Denboran zehar Bilbao Bizkaian bizi izan diren pertsonek ezin ezabatuzko arrastoa utzi dute lurralde osoan zehar. Historiaurreko lehen giza kokalekuen aztarnetatik hasi eta burdina-meatzaritza ekarri zuen industrializaziora; foru-erakundeen ikurrak, Erdi Aroko jauntxo feudalen dorretxeak, arrantza-portuen jardueraren arrastoa eta baserrien garrantzia landa-munduan biltzen duen ondare historikoa. Bilbao Bizkaiko museoek gure kultura-ondarea gordetzen dute, eta, gainera, garai guztietako arte unibertsalaren eta artista berrien sormen-lanen onena hurbiltzen digute, gustu guztietarako proposamenekin.

Guggenheim Bilbao Museoaren titaniozko larru aldakorrak munduko artearen erakusleihoan jarri du Bilbao Bizkaia. Frank Gehryk irudikatutako eraikin harrigarria erreferentzia bihurtu da artea maite dutenentzat, bai forma arkitektoniko ausartagatik, bai barruan dituen erakusketen kalitateagatik. Museoko bildumak XX. mendeko eskulturaren eta pinturaren abangoardia artistikoetiatik egiten du ibilbidea, eta Mark Rothko, Richard Serra, Anselm Kiefer, Eduardo Chillida, Jenny Holzer, Jean-Michel Basquiat, Antonio Saura, Jorge Oteiza, Miquel Barceló, Francesco Clemente, Willem de Kooning, Julian Schnabel, Antoni Tàpies edo Andy Warhol lanak biltzen ditu, besteak beste. Aldi baterako erakusketek museoaren bilduma osatzen dute, arte moderno eta garaikidearen ikuspegi zabala biltzen duen programazioa eskainiz.

Museoaren ingurunea, aire zabaleko benetako museo bihurtu da, eta azken hamarkadetako artidts garrantzitsuenetako batzuen sormenaz eta irudimenaz goza daiteke une oro. Eskulturak dira protagonistak Guggenheim Bilbao Museoaren inguruan. Puppyk, Jeff Koonsen irudimenetik sortutako lorez estalitako txakurkume maitagarriak, museoaren sarrera gordetzen du, eta Yoko Ono arte kontzeptualaren "El árbol de los deseos para Bilbao"-k, berriz, museora hurbiltzen diren pertsonen nahiak entzuten ditu. Anish Kapoor eskultorearen "El gran árbol y el ojo" -ren esfera distiratsuek ongietorria ematen diete Itsasadarraren ondoko fatxadara hurbiltzen direnei, eta elkarrizketa bat ezartzen dute museoko urmaelean kokatutako Yves Kleinen "Fuente de Fuego" eta Fuyiko Nakayaren "Escultura de niebla nº 08025" eskulturekin, baita atari ondoko terrazan, koloredun puxika moduan dagoen Jeff Koons-en "Tulipanes" lanarekin ere. Louise Bourgeoisen "Mamá" armiarma itzelak eta Daniel Burenen "Arcos rojos / Arku gorriak", arteagatik eta artearentzat sortutako ingurua osatzen dute.

Bilboko museo-eskaintza Casilda Iturrizar Parkearen ondoan dagoen Arte Ederren Museoarekin osatzen da. Bertan, XII. mendetik gaur egunerainoko hamar mila pieza baino gehiagok osatutako bilduma aurkituko dugu, El Greco, Zurbarán, Murillo, Goya, Gauguin, Sorolla, Zuloaga edo Baconen maisulanekin; baita arteaz gozatzeko aldi baterako erakusketa programazio zabalarekin. Garai batean ontziola batzuek hartu zituzten kaietan, Carola garabiaren itzalpean, Itsasmuseum Bilbao dugu, Bilboko Itsasadarraren eta bere portuaren itsas jardueraren ondarea ezagutzeko ibilbidea, museoko dikeetan ikusgai dauden ontziak barne.

Bizkaiko hiriburuko auzo historikoeta, Bilboko historia gordetzen dituzten museoak daude. Alde Zaharrean, Unamuno plazatik gertu, 20.000 objektu baino gehiagok osatutako bildumak Bizkaiko esentzia eta bere bizimoduak erakusten ditu Euskal Museoan, itsasoari eta landari, burdinolei eta baserriei, gure arbasoen eguneroko bizitzari eta utzi zizkiguten tradizioei lotuta.  Parean, Begoñako Basilikaraino garamatzaten Mallonako Galtzaden hasieran, Arkeologia Museoak Bizkaiko biztanleek historiaurrean utzitako aztarnak ezagutzeko eta ulertzeko material arkeologikoak gordetzen dituen erakusketa aurkezten digu. Atxuriko antzinako komentu batean, Bilbon historia gehien duen beste auzoetako bat, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoak XII. mendetik XX. mendera arte Bilboko elizbarrutian izandako sorkuntza artistikoaren bilakaera kontatzen du. San Anton Eliza eta Zubiaren beste aldean, San Frantzisko auzo alternatiboan, Berreginen Museoa bisita daiteke, historiako artelan handienetako batzuen kopia zehatzak diren eskulturak ezagutzeko: "Friso de las Panateas del Partenon", Miguel Ángelen "los Esclavos y el Moisés", "La Venus de MIlo", "La Victoria de Samotracia", "Laocoonte"-a, "Apoxiomenos"-a, "La Diana de Gabies" edo "El Apolo y torso de Belbedere".

