angle-left Museo modernoa, kale artean

XX. mende amaierako eraikuntza esanguratsuenetarikoa duzu Bilboko Guggenheim Museoa. Guggenheim efektuak gainontzeko herriak bultzatu zituen arkitektura lan esanguratsuak izatera. Horrela, Bilboren kasuan, ospe handiko arkitektoen eraikinak izatera eraman zuen efektu honek.

Abandoibarra eta Zabalgunea gure hiriko erdiguneak dira. Bertatik hasita eta ibaia parean duzularik  ibilbide arkitektonikoa egitea ideia paregabea da. Arreta deituko gaituen eraikinik altuena César Peliren Iberdrola Dorrea da, 165 metrokoa, etorkizunari ongietorria emanez. Javier Mariscalen Hotel Dominek modernotasunez janzten du Bilboko ibaiertza. Txikiagoak eta simetrikoak dira Arata Isozakiren dorreak, kristalen arteko igarobide batez ibaia eta Zabalgunea konektatuz. Robert Sternek eta César Peli berak Abandoibarrako Zubiarte merkataritza-zentroa diseinatu zuten.

Gure arkitekturaren beste sinbolo adierazgarria Federico Soriano eta Dolores Palaciosen Euskalduna Jauregia duzu. Izen bereko zubiaren bestaldean, La Carola garabiaren alboan, Bilboko Itsasadarraren Museoa aurkituko duzu, Juan Francisco Pazena. Deustu aldean, unibertsitatearen aurrean, UPV/EHU-ko Paraninfoa eta liburutegia topatuko dituzu, Iberdrola dorrearen alboan. San Mames aldean, César Zarate arkitektoak Athleticen katedrale berria diseinatu zuen. Ibaitik gertuago, Iñaki Aurrekoetxearen Hesperia hoteleko terrazetako koloreek arreta erakarriko dizute eta baita Ricardo Legorretaren Chillidaren artelanean inspiratutako Meliá Bilbao hotelaren diseinu deigarriak ere.

Eraikinez gain, Bilbon artelan ugari dauzka kaleetatik zehar. Abandoibarran bertan López Chollet-en Memoriaren Ibilaldia ikusiko duzu, La Najako kaitik Areatzara doan lorategi-museo batean. Abandoibarra artez blai topatuko duzu, Dalí, Koons, Chillida, Klein, Kapoo, Bourgeois… nazioarteko artisten bezalako obrak ikusteko aukera izanik.

Ibilbideak

Abandoibarra alde batera utzita, Zabalgunean , Osakidetzako kristaldun poliformikoa ikusiko duzu. Ez duzu inolako zalantzarik izango, edozein eraikin konbentzionalen formatutik ihes egiten duelako. Coll-Barreu arkitektoaren mila aurpegiko duzu honako hau. Beste eraikin aipagarri bat Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Sedea duzu, Euskalduna Jauregiko arkitektoen Federico Soriano eta Dolores Palaciosena ere. Bizkaia plazan ikus dezakezu.

Zabalgunetik ibilaldia eginez gero Osakidetza eta Azkuna Zentroa bezalako eraikuntza harrigarriak ikusiko dituzu

Ricardo Bastidak Arrikibar plazako Alhondiga ohia eraberritu zuen Azkuna Zentroa sortuz. Bertan, tradizioak eta Philippe Starck-en abangoardiako zutabeek kontraste ikaragarria sortzen dute.

Don Diego Lopez Haroko Kale Nagusira hurbilduz, Diputazio kalean, Bizkaiko Foru Liburutegia ikusi ahal izango duzu, liburutegi zaharreko handitze-lanen emaitza modernoa duzu honako hau. Arteaz gozatzeko leku aparta izateaz gain, aisialdirako lekua ere badago bertan, poteatzeko zonalde aproposa baituzu toki hau.

