Edukira joan

Ekitaldiak

Ez du axola noiz zatozen. Bizkaian beti topatuko duzu gustukoa duzun zerbait.


Bilboko urtea da aurtengoa, 2018ko Europako Hiri Onena izendatu dutelako. Gerturatu zaitez Bizkaiara eta udako BBK LIVE edota udazkeneko BIME jaialdietaz gozatzeko. Nazioarteko izarra bezala sentituko zara BEC-eko alfonbra gorritik igarotzean MTV sarien ospakizun jaialdian.

Dastatu munduko 50 jatetxe onenetako zaporeak. Udan topatu zaitez Marijaiarekin gure jai nagusietan eta ur ertzetik iritsi zaitez Portugaleteko Bizkaia Zubia ezagutzera, aurten 125 urte betetzen ditu. Beso zabalik hartuko zaitugu, noiz etorriko zara?