Edukira joan

  • Mendia

    Urkiola: Mari jainkosaren auzoa

    Bizkaiko mendi eta sakanen gordintasuna Urkiolako Parke naturalean topa dezakezu, paisaiaren edertasunak eta mitologiak elkarbizi diren lekuan.

    Jakin Urkiola: Mari jainkosaren auzoa

  • Mendia

    Gure bihotz berdea

    Bizkaia eta Araba artean, Euskal Herriko erreserba natural nagusia dugu Gorbeia.

    Jakin Gure bihotz berdea

Bizkaian barrena

Mendiarteko tradizioa, hiritik gertu


Bizkaia behar bezala uler dezazun, hiria eta kostaldearekin batera barnealdea kontuan izan behar duzu: parke naturalak, mendiak, ibaiak, kobazuloak… gure geografia, historia, mitologia, kultura eta bizimoduaren parte dira, eta hiritik uste baino gertuago dituzu.

Atal honetan gure lurraldeko barnealdeko bizimodua goitik behera aztertu eta gozatuko duzu: parke naturalek txundituko zaituzte, herrietako azoka tradizionaletako usain eta zaporeek maiteminduko zaituzte eta jarduera ugari egiteko aukera izango duzu, leku ugari bisitatuz eta esperientzia izugarriak biziz. Horrez gain, gure herri ezberdinetako errezeta tipikoak dastatzeko parada izango duzu, gure lurraldearen oroitzapen zoragarria eramanez etxera bueltan.