angle-left Urduña, irla bat Bizkaiko bihotzean

Urduña ezaguna da bere gune historikoaz gain, gure lurraldeko helmuga naturalen artean ederrenetarikoak diren paisaiez inguratuta dagoelako: Gorobel mendilerroa eta Nerbioiko ur-jauzia. Bestalde, eskaintza zabala du. Bertako produktuetan oinarritutako gastronomia, abentura ekintzak, kirola, hotel bainuetxea… Ez ezazu galdu.

1229an eraiki zenetik, eta XIX. mendera arte, Urduña merkataritzarako eta babeserako eremu estrategiko garrantzitsua izan zen. Hiri titulua dauka XV. mendetik, azpimarragarria da, izan ere, Bizkaian titulu hori duen lurralde bakarra da. Historiaren maitaleentzat paregabea da bertako kaleetan murgiltzea, ondare zoragarriz gainezka baitaude hemengo bazterrak.

Ingurumenaz gozatzea eta aire freskoa sentitzea gustuko baduzu, geldialdi beharrezkoak dira zuretzat Gorobel mendilerro preziatua eta Nerbioiko begiratokia, zeinetatik Nerbioi ibaiaren jauzia ikusi dezakezun. Aldi berean, Orozko herriaren bitartez Gorbeiako Parke Naturalera heldu daiteke, Bizkaiko bihotz berdera.

Galdu ezin duzuna

Urduñako Gune Historiko-Monumentala. Aduana legez izandako iraganaren aztarnak oraindik ere nabari dira, eta horregatik, 1997an Alde Zaharra Gune Historiko-Monumental legez aitortua dago. Kale guztiak Foruen Plazan batzen dira, hiriko gune nagusian. Hau gainera, Euskadiko Erdi Aroko plazarik garrantzitsuena da, arkupeduna, eta ezaguna mendeetan zehar produktu ezberdinen merkataritzarako toki nabarmena izateagatik: bertatik, artilea, burdina, garaua, arraina, tapizak, triptikoak eta erretaulak garraiatzen ziren.

Antiguako Andre Mariaren Santutegia. Antiguako birjina hiriaren eta haranaren zaindaria da. Erdi Arotik, “Amatxuk” Urduñako biztanleak babesten ditu, eta horregatik, Otxomaio jaietan birjina omentzen da. Mitologia eta arbasoen kondairetan sinesten duen lurraldea da. Bertatik ibiltzen zen Herensugea - zazpi buru zituen dragoi antzekoa- eta inguruko erreketan, lamiek euren adats luzeak orrazten zituzten, Mari jainkosa Txarlazo (927m) tontor esanguratsuaren magalean hegan aritzen zen bitartean.

Larruazabalgo herrixkak - Urduñako haritza. Gorobel mendilerroaren magalean, Larruazabalgo herrixkak  Lendoñogoitik, Lendoñobeitik, Mendeikak eta Belandiak osatzen dute. Inguru hauetako ondarea oparoa

1516 urtean, haritz baten itzalean, antzinatik zetorren usadioa jarraituz, Ruzabalgo Batza elkartu zen legeak idatzita uzteko. Ezaguna da Gernikan ere hala egin zutela, nahiz eta kasu honetan, historia hain ezaguna ez izan.

Nerbioiko ur-jauzia eta ingurumen jarduerak. Nerbioi ibaia 270 metro dituen sekulako ur-jauzi batekin hasten da, bereziki ikusgarria izaten dena euria egiten duenean, neguan eta udaberrian. Gainera, Urduñatik oso gertu dagoen behatoki batetik so egin dezakezu.

Txirrindularitzaz, xendazaletasunaz eta mendizaletasunaz gozatzeaz gain, parapentea eta hegal-delta bezalako abentura kirolak egiteko aukera izango duzu Gorobel mendilerroaren inguruetan.

Orduñako laino-opila. Izen horrekin ezagutzen dute bertakoek neguan agertzen den fenomeno atmosferikoa. Zerua oskarbi dagoenean, lainoa Losako Haranan (Burgos) metatzen da, eta hortik inguruko haranetara mugitzen da. Laino-opila sortzen dela esaten da mendietako behe-lainoa herrira jaisten denean. Denboraldi horretan Urduñan bazaude har ezazu kamera eta zortea baduzu argazki ederren bat atera ahalko duzu. Ikustekoa da.

Ibilbideak

Nerbioi ibaiaren ur jauzia ikustea ezinbestekoa da, baina horrez gain Sopeñatik auto bidezko ibilbidea proposatzen dizugu: Ruzabaletik Maroñora, Gorobil mendikatea atzealdean edukita. Gomendagarria da bidea egun argitsuetan eta zerua oskarbi dagoenetan egitea.

Nerbioi ibaiaren ur jauzia ikustea ezinbestekoa da, baina horrez gain Sopeñatik auto bidezko ibilbidea proposatzen dizugu, bertatik Gorobil mendikatea primeran ikus baitaiteke.

Ibilbidea Urduñan hasten da, bertatik Antiguako santutegira doan A3931 errepidea hartu behar da, eta bideak herrixka ezberdinetara eramango zaitu. Lendoñogoiti eta Mendeikara joan nahi izanez gero, saihesbidea hartu beharko duzu. Gomendatzeko modukoa da Lendoñobeitiko errota eta Pozako ermita bisitatzea, Poza Lizentziatuaren jaioterria.

