Hona bazatoz, Michelin izardun jatetxe batean jan, pintxoen zaporeaz gozatu, gazta bat egitearen esperientzia bizi eta sukaldaritza tailer batean parte hartu beharko zenuke. (ondoren etxean zuk zeuk egiteko)... denbora izanez gero berauek egitea eta beste hainbeste jardueretan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Gure gastronomiaz gozatzeko modu asko daude. Eskalako sukaldaritza gustatzen bazaizu pintxoak dastatu beharko zenituzke, mugarik gabeko kreatibitatez sortutako mokadu txikiak, tabernetako barrak hornitzen dituztenak. Mugitzen zaituena tradizioa eta mahai gaineko plateran jatea gustuko baduzu, gure jatetxeko jantokietara jo beharko zenuke bakailaoa pil-pil edo bizkaitar eran, txipiak, pistoa edo hegaluzea dastatzeko, gure arrantzale eta baserritarren antzinako errezetatik eratorritakoak.
Sukaldaritza-esperientziak ere baditugu: Bizkaiko ardandegiak bisitatu ditzakezu, Bizkaiko Txakolina bezalako bertako produktuak dastaketa-saioen bidez zuzen-zuzenean gozatuz. Garai aproposean bazatoz, Bizkaiko sagardotegietatik igaro zaitezke, txuleta, bakailao tortila eta sagardoz osatutako menu tradizionala eskatuz.
Zure pasioa sukaldean, su artean egotea bada, pintxoen inguruko ikastaroetan izena eman zenezake. Bertan, gure lurraldeko sukaldari ospetsuenen altxorrak sortzeko sekretu eta teknika ugari ikasiko dituzu. Honekin batera, taloak, eztia eta marmelada bezalako iraganeko produktu tradizionalen inguruko ikastaroak ere baditugu, ordu batzuetan bada ere bertako ekoizle bezala sentiaraziko dizun esperientzia.
Dastatu gure gauak
Gure gauek ospe handia daukate. Egia esateko, bilbotarrak gautxoriak garela esan ohi da eta ostegunetik iganderako gauak etxetik kanpo ematen ditugu, zonalde gogokoenak Bilbo Zaharra eta Alde Zaharra izanik, bertako ostalaritza-eskaintza zabala bezain dibertigarria baita, hiriko beste leku batzuetan ere bizitza egon arren.
Alde zaharreko Trianguneak aipamen berezia merezi du. Torre eta Barrenkale Barrenako kaleek bat egiten duten plazatxo honetan LGBT+ balioen aldeko hainbat taberna topatuko dituzu. Gaua guztiz iluntzean, ibaiaren bestaldea bizitzaz beteko da, batez ere Bailen, Maiatzaren Bia eta Hernani kaleetan. Bilbo Zaharreko zonalde honetan LGBT+ publikoari zuzendutako zonalde zoragarria duzu, jaiaz eta dibertsioaz sakonean gozatzeko. Bertan, askotariko musika estiloak, DJ animazioa, performanceak… gertutik biziko dituzu, ziur!