Sopeñako artadia eta Raneroko haitzak Armañon parke naturalaren parte dira. Bertan, Pozalaguako kobazuloak, Carlistako Torca edo Isabel Santuaren kobazuloak topa daitezke, balio ekologiko eta naturalen gune bereziak.

Sopeñako artadira goazenean, mediterraneoan egotea bezalakoa da: florak ez dauka zerikusirik Bizkaian ikusten den gainontzeko landareriarekin, eta horrez gain, mikroklima berezia sortzen du Sopeñako magalak, mediterraneoko zurbeltzak, txilarrak eta haritzen habitat aparta bihurtuz. Faunari dagokionez, arranoak, putreak eta saguzarren (horietako batzuk desagertzeko zorian) bizilekua da Armañoneko parkea. Hori dela eta, 2006an parke natural izendatu zuten.

Peñas de Raneron, Karrantzako Ranero auzoan, Pozalaguako kobazuloa dago. Bertan estalaktika eszentriko ugari ikusteko aukera izango duzu. Bertakoen arabera sorginen edo azpizun antza daukate estalaktika mota hauek. Handik hurbil Raneroko gailurretik gertu Torca del Castilla kobazuloa dago, espeleologo profesionalentzat erreserbatutako lekua.

Bidaia honetan badago lekua umeentzat ere: Armañonen Karpin Fauna izeneko parkea dago. Animalia basatien sendatze-zentroa da, eta bertan ordu t’erdiko ibilaldia prestatu ohi zaie bisitari gaztetxoei, 200 animalia baino gehiago ikusi ahal izateko: hartzak, bisonteak, basakatuak…

iytu.reportaje.rutas

Armañon 3.519 hektareako azalerako paisaia ikusgarria dauka bost zentzumenetarako. Denetarik ikusi ahal izango duzu naturak eskaintzen dizun kolorez beteriko eztanda honetan: harkaitz izugarriak, lur-azpiko kobazulo izugarriak, arizti eta artadi hostotsuak, bertan galtzeko modukoak, belardiak… leku zoragarri hau ezagutzeko ibilaldi ugari dauzkazu eskura.

La Zoja Pozalaguako aparkalekutik Venta Laperra haizpitarteko behatokira doan ibilbidea duzu, parke osoaren ikuspegiaz gozatzeko aproposena

Familiarekin etorriz gero, La Zoja ibilaldia aukera paregabea izan daiteke umeekin batera egin ahal izateko. Naturarekin kontaktuan egoteko bide aproposa da gehiegi nekatu gabe. Pozalaguako aparkalekutik Venta Laperra haizpitarteko behatokira doan ibilbidea duzu, parke osoaren ikuspegiaz gozatzeko aproposena.

Gainera Venta Laperra santutegira hurbilduko gaitu bisita honek, Euskal Herriko historiaurreko santutegirik zaharrena. Kobazulo honetan historia nagusi da, bertan Enkarterrietako giza okupazioaren lehen oinatzak topa daitezkeelako, K.A 25.000 urtekoak gutxi gorabehera. Horma askotan garai hartako irudiak topa daitezke, baina gela batzuetara ezin daiteke sartu, berreskuratze-lanetan daude-eta.

Nola heldu

Armañon parke naturala Enkarterrietan dago, kantabriako mugan. Leku honetara heltzeko garraiobiderik erosoena autoa da ezbairik gabe. Aipatutako lekuen arteko distantzia nahiko handia da, eta zerbitzu publikoaren ordutegien menpe ez egoteko aukera onena da autoa.
 

  • iytu.reportaje.tren

    Bilboko Konkordia geltokitik FEVE trena har dezakezu. Ordubeteko bidaiaren ostean Karrantzako Ambasaguas auzoan utziko zaitu.

  • iytu.reportaje.autobus

    Badira Bizkaibus lineak Karrantza eta Turtziozeko auzoetara gerturatuko zaituztenak. Ondoren parkera taxis heldu beharko zinateke.

  • iytu.reportaje.coche

    Bilbotik BI-630 errepidea jarraituz helduko zara Armañonera, arazorik gabe. Kantabriatik bazatoz, ostera, CA-151a jarraitu beharko duzu, Turtziotz norabiderantz.

iytu.reportaje.gastronomia

iytu.reportaje.donde-comer

Parke natural gehienetan bezala, ibilbidean zehar piknikgune ugari topatuko dituzu. Ibilaldi goiz bukatuz gero edota piknika egin beharrean jatetxe baten bila bazabiltza, ez zaitez kezkatu: Karrantza edo Turtzioz bezlalako alboko herrietan jatetxe ugari topatuko duzu lekuko gastronomiako eskaintza paregabearekin.

iytu.reportaje.alojamiento

iytu.reportaje.donde-dormir

Landa eremu honetan landetxeak eta landa-turismoa nagusi dira. Era honetako ostatua bilatzeko ez duzu inolako problemarik izango. Armañon parke naturala lasaitasunez gozatzeko aukera da honako hau. Gainera, Karrantzan bainuetxe termala topatuko duzu El Molinar auzoan. XIX. mendeko bainuetxe honetan 29 - 33º bitarteko tenperaturak izango dituzu, zure gorputzaren erlaxaziorako aproposak.

  • Pozalaguako kobazuloaren aurrean Armañon parke naturalaren eta Ordunteko mendien interpretazio zentroa aurkituko duzu. Bertan, zonaldeari buruzko zalantzak eta galdera guztiak argitu ahal izango dituzu eta baita parke naturalean egin nahi dituzun ibilbideak kontsultatu ere.

    Armañongo Parke Naturaleko Parketxea
    Ranero auzoa z/g (Pozalagua Koba ondoan) 48891 Karrantza, Bizkaia.
    Telefonoa: 946 560 079 / E-posta

    • iytu.reportaje.horario

      Asteartetik igandera (baita jaiegunak ere)
      10:00etatik 14:00ak arte
      16:00etatik 18:00ak arte

  • Gomendiorik baliagarriena zure ibilaldia aldez aurretik prestatzea da. Ibilaldia hasi bezain pronto, kontuan izan parkeko ibilbide nagusiak behar bezala adierazita daudela, eta seinaleak jarraitzea besterik ez duzula egin behar. Eguna kanpoan emango duzunez, eraman bertara arropa eta oinetako egokiak garai bakoitzerako. Azkari edo bazkaria eta baita edaria oso gomendagarriak dira.

    Parke naturalean emango duzu eguna. Beraz, zaindu dezagun guztion artean.