Edukira joan

  • Inklusiboa

    Ezagutu gaitzazu gure museoen bidez

    Gure lurraldearen historia, kultura eta ohiturak gordetzen dituzte gure museoek

    Jakin Ezagutu gaitzazu gure museoen bidez

  • Inklusiboa

    Gure xarma, gure kasa

    Dantza, folklorea, gastronomia, kirola, euskara eta harekin sortzen dugun bertsolaritza, hori guztia bereizgarri dugu; etor zaitez eta ezagutu gaitzazu!

    Jakin Gure xarma, gure kasa

Turismo inklusiboa

Bizkaia osoa zure esku


Bizi Bizkaia bere osotasunean inongo mugarik gabe. Gure paisaia ederrez nahiz ekintza kitzikagarriez goza ezazu. Hiriko giroa gustuko baduzu, Bilboko Itsasadarretik paseatu zaitezke, non Arriaga Antzokia edota Guggenheim Museoa gisako eraikin enblematikoak ere bisitatu ditzakezun, bertan gidariak zain izango dituzula. Naturak liluratzen bazaitu, irisgarritasuna ziurtatuta duen hondartza paregabeak ditugu, Plentziakoa, kasu. Ur-kirolak praktikatzeko aukera ere baduzu, monitore adituen eskutik. Halaber, Pozalaguako koban murgildu zaitez, quad batean mugitu zaitez gure inguru berdeetan barrena edota izan zaitez artzaina egun batez. Hori guztia eta askoz gehiago, eskura.