angle-left Lur-azpiko labirintoa

Karrantzak paisaia izugarriak eskaintzen dizkio bisitariari kanpotik. Hala ere, esaten da barnealdeko edertasunari so egin behar diogula. Pozalagua horren adibide paregabea da, lur-azpian ezkutatzen duen kobazulo laberintoak zeharo liluratuko zaituelako.

Nahigabe aurkitu zen Pozalaguako kobazuloko labirintoa. Antzina, dolomita lortzen zen Karrantzako harrobian dinamita eztanden bidez. 1957an, eztanda horietako batean kobazulo hau aurkitu zuten harrobiko langileek, aurkikuntza geologiko itzela. Eztanda hartan estalaktika eta estalagmita ugari deuseztatu ziren, baina aldi berean 50 milioi urtez lur-azpian sortutako fenomeno arkeologiko aparta topatu zen.

Kobazuloaren aurkikuntza egin zenetik gaur egun arte zenbait aldaketa egin dira. Gaur egun, kobazuloa bisitak jasotzeko behar bezala prestaturik dago eta bisitariek burdinezko pasarela baten gainetik igarotzen dira estalaktika eta estalagmitaz osaturiko paradisua ikusi ahal izateko. Gela nagusiak kareharrizko, dolomiazko eta burdin-oxidoko zutabe bik eusten duten 20 metroko ganga dauka. Versalles deitzen da gela nagusi hau, bertako estalaktika eta estalagmiten artean eszentriko deritzotenek ‘jauregi’ hau hornitzen dutelako, barroko estiloa gogoratuz. Estalaktita hauen itxuraren zergatia ez dago argi momentuz, eta guztiz debekatuta dago hauek ukitzea, apurtu daitezke-eta.

Kobazulotik haratago

Bertatik gertu Karlistaren Torca dago, Europako leize handiena eta munduko bigarrena. Espeleologo profesionalak sar daitezke bertara soilik.

Gela nagusiko erdialdean zingira bat egon beharko litzateke, baina harrobiko eztanda batek pitzadura sortu zuen eta ura filtratzen da bertatik. Ibilbidea bukatzean behatoki batera helduko zara eta bertatik kobazulo magiko osoa ikusi ahal izango duzu prestigiozko ikuspegi batetik.

Ibilbideak ez du inolako zailtasunik eta adin guztietarako prestatu da. Txikienek estalaktika eta estalagmiten adibide ugari ikusi ahal izango dituzte ibilbidean zehar. Esperientzia zoragarri ostean ikasten jarraitu nahi badute, Karpin Fauna parkera bisita egitea gomendatzen dizugu. Pozalaguatik 10 kilometrotara dagoen zentro honetan askotariko animalia basatiak zaintzen dituzte, eta umeak liluraturik utziko dituzu bertan ikus daitezken hartzak, basakatuak eta arranoak aurrez-aurre ikusten.

Nola heldu

Gure gomendioa bertara autoz hurbiltzea da, Karrantza Bizkaiko auzo hedatuena delako eta bertako auzoen artean distantzia handia dagoelako. Auzoen arteko konexioa egiteko autobus lineak daude, baina ez dago Ranerora eramango zaituen autobus linearik.

 

  • iytu.reportaje.tren

    Karrantzara doan tren konpainia FEVE da. Abandoko La Concordia geltokian Karrantzara doan tren hartu eta Ambasaguas geltokia jaitsi. Geltokian bertan taxia deitu beharko zenuke, edo ordu biko ibilaldia egin kobazuloetaraino.

  • iytu.reportaje.autobus

    Bilbotik Karrantzara joateko Termibus geltokira jo beharko duzu eta Bilbo-Zalla-Karrantza edota Bilbo-Zalla-Lanestosa linea hartu. Aukera horietako edozein delarik, autobus-aldaketa egin beharko duzu Zallan.

