#SeaLovers, itsasoarekiko grina
150 kilometro baino gehiagoko kostaldearekin, Kantauri itsasoko urdin aldakorrean murgiltzeko planak infinituak dira Bilbao Bizkaian
Bilbao Bizkaia itsasertzeko paisaiak desberdinak bezain zirraragarriak dira. Itsasertzean zehar, Muskizetik Ondarroara, olatuen indarrari aurre egiten dioten itsaslabar izugarriak aurki ditzakegu, baita bere izaera natural osoa gordetzen duten hareazko eta harrizko hondartza basatiak, Lurraren historia idatzita duten arroka liluragarriak eta irudimena hegan egiten duten uharte magikoak ere.
Bizkaiko kostaldea
150 kilometroko kostaldea dugu askotariko planak antolatzeko.
Bilbao Bizkaian itsasoa hamaika modu ezberdinetan bizi dugu. Adibidez, Bermeotik nabigatzera ateratzean, ur horietan bizi diren eta bisitatzen dituzten izurdeak eta zetazeoak ikusteko, hala nola kaxalote handiak, izurde grisak, zere arruntak eta txikiak, orkak eta Cuiverren zifio bitxiak, bai eta migrazio luzeetan itsasoa gurutzatzen duten eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako paduretan atsedena hartzen duten hegaztiak ere.
Lau itsasargik kala, itsas herri eta itsaslabarren artean itsasoa inguratzen duten ibilbideak adierazten dituzte,. Galea lurmuturreko itsasargiak, Getxon, Bilboko Itsasadarraren Abrako sarbidea zaintzen du; Lekeitioko Santa Katalinakoa berriz, Euskal Kostaldeko itsasargi ireki bakarra da; Bermeon, Matxitxako lurmuturraren ondoan, izen bereko itsasargiak ontzien norabidea argitzen jarraitzen du; eta Gorlizko itsasargia, Billano uhartearen parean, Kantauriko itsasargirik altuena da.
Deskonektatzeko, Bizkaiko kostaldeko hogeita zortzi hondartzak bezalakorik ez dago, bakoitza bere izaerarekin. Batzuk, hala nola La Arena, Ereaga, Sopela, Plentzia eta Gorlizekoak, hareatza lasaiak dira, familiarekin edo kuadrilarekin lasaitu eta egun batez eguzkitan gozatzeko; beste batzuk basatiagoak dira, hala nola Aizkorri, Meñakoz, Barinatxe, Muriola eta Lagakoak, eta bere xarma naturalari eusten diote. Hondartzak ere leku ezin hobea dira bela, piraguismoa, kayak-surfa, parapentea, coasteering-a eta urpekaritza bezalako kirolak egiteko, edo, besterik gabe, eguzkiak ilunabarrean zerua eta itsasoa gorriz tindatzen dituenean ikuspegi paregabea izateko.
Bilbao Bizkaian esperientzia ahaztezina da kostaldearen ondoan lehertzen diren olatuak surfean egitea. Hondartza bakoitzak ezaugarri desberdinak dituzten olatuak eskaintzen ditu eta, beraz, maila guztietarako egokiak daude: sinpleenak hasiberrientzat eta arroka-hormen kontra talka egiten duten olatu erraldoiak maila altuko surflarientzat. Mundaka eta bere ezkerreko olatua, batzuentzat Europako bere kategoriako onena, mundu osoko surflarientzako meka dira. Nazioarteko lehiaketa ugariren lekuko izan den 4 metro arteko altuera eta 400 metroko luzera duen olatu hau Mundakako barran sortzen eta Laidako hondartzara iristen da, bere bidean hodi luzeak osatuz.
Kantauri itsasoko oldarretatik babestuta, Bizkaiko kostaldeko itsas herrietako arrantza-portuek itsasoari lotuta bizi izan ziren eta oraindik ere bizi diren pertsonen historia, tradizioa eta ohiturak islatzen dituzte. Berezienetako bat Elantxobe da, non portutik abiatzen diren kale estuak itsaslabarretik gora igotzen diren. Hain leku lau gutxi dauka ezen ibilgailu handiak biratu ahal izateko plataforma birakari bitxi bat instalatu behar izan duten. Ondarroan mendia, ibaia eta itsasoa elkartzen dira, baita arrantza-tradizioak eta ondare historiko garrantzitsua gordetzen dituen portua ere.