Bidaia paseo txiki batekin borobildu nahi baduzu, Lendoñobeititik Lendoñogoitira oinez joan ahal zara, edo behin Mendeikara helduta Babioraino jarraitu, Ayalan dauden ikuspegiez gozatu ahalko duzun tokiraino.

Nola heldu

Ikuspegi turistikoari dagokionez, Urduñak oso kokaleku ona du, Bilbotik eta Gasteizetik 40 kilometro eskasera baitago. Bertara iristeko zenbait modu daude. Autoz joateko aukeraz gain, trenean joatea abagune ona da trafikorik ez daukalako eta hiri erdigunean duelako geltokia.

  • Trena

    Abandotik Renfe Aldiriak sarearen hirugarren linearekin (C3) Urduñara 45 minututan heldu daiteke. Trenak ordu erdiro pasatzen dira eta ordutegia Interneten kontsultatu dezakezu.

  • Autobusa

    Bizkaibusen lineak eta ordutegiak kontsultatzea gomendatzen dizugu. Behin Urduñara helduta, garraio pribatua hartu beharko duzu Nerbioi ur jauzira heltzeko.

  • Autoa

    Bilbotik Urduñara 38 kilometro daude, hau da, 40 minutu inguru. Heltzeko A-8 errepidea hartu eta ondoren A-68 jarraitu Gasteizko norabidean. Gero, hirugarren irteera hartu beharko duzu Llodio-Urduña BI-4516 noranzkoan. Behin hortxe, Urduñarako (ekialde) bigarren sarrera hartu.

  • Bizikleta

    Urduña laua bada ere, mendiz inguratuta dago. Txirrindulari askok egunero igotzen dute 902 metroko portua. Gainera, bai Urduñan bai gertuko herrietan bizikletaz egiteko ibilbide anitz daude urte osoan zehar.

Gastronomia

Non jan

“Calocybe Gambosa”, perretxikoa lurralde honen gastronomiaren jaki preziatuena da. Urduñan ohikoa da perretxiko nahasiak jatea. Horregatik, ez da ustekabea Urduñako perretxiko bezala ezaguna izatea. Otxomaio patroi jaien plater ezinbestekoa da. Beraz, Urduña bisitatzen baduzu ezin duzu gozamen hori galdu, batez ere maiatzean egiten baduzu. Bi eratara dastatu dezakezu: plater gisa ala pintxo gisa hiriko edozein jatetxe edota tabernatan. 

Urduñan produkzio ekologikoa nagusi da. Ezagunak dira bertako arrautzak, haragia eta barazkiak, eta baita barraskilo platera. Horien inguruan are gehiago jakin edo dastatu gura baduzu, Urduñako Zaporeak etxeko produktuen merkatura joatea gomendatzen dizugu. Foruen Plazan egiten da hilabete bakoitzeko lehenengo larunbatean. Merkatuan, Urduñako berezko zaporeak dastatu ahal izango dituzu, produktoreak ezagutu bitartean.

Ostatua

Non lo egin

Esperientzia lasaigarriaren bila bazabiltza, aukerarik onena Urduñako hotel bainuetxean lo egitea da. Alde Zaharrean kokatuta dago, Foruen Plazan. Hotelaren eraikuntzak estilo neoklasikoa du eta balore historiko arkitektoniko handia du.

Hotel bainuetxeaz gain, lo egiteko hautabide gehiago ere badaude. Hirigunean egon nahi izanez gero, apartamentuak eta ostatuak dituzu eskuragarri; bestalde, familia edo lagunekin ingurumenean egotea nahiago izanez gero, Gorobil inguruan landetxeak daude.

  • Urduñako Turismo Bulegoan tokiko, eskualdeko eta erkidegoko informazio turistikoa, bisita gidatuak eta Birding (tokiko abereen behaketa) informazio espezializatua  topatuko duzu. Halaber, Txoko Gourmetean tokiko produktu gastronomikoak erosi ahal izango dituzu, horien produkzio zentroak ezagutzeaz gain.

    Turismo Bulegoa
    Foru Plaza, 9 - Alhondiga.

    48460 Urduña, Bizkaia.

    Telefonoa: 945 38 43 84

    E-posta:
    turismo@urduna.com -

    • Ordutegia

      Behe-denboraldian (irailaren 16tik ekainaren 30era, Aste Santua kenduta)
      Astelehenetan: itxita.

      Asteartetik igandera: 10:00 - 14:00

      Goi-denboraldian (uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, eta Aste Santua)
      Astelehenetik igandera: 9:30 - 14:00 / 16:00 - 19:30

    • Kokapena

      Urduña

  • Urduñan maiatzean egonez gero, ezin duzu galdu Otxomaioa, Bihotza protagonista legez duen jaia, alegia. Otxomaio astean zehar hiria lepo betetzen da. Inork ez ditu galdu nahi jai giroko nekazaritza eta abeltzaintza azokak. Bestalde, Urduña Aste Santu garaian bisitatzea ere gomendagarria da.