angle-left Marinelen gida

Santa Katalina itsasargia Lekeitioko erdigunetik kilometro bira dago, Antzoriz lurmuturrean. Itsaslabarren artetik paseotxoa egin dezakezu bertara heldu arte.

Eraikinak 46 metrotara dago itsasoaren gainetik eta 13 metroko altuera dauka. Antzoriz lurmuturraren luzapenean kokatzen da, eta itsasoa haserre dagoenean, olatuek itsasargiaren hormak gogor astintzen ditu. 1862an inauguratu zen, eta hasieran koipe-lanpara batek ematen zien argia itsasontziei. Ondoren petroleo bidezko lanpara ezarri zioten eta itsasargian gizon batek eta bere familiak egiten zuen lan, itsasargiaz eta bere mantenuaz arduratzen ziren. Denboraren poderioz, iluminazio sistemak hainbat aldaketa jasan eta automatizatu egin zen, itsasargiko gizonaren lanpostua desagertuz. Gaur egun urrutiko kontrolaren bidez maneiatzen da linterna erraldoia.

Itsasargian bizi zen azken familiak alde egin zuenean, eraikina publikoa bihurtzearen ideia sortu zen. Horrexegatik, toki honetan itsas-nabigazioaren inguruko interpretazio zentroa ezarri zen. Bertara hubiltzen direnek itsasotik mugitzearen nondik norakoak ikusi eta ikasten dute, izarretan oinarritutako antzinako teknika tradizionaletatik gaur egungoetara: seinaletika, orientazioa, argiak, baleen behaketa...

Familia artean

Momentu batez, arrantzale bat bazina sentituko zara bertan, zentroak eskaintzen dituen baliabide teknologikoei esker. Jarduera guztien artean eta nabigazio oinarrizko ezagutzak barneratu ostean, txalupa batean bidaia birtuala egin ahal izango duzu Lekeitiotik bertatik Elantxoberaino.

Esperientzia adin guztietako pertsonei zuzenduta dago. Material didaktiko ugari dago, eta etxeko txikienek nagusiek bezain beste gozatuko dute bisitaz. Itsasargi osoa bisitatu ahalko duzu parte bat izan ezik: linterna. Gaur egun, linterna honek bere funtzioa betetzen du, eta bertara bisita egitea lana oztopatzea litzateke. Hala ere, zaude lasai, linternaren argazkia kanpotik atera dezakezu-eta!

Nola heldu

Gure kostaldeko erreferentzia garrantzitsua da Lekeitio. Luxuzko paisaia bakarraz goza daiteke herriko alde geihenetatik, San Nikolas uhartea portutik, Isuntza eta Karraspio hondartzetatik ikus daiteke-eta. Marea behera denean, uhartera oinez joan daiteke, eta urak gora egiten duenean, irla hondartzarekin konektatzen duen hormigoizko igarobidean arrantzaleak ikusi ohi dira.

Herri honetara heltzea erraza da, Bilbotik ordubetera egon arren, bereziki bertara hurbiltzeko auto propioa badaukazu. Ibilbidea autobusez egitea nahiago baduzu, leihatila ondoko eserlekua aukeratzea gomendatzen dizugu, ordu biko ibilbidea izan arren, errepidetik basoak, mendiak eta gure kostaldearen paisaia zoragarria ikusteko pribilegioa izango duzulako.

 

  • Autobusa

    Bilbotik A3512 (Bilbo-Lekeitio, autopistatik zehar) linea har dezakezu orduro. Autobus azkarrena da. A3513 eta A3523 lineak ere Lekeitiora doaz, baina geldialdi gehiago egiten dituzte.

  • Autoa

    Ibilbide azkarrena Bilbon A-8 errepidea jarraitzea da, Donostia norabiderantz. 18. irteera hartu (Amorebieta) eta segituan BI-635, Gernikarantz. Bonbardatutako hiria atzean utzi ostean BI-638 errepidea jarraitu beharko duzu Lekeitiorantza. Errepidea jarraituz, BI-2238 errepidean bihurtuko da. Gernikatik Lekeitiora ordu erdiko ibilbidea baino ez duzu izango.

Gastronomia

Non jan

Bertako gastronomiaren arima dastatzeko gure gomendioa portura hurbildu eta bertako tabernetatik zehar mugitzea da, bai poteatzeko, bai zonaldeko jatetxeetan Lekeition tipikoak diren arrantzaleen menuak dastatzeko. Poteoan txikitoak, zuritoak eta txakoliak protagonistak dira.

Bazkaltzeko rduan, portuan ez bada alde zaharrean eskaintza zabala aurkituko duzu. Mahai gainean protagonista nagusiak gure kostaldeko produktu freskoak dira. Arrain freskoen artean, legatzak zapore ezinhobea utziko dizu, eta zonaldeko gainontzeko produktuak ere dastatu beharko zenituzke ere: ortuko barazkiak, alboko baserrietako okelak… etab.

Ostatua

Non lo egin

Bizkaian egun batzuk emango badituzu, gau bat Lekeition egitea gomendatzen dizugu. Kilometro biko azalerako herri zoragarria da egunez, postaleko iluntzeez eta gau magikoez osatutakoa. Argiak, usainak, herriaren bizitza eguneko momentu ezberdinetan atzeman daiteke. Horregatik, gure kostaldean dizdira propioa duen beste herri arrantzalea dugu Lekeitio.
Bertan gaua igaro nahi izatekotan, landetxeak, hostalak, pentsioak eta antzekoak topatuko dituzu Lekeition eta baita inguruko herrietan ere.

Hiri oso turistikoa da Lekeitio, udan batez ere. Hortaz, gogoratu zure gustuko ostatua aldez aurretik erreserbatzeaz.

  • Itsasargia bisitatu beharreko eraikin historikoa da. Eguraldia zure alde baduzu, autoa Lekeition utz dezakezu eta 20 minutu inguruko ibilaldia egin Santa Katalinara.

    Bisita bakoitzean gehienez 20 pertsona egon daitezke. 

    • Ordutegia

      Behe-denboraldia
      Goizez: 11:30etatik 13:00ak arte
      Arratsaldez: 16:30etatik 18:00ak arte

      Goi-denboraldia (uztaila, abuztua eta aste santua)
      Goizez: 11:30etatik 13:00ak arte
      Arratsaldez: 16:30etatik 18:00ak arte

      Iraupena: 50 minutu

    • Prezioa

      Helduak: 6€
      3-12 urte bitarteko umeak eta jubilatuak: 4,5€

    • Kokapena

      Lekeitio

  • Herriko erdigunetik itsasargira doan ibilbidea laua eta erraza izan arren, oinetako erosoak eramatea oso gomendagarria da. Sarrera debekatuta dago 3 urte baino gutxiagoko umeei eta txakurrei.