Jalgi hadi dantzara!
Bizkaia mugimenduan da etengabe, musikari dantzarik dantza. Bilboko Orkestra Sinfonikotik hasita Getxoko blues, jazz eta folk jaialdiak arte, hemen baduzu soinu-banda dantzagarria
Edozein dela Bizkaira zatozen unea, musika eta dantza ekitaldi erakargarriak izango dituzu aukeran. Musika klasikoaren alorrean, esaterako, tradizio eskerga dugu.
Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS) 20ko hamarkadan sortu zen, bere lehenengo kontzertua Arriaga Antzokian eman zuela 1922an.
Harrezkero, ibilbide oparoa jarraitu du; kontzertu sinfoniko eta ganbera-musikaz gain, ezohiko ikuskizunetan ere parte hartzen duela.
Euskal dantza tradizionalak eta garaikideak maisuki egin dute bat gurean. Euskalduna Jauregia, BBK Aretoa, Arriaga nahiz Campos Eliseos Antzokiak, esaterako, horren egoitza dira. Bertan topatuko dituzu Moskuko Bolshói balleta, euskal antzerki eta dantza konpainien azken lanak hala nola Adams Familiari buruzko musikala familian disfrutatzeko, esaterako.
Horrez gain, kanpoko aisialdia bereziki gustuko dugunez, ez zaitez harritu kale antzerki jaialdi edota dantza ikuskizun batekin egiten baduzu topo hirigunean.

Gure kultura zaindu eta sustatzearekin batera, musika eta dantza garaikidearen azken nobedadeak harmoniaz txertatzen ditugu gure eszenatokietan. Diseinu liluragarria eta balio historiko handiko eraikinek barne hartzen dute hamaika ikuskizun egunero, urte osoan zehar.
Bere sorreratik, musika klasikoa jendartean zabaltzeko xedea izan du Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS). 1958an, Rafael Frühbeckek hartu zuela zuzendaritza, ‘Carmina Burana’ lehenengo aldiz entzun zen oso-osorik Estatu mailan. Geroztik, bakarlari nahiz abeslari entzutetsuekin jo du, hala nola: Alfredo Kraus, Montserrat Caballe, Placido Domingo, Luciano Pavarotti, Ainhoa Arteta, Arthur Rubinstein, Nicanor Zabaleta, eta, jakina, Bilboko Seme Kuttuna den (beste ohoreen artean) Joaquin Achucarro.
BOS-ek Euskalduna Jauregian du egoitza. Bizkaiko Foru Aldundiaren titulartasunpean, Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoek sortu zuten eraikina, ontziola ospetsuaren omenez. Bertan batzar profesionalak eta era anitzeko ekitaldi publikoak antolatzen dira. Arlo kulturalean, musika eta dantza klasikoak nahiz modernoak leku dute, zarzuelatik ballet klasikora, baita antzezpen abangoardistak ere.
Entseguak eta kontzertuak garatzeaz gain, BOS-ek ekimen didaktiko interesgarriak bultzatzen ditu bertan. Adibidez, ‘Trakamatraka’ tailerrak musika-tresnak sortzen ditu material birziklatuekin; eta ‘Adoptatu musikari bat’ ekimena bide, Leonard Bernsteinen ‘West Side Story’ gisako musikal batean parte hartzeko aukera dute ikasleek.
Hirigunetik irten gabe, BBK Aretoak kalitatezko programazioa ere badauka. Jazza, flamenkoa, fadoa hala nola trikitixa eta txalaparta soinuak entzungo dituzu. 2010etik hiri osoari irekita, bertoko eta nazioarteko ehunka artista igaro dira bere eszenatokitik.
Jaialdirik jai
Etxe barruko ohiko programazioaz gain, urtean zehar jaialdi ugari antolatzen ditugu -mundu mailan jada ezagunak diren BBK Live, Mundaka eta BIME jaialdiez haratago-. Horietako asko ospe handikoak dira, Musika-Música ekimena, kasu. Genero klasikoaren ‘maratoi’ honek 70 emanaldi eta 1.500 musikari baino gehiago hartzen ditu. Prezio eskuragarrian, nazioarteko erreferentziazko hitzordu kultural eta pedagogikoa bilakatu da.
