Salta al contenuto

Basque, erro eta harro

Paregabeak gara mundu osoan, antzinako hizkuntza eta ohituradunak


Lurrari eta itsasoari hertsiki lotuta gaude. Biek ala biek gure izaera jatorra eta bereizgarria osatu dute.

Gure identitatearen isla dira beraz arbasoen ohiturak eta tradizioak, gure gastronomia ospetsua, euskal kirolen berezitasuna, baita euskal musika eta dantzen erritmoak ere.

Esan gabe doa gure altxorrik kuttunena: euskara. Gure hizkuntza are ederragoa da bertsoetan azaltzen dugunean, beste adierazpenen artean.

Tradizioarekiko atxikimendu hau garai berriekin bat dator, betiko usadioei berrikuntza eta abangoardia erantsiz. Hau guztia gure berezko izaerari uko egin gabe. Aparteko herria, geurea.