  • iytu.reportaje.coche

    Barnealdetik bazatoz, A-8 autobia jarraitu beharko duzu Balmasedako irteera hartuz Cadagua korridoretik, BI-636 errepidearekin konektatuz. Alonsotegi, Zaramillo eta Zallatik igaro ostean Malabrigora helduko zara, eta bertan BI-630 errepidea hartu beharko duzu, La Escrita portua igaro ostean Karrantzara helduz. Kostaldetik etorriko bazara, ostera, A-8 autobia jarraitu beharko duzu Colindresen irteten. Ondoren Burgos-Logroñora doan N-629 errepidea jarraitu beharko duzu, Limpias, Ampuero eta Rasines igaro ostean Gibajara helduz. Orduan, BI-630 errepidean sartu beharko zinateke Balmaseda-Gasteiz norabidean, Karrantzako haizpitartetik haranean sartuz.

iytu.reportaje.gastronomia

iytu.reportaje.donde-comer

Kobazuloetatik gertu piknika egiteko zonalde bat dago. Bestalde, jatetxe baten bila bazabiltza herriko erdigunera jo beharko duzu, bertako janaria dastatu ahal izateko. Karrantza haranean jatetxe ugari daude bertako janariarekin: indaba gorriak, bildotsa…

Jateaz gain produktu gastronomikorik erosi nahi baduzu, oso gomendagarriak dira haran honetako ardien gazta, Idiazabal gazta eta bestelako esnekiak: jogurtak, gazta ekologikoak… Horrez gain, odolosteak, hirugiharrak, txorizoa, pastak eta eskuz egindako gozoak bertako produktu oso preziatuak dira.

iytu.reportaje.alojamiento

iytu.reportaje.donde-dormir

Landetxeak eta nekazal-turismoa bertako ostatuen erreferenteak dira. Bizkaiko naturan murgildutako paradisu honetan etxean egongo bazina erlaxatuko zara, belardiez eta mendiez inguraturik.

Bestalde, lasaitasun gehiago behar izatekotan bainuetxe-termalak dituzu bertatik gertu El Molinar auzoan. Lehenengo erabilerak XIX. mendean izan ziren eta bertan 29-33º bitarteko tenperaturez gozatuko du zure gorputzak, artrosi eta erreumatismoen aurkako medizina naturala, besteak beste.

  • Bilbotik 50 kilometrotara dago Pozalagua kobazuloa, Raneroko haitzetan, Armañon parke naturalaren bihotzean. Naturaraz inguraturik, kobazulo honek estalaktika eszentrikoen edertasunaz gozatzea ahalbidetuko dizu. Bisita adin guztientzat prestatuta dago, baita mugikortasun urria duten pertsonei ere.

    Pozalagua kobazuloa
    Peñas de Ranero (Ranerotik 2 kmtara)
    48891 Karrantza, Bizkaia
    Telefonoa: 649 811 673 (kobazuloak) / 946 806 928 (Karrantzako turismo-bulegoa)
    E-posta: info@karrantza.com

    • iytu.reportaje.horario

      Apirilaren 1etik urriaren 15era: 11:00etatik 20:00ak arte (azken pasea 19:00etan)

      Urriaren 16tik martxoaren 31ra: 11:00etatik 18:00ak arte (azken pasea 17:00etan)

      Kobazuloa urteko astelehen guztietan itxiko da (jaiegunetan izan ezik); urtarrilaren 1 eta 6an, irailaren 18an eta abenduaren 24, 25 eta 31n

    • iytu.reportaje.precio

      16 urte baino nagusiagoak: 7€
      Adin txikikoak (8tik 16 urtera): 4€
      Jubilatuak / Pentsiodunak: 4€
      Karnetdun ikasleak: 4€
      Helduen taldeak: 4€
      Eskola-taldeak: 3€
      Espeleologo federatuak: doan

    • iytu.reportaje.localizacion

      Karrantza harana

  • Ibilbideak egiteko oinetako erosoak janztea ezinbestekoa da. Horrez gain, kobazuloak bisitatuko badituzu, ez ahaztu tenperatura kontraste gogorra jasango duzula kanpoaldearekin alderatuta. Kobazuloetan 13ºko tenperatura egiten du normalean, eta berokia eramatea gomendatzen dizugu, ez gaixotzearren.

    Haitzuloetako bisita guztiak gidatuak dira eta 50 minutu inguru irauten dute. Kobazuloaren araudiaren arabera, bertan ezin dira argazkiak egin ez eta estalaktita eta estalagmitarik ukitu.