Plentziako itsasadarra badia lasai batean amaitzen da, bertako hondartzaz gozatzeko. Hango uretan sekretu zoragarri bat dago, munduko lehen urpeko ardo-upategia eta uharri artifiziala. Ea itsas herri txiki bat da, muino artean ezkutatua, eraikuntza tradizionalekin, arrantza-portuarekin eta olatuetatik babestutako hondartza batekin. Armintzako harrizko hondartza leku egokia da arrantzaren eta urpekaritza gustuko dutenentzat, eta bere portu bitxiaren ondoan dauden taberna eta jatetxeak, itsaski-pintxoak dastatzeko leku aproposa.
Bizkaiko hondartzarik luzeena, kilometro bat luze duena, Bakion dago, uretako kiroletarako bereziki egokia. Txakolinaren elaborazioarekin beti lotuta egon den herri honetan Txakolingunea dago, gure ardo gazte, leun eta frutaduna hobeto ezagutzeko museoa. Handik gertu, gure kostaldeko bitxietako bat topatuko dugu: Gaztelugatxeko San Juan, zubi batek lurrarekin lotzen duen uharte baten tontorrean dagoen baseliza. Gailurrera daramaten 241 mailak igo ondoren, tradizioak espiritu txarrak uxatzeko kanpaia hiru aldiz ukitu behar dela agintzen du.
Bilbao Bizkaiako kostalde harrigarria ezagutzeko eta gozatzeko txokoz beteta dago. Ezagutu zure SeaLover aldea Bilbao Bizkaian.
-
Itzulia Basque Country 2025 | 5. etapa: Urduña / Gernika-Lumo
- apirilaren 11(a) · apirilaren 11(a)
- Urduña / Gernika-Lumo
-
Balmasedako gurutze-bide biziduna
- apirilaren 17(a) · apirilaren 18(a)
- Balmaseda
-
The Lumineers
- apirilaren 30(a) · apirilaren 30(a)
- Bilbao Arena Miribilla
-
bilbao basque FEST 2025
- apirilaren 16(a) · apirilaren 19(a)
- Bilbao
-
Kariña Fest
- apirilaren 12(a) · apirilaren 12(a)
- Bilbao Arena Miribilla
-
EskutArtie 2025. Udaberriko XIV. Artisautza Azoka
- apirilaren 11(a) · apirilaren 21(a)
- Bilbao
-
Laboral Kutxa Bilbao Menditrail 2025
- apirilaren 6(a) · apirilaren 6(a)
- Bilbao
-
ZEIDFEST Gaztea 2025
- apirilaren 5(a) · apirilaren 5(a)
- BEC Barakaldo
-
Getxoko Liburu Azoka 2025
- apirilaren 4(a) · apirilaren 6(a)
- Getxo
-
Bilbao Basket vs. JDA Bourgogne Dijon
- apirilaren 2(a) · apirilaren 2(a)
- Bilbao Arena Miribilla
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_visitbiscay | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
_ga | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | Urtebete | |
_fbp | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
ARRAffinitySameSite | Karga orekatzeko eta bisitariaren orriko eskaerak nabigazio-saio guztietan zerbitzari berberera bideratzen direla bermatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft |
WFESessionId | Sortu Power BI-ko saio bat, datuak ikuskatzen laguntzen duen Microsofteko tresna | Saioa | Microsoft |
ai_session | Detektatu aplikazioaren orrialde eta funtzio jakin batzuk erabiltzailearen zenbat jarduera-saiotan txertatu diren. | 30 minutu | Microsoft |
ai_user | Detektatu zenbatek erabili zuten aplikazioa eta horren funtzioak. Erabiltzaileak identifikazio anonimoen bidez zenbatzen dira. | Urtebete | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.