Edukira joan

  • Basque

    Gure xarma, gure kasa

    Dantza, folklorea, gastronomia, kirola, euskara eta harekin sortzen dugun bertsolaritza, hori guztia bereizgarri dugu; etor zaitez eta ezagutu gaitzazu!

    Jakin Gure xarma, gure kasa

  • Basque

    Erronka, gure kirolen oinarri

    Euskal kirolen hasi-masietan, desafio edo apustu bat dago. Nor den azkarragoa, indartsuagoa edo ausartagoa jokoan daude pilotan, arraunketan nahiz herri-probetan

    Jakin Erronka, gure kirolen oinarri

Basque, erro eta harro

Paregabeak gara mundu osoan, antzinako hizkuntza eta ohituradunak


Lurrari eta itsasoari hertsiki lotuta gaude. Biek ala biek gure izaera jatorra eta bereizgarria osatu dute.

Gure identitatearen isla dira beraz arbasoen ohiturak eta tradizioak, gure gastronomia ospetsua, euskal kirolen berezitasuna, baita euskal musika eta dantzen erritmoak ere.

Esan gabe doa gure altxorrik kuttunena: euskara. Gure hizkuntza are ederragoa da bertsoetan azaltzen dugunean, beste adierazpenen artean.

Tradizioarekiko atxikimendu hau garai berriekin bat dator, betiko usadioei berrikuntza eta abangoardia erantsiz. Hau guztia gure berezko izaerari uko egin gabe. Aparteko herria, geurea.