Halaber, BBK Aretoak barne hartzen duen Musiketan jaialdia bide, Elliott Murphy, Ara Malikian, Mary Black eta Bebo Valdes gisako artistek parte hartu dute, beste askoren artean. Estilo aniztasuna bereizgarri, ziklo honek 90.000 bat ikusle erakarri ditu.
Hasiberritzat har dezakegun jaialdia dugu Loraldia, Anton Abbadiak 1879an sustatu zituen Lore Jokoek iradokituta. Udaberrian, era anitzeko kultur-adierazpenak ‘loratzen’ dira hirigunean, euskal sormena goraipatzeko xedez. Udazken-negu partera, Bilbo flamenko-kantari eta dantzarien xarmaz inguratu ohi da; eta Gabonetan, hiriko abesbatza guztiek koru-kontzertuak eskaintzen dituzte, giro gogoangarrian.
Bilbotik at, bereziki nabarmenak dira Getxoko folk, jazz eta blues jaialdiak, tradizio handikoak. Era berean, aipatzekoak dira Ziortza-Bolibarreko Antzinako Musika Festibala, hala nola Bermeoko Nazioarteko Musika nahiz Portugaleteko Folklore Jaialdiak.
Nola heldu
-
Hiriburuan nahiz oro har Bizkaiko herrietan, musika eta dantza proposamenek liluratuko zaituzte ziur. Bere programazioa kontsultatzea aholkatzen dizugu, denboraz antolatzeko zure plan kultural paregabea (eta sarrerik gabe ez geratzearren, jakina!). Hemen dituzu gure kulturaren -baita nazioartekoarena ere- hainbat plaza, hirigunean bertan:
BBK Aretoa
Lopez de Haro kale nagusia, 19-21. 48008 Bilbo
Telefonoa: 944 058 824 / E-postaEuskalduna Jauregia
Avenida Abandoibarra, 4. 48011 Bilbo
Telefonoa: 944 035 000 / E-postaArriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1. 48005 Bilbo.
Telefonoa: 944 792 036 / E-postaCampos Elíseos Antzokia
Bertendona kalea, 3 Bis. 48008 Bilbo
Telefonoa: 944 438 610 / 944 438 641-
Ordutegia
BBK Aretoa txarteldegia:
Astelehenetik larunbatera: 12:30etik 13:30era – 17:00etatik 20:30era
Ikuskizuna dagoen igande eta jaiegunetan: 17:00etatik 20:30eraEuskalduna Jauregia:
Doako bisitak antolatu ohi ditu, publiko orokorrari zuzenduak. Larunbatetan, 12:00etan, 30 lagun gehienez
Hitzartutako bisitak: Astegunak, larunbat arratsaldeak eta igandeak / 30 lagun gehienez.Arriaga Antzokiko ofizina:
Astelehenetik ostiralera:
Goizez 11:00-14:00
Arratsaldez 17:00-20:00
(jaiegunak eta uztaila izan ezik)Campos Eliseos-ko txarteldegia:
Asteartetik ostiralera, 17:00etatik azken emanaldia hasi arte. Antzezpenik ez dagoen egunetan, 20:00etan ixten da txarteldegia. -
Prezioa
Euskalduna Jauregiko bisita gidatuak:
Hitzartutako bisitak: Astegunak, larunbat arratsaldeak eta igandeak / 30 lagun gehienez. Prezioa: Astegunetan: 4 €, pertsonako; taldea 17 lagunek edo gehiagok osatzen badute. | Hamazazpi baino gutxiago badira, 65 €, talde osoko. | Larunbat arratsaldeetan eta jaiegunetan, 90 €, taldeko. -
Kokapena
Bilbo
-
-
BIME Bizkaia International Music Experience
- urriaren 25(a) · urriaren 28(a)
- Barakaldo / Bilbao
-
Frantziako Tourra Bilbao Bizkaiara iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Bilbao Night Marathon 2023
- urriaren 21(a) · urriaren 21(a)
- Bizkaia
-
Udazkeneko planak
- irailaren 23(a) · abenduaren 21(a)
- Bizkaia
Cookien politika
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Cookie teknikoa | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_fbp | Publizitatea eta Marketina | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Publizitatea eta Marketina | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Publizitatea eta Marketina cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
Cookieak konfiguratzea
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.