angle-left Gure kulturako beste kultua

Jatea biziki maite dugu Bizkaitarrok, eta gastronomia kultu bihurtu badugu ere, badago plater aurrean jarri baino lehen praktikatzen dugun erritu bat: poteatzearena. Tradizio hau tabernaz taberna joatea da, ardo zein garagardoz lagundutako txikito edo zuritoekin pintxoak dastatzen.

Pintxoak mokadu sinpleak ziren hasieran, baina gaur egun nano-gastronomiako protagonistak bilakatu dira. Bizkaira bazatoz, pintxotan joatea izugarri gustatuko zaizu, ehunka mota topa ahalko dituzulako. Gure tabernetako barrak pintxoz gainezka egon ohi dira: patata tortila tradizionaletik hasita gastronomia garaikideko benetako arte-lan konplexuak arte.

Tradizioz, lan egin ostean txikitoak edateko elkartzen ziren gizon-koadrilak dira Txikiteroak. Poteoko errege eta erreginak Txikiteroak dira. Tradizioz, lan egin ostean txikitoak edateko elkartzen ziren gizon-koadrilak ziren, baina gaur egun edonork praktikatu dezake gure ‘kirol’ berezi hau. Bilboko kale guztietako tabernak ezagutzen dituzte, eta euren ibilbide propioak dauzkate, gaur egun pintxo-ibilbide bezala ezagunak. Asteburuetan, adin guztietako txikitero-koadrilak ikus daitezke gure kaleetatik zehar, taberna bakoitzean kantuak botatzen. Urriaren 11, Begoñako Amatxuaren eguna izateaz gain, Txikitero Eguna da ere. Santa Maria eta Pelota kale artean Amabirjinak duen kutxan eskaintza egin ostean poteatzera joan ohi dira Zazpi Kaleetatik zehar, kantuz kantu.

Ibilbideak

Bilbon milaka taberna dauzkagu, eta zure asmoa pintxo ezberdinak dastatzea bada, jakin beharko zenuke Bilbon sei pintxo-ibilbide nagusi topatu ahal izango dituzula. Tradizionalena Bilboko alde zaharrekoa da. Bertan 200 taberna inguru topatuko dituzu, famatuenak Unamuno eta Plaza Berrian, hala nola Santa Maria, Somera eta Jardines kaleetan daudela. Negozio zaharrenek mendea baino gehiago daramate, sukaldeko suei eragiten. Taberna bakoitzak bere espezializazioa dauka.

Bilbon sei pintxo-ibilbide nagusi topatu ahal izango dituzula. Tradizionalena Bilboko alde zaharrekoa da baina ez da bakarra ibilbide hori. On egin!

Futbolaren maitalea bazara, Diputazio eraikinetik San Mamesera doan Poza izeneko kale luzea gustatuko zaizu. Tabernetan giro berezia sortzen da Athleticen partidu-eguna denean eta poteoa partiduaren parte bihurtzen da. Zonalde gaztea da eta bertan askotariko pintxo beroak zein hotzak topatuko dituzu.

Kale Nagusia parean, Ledesmak bestelako giroa eskainiko dizu: oinezkoentzako kale honetan zehar, taberna urtestsu ugari topatuko dituzu. Bertako bezeria helduagoa, horietako asko enpresariak direla. Antzeko giroa biziko duzu Diputazio kale inguruan, Gran Viako bestaldean. Pintxo tradizionalak zein nano-gastronomiako azken tendentziak dastatu ahal izango dituzu bertan, eta astean zehar lan-giroa arnastu arren, asteburuetan familiak ikusi ahal izango dituzu bertan.

Guggenheim Bilbao Museoko inguruak ere badu pintxo-ibilbide propioa. Turista askoren aukera izan ohi da zerbitzu eta interesgune askotatik gertu dagoelako. Bizitegi-gune honetan Zabalguneko Heros, Lersundi, Iparragirre, Henao, Mazarredo, Maximo Agirre kaleetako pintxoak dastatuko dituzu, Bilboko mokadu kosmopolitenak.

Txikia bezain xarmanta da Indautxu eta Arrikibar plazako ingurunea. Bertako tabernek pintxo-aukera izugarria eskainiko dizkizute mokaduz beteriko barretan.

Nola heldu

Gastronomia

Non jan

Bilbok dituen taberna guztien artean aukeraketa egiteak lan handia emango dizu. Beraz, gomendio bezala Bilboko alde zaharra sakonean bisitatzea gomendatuko dizugu, bertan topatuko baituzu pintxoen esentzia tradizionala. Alde zaharrean askotariko pintxoak topatu ahal izango dituzu. Unamuno plazako alde batean, 1965. urteko Bacaicoa tabernak mende erdia darama Infernuko Txorizoa, Gloriako Txanpiak eta Purgatorioko perretxikoak saltzen eta bertokoen zein kanpotarren urrezko erabakia dugu antzinako botilez apaindutako altxor hau. Zonalde berean, 1924ko Joserra tabernak askotariko mokadutxoz beteriko barrarekin itsutuko zaitu.

Ostera, zure pintxo gogokoenak kostaldekoak badira, Unamuno parean, Iturribide kalean Fermin taberna itsasoko lehengaietan oinarritzen da, bakailaoa pintxoetako osagarri nagusia izanik. Muñoz Maria kalean behera Baste taberna topatu ahal izango duzu, bertako espezialitatea muskuiluak izanik.

Tradizioaren esentzia behar bezala ezagutzeko beste gomendio bat Plaza Berriko perimetrotik ibilaldia egitea da. Igandeetan giroa sekulakoa da, eta bertako taberna eta

  • Milaka taberna eta jatetxe topatuko dituzu Bilbon. Hortaz, zaude lasai. Bilbon topatu ahal izango dituzun tabernetan pintxo hotzak zein beroak, txikiak zein handiak, gaziak, gozoak edo gezak topatuko dituzu. Aukera mugagabea izango duzu. Esperientzia ahaztezina bizitzeko prest zaude?

  • Hasteko, ibilbide bat aukeratu eta bertan denbora eman. Ibilbide bakoitzak xarma propioa dauka eta benetan merezi du ibilbide bakoitzak biltzen dituen tabernak ezagutzea. Horregatik, turismo bulegoan Bilboko mapa eskuratzea gomendatzen dizugu. Horrez gain, eskuko dirua eramatea ere garrantzitsua da, pintxotan joatea ez delako batere merkea.

    Kontuan izan ere pintxotan joatea bazkaldu baino lehen egiten den praktika baino ez dela, beraz neurtu jaten duzun pintxo kopurua. Bisitari askok, bazkaldu beharrean pintxoak jaten asetzen du gosea, beste aukera aproposa izan daiteke.