angle-left Santurtzi, sardinen jaurerria

“Desde Santurce a Bilbao” kopla ospetsua eguneratu egin da eta Santurtzi da orain Bilbotik edo hainbat puntuetatik jendea jasotzen duen lekua. Itsasotik edaten duen zokoa da; bertako jendeak bizitza eskaini dio eta horren aztarnak ikusgai dira edonon. Sardinerak, itsasontziak, txalupak zein baleak, ez da ezer falta itsas postal honetan.

Santurtzi edo Santurce (gaztelaniaz), itsasoarekin lotura oso estua duen herria da; Arrantza portua da bere arima. Kresalaren lurrinak Arrantzale Kofradiako jatetxeko txingarretan erretako sardinen usainarekin bat egiten du. Arrantzale Kofradiaren baitan aurkituko duzu antzinako sardineren agertokia arrain salmentarako, arrain enkantea. Gaur egun bizirik dirauen jarduera da zenbait portutan, non eguneko arrantza enkantearen bidez saltzen den. Enkante antzeztua ikusteko aukera izango duzu bertan, gertutik ezagutzeko Kantaurirekin lotuta dagoen bizimodua.  

Sardinerak dira bertako ikur garrantzitsuenetakoak, saskia hartu eta arrain enkantera abiatzen ziren arrainik onenen bila. Oinutsik, gona erdi jasota eta saskia buruan zutela Bilbora joaten ziren salgaiak dirutzera. “Desde a Santurce a Bilbao” abestia gure folklorearen oinarrizko kantuetako bat da eta emakume hauen egunerokotasunari eskaintzen dizkio bere letrak. Bestalde, J. Lucarini eskultore bilbotarrak ere, kobrezko eskultura sortu zuen sardinerak omentzeko, emakume kementsu hauen lan gogorrak bilakatu baitzuen Santurtzi ospetsu.

Kresal usainaren xarma

Portuko ur isiletan itxaroten dute hainbat eta hainbat itsasontzi koloretsuk arrantzarako egun oparo berri bat. Antzina traineruak ziren baxurako arrantzarako erabiltzen zirenak, baina gerora lurrun eta eztanda motordun itsasontziak erabiltzen hasi ziren. Itsasontzi horien adibide esanguratsua dugu Agurtza, gure ondarearen altxorretako bat. Hegaluzeaz gain, sardinak, berdelak, txitxarroak eta antxoak sartzen ziren ontziaren egurrezko erraietan. Egun, zuk zeuk ezagutu dezakezu gure arrantzaleen mundua itsasontzi honetan barneratuz. 

Itsasoari begira aurkituko duzu Karmengo Amaren monumentua. 1907an Karmengo Ama Birjina Santurtziko zaindari izendatu zutenean hasi ziren bere omenez egindako festa herrikoiak ospatzen. Jai giro atsegin batek betetzen ditu kaleak eta horietariko bat da, esaterako, Sardinaren Eguna: sardina erreak banatzen dira, dohainik, gerturatzen diren herritar, inguruko eta bisitari guztientzat. Izatez, uztailaren 16a da Santurtziko egun handia; herriko arrantzaleak, Karmengo Amaren irudia bizkarrean hartu eta itsasorantz abiatzen dira lore-eskaintza egitera.

Natura eta itsas-animalien maitaleek ere aukera paregabea dute Santurtzin baleak ikuskatzeko programarekin. Bizitzan behin behintzat gozatu beharreko esperientzia, zeure eskura daukazuna.

Ibilbideak

Reina Victoria itsas pasealekuak, Arrantza Portua, Agurtza Atunontzia eta Bizkaiko Zubia (UNESCOren Gizateriaren Ondarea) lotzen ditu. 20 minutuko ibilaldi eder honek, Abrako badiaren ikuspegi aparta eskaintzen du. Bizkaiko zubira heldu zarela, gurutzatu Areetara, xarma berezia duen beste bazter eder bat ezagutuko duzu.

Sardineren bizimodua ezagutu eta Serantes menditik Donejakue bidea itsasoz abiatzen dutenei agurtu. Edozein dala zure gustokoena Santurtzin aurkituko duzu

Santurtzik duen beste harribitxietako bat Eskultura Museoa da: kaleetan zehar banatuta dauden 15 artelanez gozatu ahal izango duzu ibilbide atsegin batean. Santurtziko portua Donejakue Bideko 14 portu ofizialetako bat da. Donejakue Bidea belaontziz bizi dezakezu nahi duzun portuetan lehorreratuz.

Egiaztagiri ofiziala Turismo bulegoan jasoko duzu eta bertara gonbidatzen zaitugu informazio gehiago eskuratzeko.

Itsasorako irteera anitz egiteko aukera izango duzu Santurtzin. Ondorengo webgunean aurkituko dituzu hainbat eskaintza zure gustukoena hautatzeko.

Ibilbide polit bat egiteko nahian bazabiltza eta mendizalea bazara, ezin zara Santurtzitik joan Serantes igo barik. Tontor gaineko ikuspegia sekulakoa da, Abra badia osoa topatuko duzu zure magalean. Ibilbide anitzen artean aukeratzeko parada daukazu hirigunetik abiatzen bazara. Jarraitu ondorengo webgunera informazio gehiago jasotzeko:

Nola heldu

Bilbotik 15kmra dago Santurtzi. Metroa, trena eta autobusa dituzu zure esku hobeto egokitzen zaizuna erabaki behar duzu soilik. Kotxez etorrita parking-ak aurkitu dituzu portutik gertu ere.

