Egun, jasandako aldaketa ikusgarriarekin, auzo gaztea eta gaurkotua izatea lortu dute eta bertan euren artean oso desberdinak diren hainbat taberna aurkitzen dira, lokal berrituak eta dekorazio bereziarekin.

Martzanan barrena, mota askotako janaria aurkitzeaz gain, edari bereziak ere har ditzakezu, hala nola artisau-garagardo edota koktelak.

Horrez gain, giro paregabea egon ohi da urtean zehar hainbat kontzertu edota kaleko musikarekin. 

Aipatzekoa da, arratsalde eta goizetan dagoen giroa nahiko desberdina dela. Goizetan  poteo giroa sumatzen da eta arratsaldetan berriz, poteoaz gain kaleko musika, DJak, antzerki ibiltariak… ikusi daitezke. 

Ingurutik, Bilbao Art District iniziatiba aurkitzen da. 2013an sortu zen eta helburua hiriko alor artistiko zein kulturaletik abiatuta ekintzak bermatzea da. Bertan entzule edo ikusle bezala joateaz gain, hainbat tailer edota ikastaroetan parte hartu daiteke.

Erakusketak, inaugurazioak, konferentziak, hitzaldiak, aurkezpenak, esku hartzea, tailerra eta ikastaroak egiten dira urte osoan zehar eta bertara gerturatuz gero, ziurrenik egiteko zerbait izango duzu. 

Nola heldu

Nahiz eta oinez heltzeko erraztasun handiak dauden, garraio publikoaz, kotxez zein bizikletaz ere hurbildu zaitezke bertara.

  • iytu.reportaje.tren

    Atxuriko geldialdian jaitsi eta bertatik 10 minutuko osteratxoa duzu oinez.

  • iytu.reportaje.metro

    Edozein metro hartu eta Zazpikaleak geldialdian jaitsita, 15 minutuz ibiliz gero Martzana Kalearekin egingo duzu topo.

  • iytu.reportaje.autobus

    Bilbobuseko 77, 75, 22, 56, 11 eta 85 autobus-ibilbideek Mesedeetako Kaian egiten dute geldialdia eta bertatik bost minutura aurkitzen da Martzana Kalea

iytu.reportaje.gastronomia

iytu.reportaje.donde-comer

Martzana Kaletik zehar eta inguruko kaleetatik ere hainbat taberna daude edozein motatako janariak dastatzeko, dela goizean, bazkalorduan zein afalorduan.

iytu.reportaje.alojamiento

iytu.reportaje.donde-dormir

Bilboko Alde Zaharrean ostatu, hotel eta aterpetxe ugari daude, beraz, eskaintza zabala aurkituko duzu prezioari zein kokapenari dagokionez.

  • Garrantzitsua da esku dirua eramatea, bertan ez baita egoten txartelarekin ordaintzeko aukera. Era berean, interesgarria izan daiteke argazki kamera eramatea soinean, iluntzean oso paisaia berezia ikusi baitaiteke. Bilboko Itsasadarra, Alde Zaharra eta Erriberako Merkatuaren bistak bereziki ikusgarriak dira.

    • iytu.reportaje.localizacion

      Bilbo

  • Eguerdian joateko aukera izanez gero, interesgarria izan daiteke bertako taberna zein jatetxeetatik pasatzea eta bazkaltzea. Bazkalostean berriz, Martzanako Kaialdeko eskaileretan ere giro atsegina aurki dezakezu. Arratsalde edo iluntze partera ere, cocktail edo edari berezi batzuk hartzeko gune paregabea da.