Erdigunetik aldenduago, Miribillako zonaldean Bilbao Arena kirol-jauregia ikusi ahal izango duzu. Bilbao Arena antzinako burdin-ustiapen zonaldean eraiki zen eta 2011ko kirol-eraikin onenaren saria jaso zuen ArchDaily prestijiozko webgunearen eskutik. Auzo beretik irten gabe Bizkaia Frontoiko eraikin beltza topatuko duzu, A8 autopistatik gertu. Pilota partidez gainera bertso-txapelketa finalak hartzen ditu bertan.

Nola heldu

XXI. mendeko arkitekturaren erdigunea Abandoibarra eta Zabalgunea bera duzu, eta bertara heltzea oso erraza da garraiobide publikoaren bidez edota ibiltzen, eguraldiak laguntzen bazaitu. Hala ere, bertara autoz hurbiltzeko problemarik ez duzu topatuko, hirian hainbat parking aurkituko dituzulako.

  • Trena

    Abando (Adif), Atxuri eta Zazpi Zaleak (Euskotren) eta Konkordia geltokiak (FEVE) dira Bilbora eramango zaituzten tren zerbitzuen geltokiak.

  • Metroa

    Bertara heltzeko geltoki hurbilenak Moyua eta Indautxu dituzu.

  • Tranbia

    Bilboko tranbiak hiriko interesgune gehienetatik igarotzen da eta denbora aurreztuko dizu leku batetik bestera joateko. Arkitektura zonaldeak bisitatzeko Euskalduna, Guggenheim eta Uribitarte geltokiak gomendatzen dizkizugu.

  • Autobusa

    Bilbobus ugari topatuko dituzu erdigunera eramango zaituztenak. Horretarako Bilbobuseko webguneari begirada bat botatzea gomendatzen dizugu (bilbao.eus/bilbobus)

Gastronomia

Non jan

Eskaintza gastronomiko mugagabea topatuko duzu Bizkaiko hiriburuan. Hau benetako problema izango da erabakitzeko zailtasunak badituzu, ondo baino hobeto jaten baita Bilbon. Bilboko alde zaharrak errezeta tradizionalak eskainiko dizu Zazpi Kaleetako jatetxe xarmangarrietan.

Abandoibarrako ibai pareko jatetxeek eskaintza modernoago prestatuko dizute paisaia arkitektoniko berezi baten aurrean, eta Zabalguneak bizitzaz beteriko giroa eskainiko dizu bertako taberna eta ostalaritza zentroetan. Den-denak gure gastronomiako platerak eskainiko dizkizuete, bakoitzak bere espezialitatearekin.

Ostatua

Non lo egin

Lo egiteko ez duzu inolako problemarik izango, erreserba aldez aurretik egiten baduzu. Prezioak askotarikoak dira, ostatuaren mota eta honen kokalekuaren arabera. Alde zaharrean hostelak, hostalak eta pentsioak nagusi dira. Kanpora egin ahala hotelak agertzen joango dira eta kale txikietako zaratetatik aldenduko zara.

Abandoibarra eta Zabalguneko zonaldeetan lo egiteko ostatu ugari topatuko dituzu, prezio askotarikoak ere. Horrez gain, bizitzaz beteriko gauak eskainiko dizkizute zonalde hauek, bertako poteo zonaldea dela eta taberna asko topatuko dituzulako-eta.

  • Ibilbide hauek gaur egungo Bilboko eraikinak bisitatzera eramango zaituzte. Berauek bisitatzeko euren webguneak bisitatzea gomendatzen dizugu, bisita gidatuen ordutegiak, sarrerak eta bestelakoak kontuan izateko. Gogoan izan administrazio-eraikinak kanpotik bisitatu daitezkela soilik.

    • Kokapena

      Bilbo

  • Ibilbide hauek ez dute inolako zailtasunik paseoa egiteko orduan, baina leku ugari bisitatuko dituzunez, gure gomendioa oinetako erosoak eramatea da argazki-kamerarekin batera. Bidean zehar iturri ugari topatuko dituzu egarria asetzeko, eta kontuan izan Bilbon zaudela: tabernaz beteriko hiriburua, etenaldiak egin eta egarria zein gosea asetzeko primerako lekuak.