angle-left Ondare naturala garaieran

Bizkaiko hiru Parke Naturalak (Armañon, Gorbeia eta Urkiola) lurraldeko mendi-sabai nagusien inguruan eratzen dira. Parke bakoitzeko Interpretazio-Zentroetan ezagutu ahal izango dituzu bere baitan diren historia, kondairak nahiz flora eta fauna zabala.

Enkarterrin, Kantabriako mugan, Armañon Parke Naturaleko (Parketxea) Interpretazio-Zentroa dago. Turismo gune nagusietako baten aurrean dago, hau da, Pozalaguako koba, meatze-ustiaketa izandako gune batean. Inguruko ezaugarri natural, kultural eta geologikoak ezagutzeaz ezezik, Karrantzako panoramika ikusteko terraza paregabea ere bada, Ordunteko mendiak barrenean dituela.

Gorbeian zaudela, Areatzako herria bisitatzea gomendatzen dizugu, Gorbeiako Parke Naturalen ibilbideak eta bestelako ezaugarriak ezagutzeko asmoz. Gorbeiakoa bizkaitarren mendirik kuttunetako bat da. Parketxetik abiatuta, igoera birtuala egin dezakezu Gorbeiako gurutz mitikora heldu arte, tontorrean.

Gorbeia ekialdera, gailur malkar, zelai eta urkidien artean, Urkiolako Parke Naturala aurkituko duzu. Bertako gailurrean Anboto dago, Mari jainkosaren bizileku nagusia, alegia. Euskal mitologiaren pertsonaia nagusia dugu Mari. Ibilbide magikoak egiteko aukera ugari daude, bai oinez bai BTT-z (mendiko bizikleta). Beraz, natura nahiz kanpoko kirolen zaleek badute non hautatu. Esaterako, Toki Alaien, parkeko Interpretazio-Zentroan, gida-liburuxka ugari eskuragai dituzu, kondairazko bazter hauetan murgildu zaitezen.

Ibilbideak

Bizkaiko gai lurren inguruetan behatoki ezin hobeak topatuko dituzu, lurraldeak dituen askotariko paisaiez jabetzearren. Urdaibaiko Erreserba bisitatzen baduzu, bestalde, Bizkaiko Balkoia ezagutu behar duzu ezbairik gabe. Oiz mendi-hegalean kokatuta, Mendatan, begiratoki eder honek Urdaibaiko paisaiarik menditsuaren ikuspegirik hoberena eskaintzen du. Kondairari jarraiki, gauez sorginen topagune bihurtu ohi zen. Herritarrek saihesten zuten bertara joatea ilunabarra sartutakoan, eta sorginkerietatik babestearren, Andra Mariren zeramikazko irudia eraiki zuten.

Barnealdeak balkoi paregabeak hartzen ditu bere baitan, Bizkaiko argazki ederrak ateratzeko aukera eskainiz

Bestetik, Bizkaiko gunerik industrialena ezagutzeko grina baduzu, Trapagaran aldera hurbiltzea aholkatzen dizugu. Bertan aurkituko duzu La Arboledako begiratokia, Bilbo Handiko eta Ezkerraldeko panoramika zoragarria eskaintzen duena.

Bereziki gomendagarria da iluntzean bisitatzea, inguruko herrien argiztapenak eskualdea dirdiran ikustea ahalbidetzen du eta.

Kokapen estrategikoan, Bizkaia, Araba eta Burgos artean, Nerbioi ibaia jaio da, Bizkaia egituratzen duena. 220 metrotako ur-jauzi naturala du; eta ikuskizun liluragarri hau Nerbioiko Jauziaren begiratokitik ikusgai da, Urduñatik gertu (Bizkaia osoan hiri-titulua duen herri bakarra, hain zuzen). Egun euritsuen ostean bisitatzea bereziki gomendagarria da, arroila emari-oparoaz blai ikustearren.

Nola heldu

Gastronomia

Non jan

Bizkaiko Parke Naturalen Interpretazio-Zentroen nahiz begiratokien inguruetan, bazkaltzeko edota hamaiketakoa egiteko leku aproposak aurkituko dituzu, Bizkaiko paisaia berdeaz eta aire garbiaz gozatzeko parada ere izango duzula.

Halaber, parketxetik hurbil dauden hainbat herritara ere hurbildu zaitezke, bertako jatetxe edo tabernetan euskal sukaldaritza tradizionala dastatzearren.

  • Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio-Zentroa
    Gudarien Plaza, 1. 48143 Areatza, Bizkaia.
    Telefonoa: 946 739 279
    E-posta

    Urkiolako Parke Naturaleko Interpretazio-Zentroa (Toki Alai)
    Urkiola Mendatea. 48211 Urkiola, Bizkaia.
    Telefonoa: 946 814 155
    E-posta

    Armañongo Parke Naturaleko Interpretazio-Zentroa
    Ranero auzoa z/g (Pozalagua Koba ondoan) 48891 Karrantza, Bizkaia.
    Telefonoa: 946 560 079
    E-posta

    Euskal Herriko Meatzaritzako Museoa
    Campodiego auzoa z/g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena), Bizkaia
    Telefonoa: 946 363 682
    E-posta

    • Ordutegia

      Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio-Zentroa
      Egunero irekita, 10.00-14.00 eta 16.00-18.00

      Urkiolako Parke Naturaleko Interpretazio-Zentroa (Toki Alai)
      Neguko ordutegia: 10:30 - 14:30 eta 15:30 - 17:30

      Udako ordutegia: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00

      Armañongo Parke Naturaleko Interpretazio-Zentroa
      Asteartetik igandera, 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00
      Uztaila eta abuztua bitartean, egunero irekita

      Euskal Herriko Meatzaritzako Museoa
      Asteartetik ostiralera: 9:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00 (udan 20.00ak arte)
      Larunbatak eta jaiegunak: 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00 (udan 20.00ak arte)
      Igandeak: 11:00 - 14:30
      Astelehenean itxita

  • Ibilbideak disfrutatzeko asmoz, jantzi nahiz oinetako erosoak janztea gomendagarria da, urteko sasoi bakoitzari egokitua. Ez zaitez ahaztu argazki-kamera bateria betearekin eramateaz!