Bizkaiko herriek ere gordetzen dute kultur ondare garrantzitsua. Portugalete eta Getxo artean, adibidez, Bizkaia Zubia aurkituko dugu, 1883an eraikitako burdinazko egitura erraldoia; metalezko egituraz eraikitako munduko ibilgailu transbordadoredun lehen zubi esekia, ertz batetik bestera pertsonen eta ibilgailuen joan-etorria errazteko, itsasontzi handien nabigazioa oztopatu gabe. "Puente Colgante" izenez ezaguna, burdinaren arkitekturaren mirari hau Gizateriaren Ondare izendatu zen 2007an XX. mendeko Industria Arkitekturaren kategorian, bere sormen teknikoak, edertasuna, estetika eta funtzionaltasuna konbinatzen dituelako, eta bere berrikuntzek altzairuzko kableen erabileran eta ondorengo zubien eraikuntzan izan zuen eraginagatik.

Gaur egun oraindik martxan egotea eta bidaiariak itsasadarraren alde batetik bestera modu eroso eta eraginkorrean eramatea dira eraikina ondo egin izanaren frogarik onenak. XIX. mendearen amaieran egiten zen bezala bidaiaz gozatzeko modu dibertigarria. Bizkaia Zubiaz gozatzeko beste modu bat, bertigorik ez dutenentzat bakarrik egokia, bere 45 metroko altueratik gorako pasabideraino igotzea da. Altueretatik, Punta Galeako labarrak atzean izanda, itsasorantz egiten duten itsasadarraren ikuspegiak ikusgarriak dira. Bizkaia Zubia, muturreko abenturak bizitzeko eszenatoki ezin hobea da ere, hala nola pasabide panoramikotik rappelean abiadura bizian jaistea, gomming eginez itsasadarrerantz hutsera salto egitea, edo alboko dorreen gailurretaraino 61 metrora igotzea.

Bizkaian ezinbestekoak diren beste museo batzuk daude. Lurraldeak Gure Lurraldeak mendeetan zehar izan duen bilakaera historiko eta soziala kontatzen dituztenak. Gernikako Euskal Herria Museoak, gure kulturaren erakusketei: folklorea, kirola, mitologia, musika eta dantzak, arreta berezia eskaintzen die.  Bermeoko Alde Zaharrean kokatuta dagoen Arrantzaleen Museoak, berriz, marinelen eta arrantzaren bila itsasora joaten ziren pertsonen bizitza eta lana, sortutako gremioak, harrapaketen salmentaren antolaketa eta arrainaren kontserbazioaren garrantzia batzen ditu.

Muskiezko El Pobal burdinola, bestalde, olagizonen bizitza ezagutzeko leku ezin hobea da; handik gertu dauden mendietatik ateratako burdina lanabes, arma, eraikuntzako material edo etxeko lanabes nola bihurtzen zen zuzenean ikusteko aukera ematen digun museo bizia da. Baita Enkarterriko eskualdean, La Encartada Fabrika - Museoa dago; ehunak jantzi mota ezberdinetan eraldatzeko teknikak ezagutzeko aukera ematen duen guztiz kontserbatutako Balmasedako ehungintza lantegi zaharra, hala nola txapel ospetsuak. Eta txakolinaren misterioak ezagutzeko, gure ardo nagusia, Bizkaiko upeltegiren bat bisitatzeaz gain, Uribe eskualdean dagoen Bakioko Txakolingunera hurbildu behar da; ardo gazte eta afrutatu honen historian, tradizioan eta elaborazio-prozesuan barneratu eta bisita, ezin bestela, gure gastronomiako bitxi txikiak diren pintxoetaz lagundutako dastaketa batekin bukatuz.

Irisgarritasunari buruzko informazioa: Bizkaia Zubia

  • Bizkaian ikusmin kultural handia dugu; gure museoak, antzokiak, galeriak eta bizimodua oro har horren adierazle argia direla.

    Bilbo hiri kosmopolitan barrena, kale antzerki jaialdiak, opera eta dantza klasikoa, erakusketa berritzaileak hala nola diseinuzko arropa eta altzariak ezagutzeko aukera paregabea duzu.