• Hegazkinez

    Loiuko aireportua Bilbotik 12 kilometrotara dago eta Europako hiri nagusien hegaldiak jasotzen ditu egunero. Aireportutik hirira joateko 15 minuturo Bizkaibuseko A3247 linea hartu behar da, helmuga Moyua plazan duena.

  • Autobusez

    Bizkaiko autobus geltoki nagusia Termibus da. San Mames futbol zelaiaren parean kokatuta, Bilbo eta Bizkaia konektatzeaz gain, Bizkaia estatu mailako gainontzeko hiriekin konektatzen du.

  • Errepidez

    Frantzia edo Galiziatik bazatoz, jarraitu beharreko autobia A8a da. Madriletik bazatoz A1 autopista jarraitu behar duzu Bilbora heldu arte.

  • Trenez

    Abandoko Indalecio Prieto geltokiak ongi etorria ematen die bilbora trenez datozen bisitariei. Geltoki honek gure lurraldeko herriak C1, C2 eta C3 lineetako Aldiriak trenen bidez uztartzen ditu. Estatu mailako hiriekin konektatzeko distantzia luzeko trenak daude.

  • Itsasontziz

    Bilboko Portua Santurtzin dago, hiritik 15 kilometrotara. Bertara munduko bazter guztietako itsasontziak itsasontziak hurbiltzen dira, gurutze-ontzien kaira. Gaur egun 580 nazioarteko portu baino gehiagorekin konexioak egiten ditu Bizkaiko portuak. Horien artean, esanguratsuenetarikoa da Portsmoutheko ferrya, astearte, asteazken eta ostegunetan Bilbon eskala egiten duena.

Bizkaitik mugitu

1995an metroa inauguratu zenetik, hiritik mugitzeko modurik arin eta eraginkorrena da. Ezker eta eskuinaldea lurpetik uztartzeaz gain, leku turistiko gehienen parean geltokiak dauzka eta oso erosoa da. Beste aukera bat autobusez eta trenez bidaiatzea da. Hiriko autobusak Bilbobus izenekoak dira eta Bizkaiko lurralde osoko ibilbideak egiten dituztenak Bizkaibus. Euskotren sareak Bilbo Txorierri haranarekin konektatzen du eta baita Gipuzkoarekin.

Hiriko paisaiak galdu nahi ez badituzu, tranbia erabili dezakezu eta geltoki batzuk interes turistikoa duten lekuetan daude, Arriaga antzerkia edo Guggenheim museoa, esaterako.

Garraio publikoa

Hirikoa

Hiriartekoa

Auto alokera

Bizkaia zure kabuz bisitatzera bazatoz eta garraio publikoa heltzen ez den toki etorietara heldu nahi baduzu, auto bat alokatzearen aukera kontutan izan beharko zenuke. Gertu egon arren, Santimamiñeko kobazuloak edo Gaztelugatxe bezalako lekuak bisitatu ahal izateko, zonalde malkartsuak dira. Gainera, garraio publikoaren ordutegien menpe egotea ekiditeko eta patxadaz ibiltzeko ideia bikaina da ordu batzuetan bada ere auto propioa izatea. Ez zara damutuko.

Bizkaiko hainbat lekutan daude autoak alokatzeaz arduratzen diren enpresak. Gure lurraldera hegazkinez heldu bazara, aireportuko beheko solairuan zenbait enpresa topa ditzakezu, zuri gehiago doituko zaizun autoa eskaintzeko prest.

  • Enterprise
  • Avis
  • Goldcar
  • Hertz
  • Europcar
  • Sixt
  • Pepecar
  • Happycar

Taxiak

Bizkaian taxi enpresa ugari daude. Aireportura heldu bazara eta autobusa ekidin nahi baduzu taxia hartzeko aukera edukiko duzu beti. Aireportutik Bilboko zentrorako tarifa 22-27 eurokoa da. Gogoratu tarifa hauek alda daitezkela zonaldea, momentua eta egunaren arabera.