  • Trena

    C-1: Bilbao Abando-Santurtzi Santurtzitik irteerak : 05:00etatik 23:15era (lanegunetan), 5-10 minuturo. Bilbotik irteerak: 05:15etatik 23:40era (lanegunetan), 5-10 minuturo. Bidaiaren luzapena: 22’

  • Metroa

    Santurtzik metro geltokia dauka, portutik oso gertu utziko zaitu garraio hau aukeratzen baduzu. Bilbotik Santurtzirako norantzan, bigarren lerroa hartu behar duzu, helmuga Kabiezes daukana. Osteradatxoa egiteko asmoa baduzu berriz, Peñota geltokian jaitsi (Bizkaia Zubitik gertu dago) eta 20. minutuko ibilaldi dotoreaz gozatuko duzu.

  • Autobusa

    A-3151: BILBAO-SANTURTZI (zuzena, autobidetik) Bilbotik Irteerak (Gran Vía) (lanegunetan eta larunbatetan) 07:05etik 22:05era arte, 30 minuturo. Santurtzitik Irteerak (Parke Nagusia) (lanegunetan eta larunbatetan) 06:25etik 22:25era arte, 30 minuturo. A-3115: BILBAO-SANTURTZI (geldiuneekin) Bilbotik irteerak: Hurtado Ametzaga, 1 (Abandoko geltokia), 06:00etatik 00:15era arte. SANTURTZItik irteerak: Parke Nagusia, 05:40tik 01:0era.

  • Autoa

    Bilbotik abiatuta, 20 minututan iritsiko zara Santurtzira. Ibilbide azkarrena ondorengoa da: A8 autobidea hartu Don Diego Lopez de Harotik abiatuta. Jarraitu A8an Antonio Alzaga Etorbidera/BI -3791.126B irteera hartu. Jarraitu Antonio Alzaga Etorbidetik BI/3791. Jose Miguel Barandiaran kalea hartu Mahastiak kalerantz eta bertan egongo zara.

Gastronomia

Non jan

Kantauriko arraina dastatzeko leku aproposa da Santurtzi. Gastronomia eskaintza aberatsa aurkituko duzu bertan. Jatetxeetako plater zainduetan zein tabernetako pintxoetan ahogozatuko duzu gure itsasertzeko produktuen kalitatea.

Sardina freskoak dira tokiko gastronomiaren zigilu, eta ez ahaztu bere garairik aproposena, maiatzetik urrira bitartekoa dela.

Ostatua

Non lo egin

Si te interesa hospedarte en Santurtzi te interesará saber que en pueblo no hay un gran número de sitios donde pasar la noche. La oferta de pensiones y hoteles es limitada. Otra opción es buscar alojamiento en municipios de alrededor como Portugalete o Las Arenas donde también tienes a tu alcance diferentes opciones para descansar como hoteles u hostales para todos los bolsillos.

  • Agurtza da gure kostaldean zurez eginda geratzen den arrantza-itsasontzi bakanetariko bat. Azkenetakoa izanik, gure ondarearen parte garrantzitsua da egun.  Bisita gidatuetan arrantzaleen eguneroko bizitzaren eta erabiltzen zituzten arrantza-tresnen berri izango duzu.

    Agurtza atunontzia
    Reina Victoria pasealekua. 48980 Santurtzi.

    Telefonoa: 944 839 494 (Turismo bulegoa)

    E-posta: turismo@santurtzi.net

    Arrantzaleen Kofradiak, Santurtziko eraikinik enblematikoenak, aspaldian izan zuen bikaintasuna berreskuratu du. Santurtzi Itsasoa Interpretazio Zentroak Santurtzik eta itsasoak alderdi guztietan duten lotura erakusten du: lanean, kulturan, aisian eta gizartean, ezin baita ahaztu itsas ondare handiena pertsonengan dagoela.

    Itsas Museoa
    Arrantza portua, 20

    48980 Santurtzi

    Telefonoa: 944 83 94 94 

    E-mail: turismo@santurtzi.net

     

    • Ordutegia

      Agurtza atunontzia
      Urria - maiatza

      Ostirala: 17:30

      Larunbata: 11:00, 12:30 y 17:30

      Igande eta jaiegunetan: 11:00 y 12:30

      Aste Santua / Ekaina – Iraila
      Astelehenetik Igandera: 11:00,12:30 y 17:30

      Taldeentzako bisitak erreserbatzeko aukera, ezarritako ordutegitik kanpo.

      Itsas Museoa
      Aurrez itzartutako taldeentzako bisitak urte osoan zehar

    • Prezioa

      Agurtza atunontzia
      18-65 urte: 2€

      7-17 urte, >65 urte, ikasle eta taldeak ( >10 pertsona) : 1 €

      <7 urte eta Santurtzin erroldatuak: doan

      Euskal Kostaldearen museoen sarrerako txartela eta Bilbao Bizkaia Card: 2x1

      Prezioa “Santurtzi Itsasoa Museoa + Agurtza arrantza itsasontzia”:
      18-65 urte bitartekoak: 2,5 €

      7-17 urte bitartekoak, >65, ikasleak: 1€

      Itsas Museoa
      18-65 urte bitartekoak: 1€

      <17 urtekoak, >65 urtekoak, ikasleak eta Santurtzin erroldatutakoak: doan

      Asteazkenetan: doan

    • Kokapena

      Santurtzi

  • Santurtzi Turismon eskuratu ahal izango duzu ekintza hauei inguruko informazio gehiago.