazu hutsera salto egitearen sentsazio paregabea, eta bizi inondik ikus daitekeen Bilbao Bizkaiako panoramika zabalena eta bereziena.

 

Gogoratu beti segurtasunari lehentasuna ematea

Gogoratu nahi dizugu segurtasuna izan behar duela beti abenturan murgildu aurretik kontuan hartzeko lehentasuna. Horregatik, hainbat gomendio eman nahi dizkizugu aipatu ditugun jardueraren bat egiteko asmoa baduzu berrikus ditzazun:

  • Aukeratu zure esperientziaren eta sasoiaren arabera egokiak diren jarduerak.
  • Beti jo gida edo irakasle esperimentatuetara, eta jarraitu beti haien gidalerroei.
  • Erabili ematen dizuten segurtasun ekipoa.
  • Arduraz eta zentzuz jokatu

Gogoan izan, gainera, natura zaintzea guztion erantzukizuna dela: abenturako kirol gogokoena praktikatzen duzun bitartean, zaindu ingurumena, saihestu hondakinak uztea eta zaindu tokiko fauna.

Bilbao Bizkaia paradisu txiki bat da muturreko kirolak maite dutenentzat, beraz, bizipen ahaztezin baten bila bazabiltza, hasi zure bidaia prestatzen!