angle-left Nerbioi: Bilboko bizkarrezurra

Begirada arin batean, gaur egungo hiriak ez du zerikusirik antzinako Bilbo industrialarekin, baina egia esateko, kez eta ikatzen betetako iragan ilun horren garapenaren emaitza da gaur egun ezagutzen dugun Bilbo turistikoa.

Guggenheim eta Euskalduna museoak antzinako ontziolen leku berean eraiki ziren, Bilbok jasandako eraldaketaren adibide garbienak. Arteak industria tradizioari eskainitako omenaldia da. Iraganera bueltan garamatza La Carola garabiak, gorri kolore indartsukoa, Ramon de la Sota kaian, Euskalduna zubiaren bestaldean. Hiriko jatorrizko zubi guztiak mugikorrak ziren, uretako trafikoa ez oztopatzeko, eta udaletxekoaren kasuan, Puente Chico bezala ezaguna, txakur txiki bat ordaindu behar zen berau gurutzatu ahal izateko.

Uribitarteko paseoan portuko biltegiak ikus daitezke aduanako eraikinaren alboan. Bertan, itsasotik ekarritako merkantzien arantzelak kobratzen ziren. Olabeaga auzo langilean ontzi-industriako tailer ugari zeuden. Horrez gain, sareak konpondu eta arrain freskoa zekartzaten itsasontziak gelditzen ziren. 1969an Deustuko Kanala inauguratu zen, eta horrek Bilboko amarralekuetako trafikoa arindu zuen, bertako trafikoa oso zerratua zen-eta. Zorrotzan Molinos Vascos irin-lantegiko arrastoak ikus daitezke, Bizkaiko industria-ondareko eraikin adierazgarrienetarikoa, bertan behera utzita.

Errontegi alboan (Barakaldon), lan gogorraren sinboloa izan ziren Bizkaiko Labe Garaien (1902) arrastoak ikus daitezke, aurretik Nuestra Señora del Carmen bezala ezagunak. Gaur egun, enpresaren bulegoak eta eraikin nagusiaren eraikinak baino ez dira zutik geratzen, eta Bizkaiko Labe Garaiak Sestaora eraman ziren. Azken tartean, Nerbioi, Ibaizabal bihurtuta, Bizkaiko Zubiaren azpitik igarotzen da, Bizkaiko Garaipen Arku propioa eta industria iraultzeko burdinezko monumentua, 2006an UNESCOk Giza Ondare izendatua.

Ibilbideak

Bilbo erdibitutako hiria dugu, baina horrek ez du esan nahi alde biak komunikatuta ez daudenik, ezkerraldea eta eskuinaldea bateratzen dituzten 10 zubi esanguratsu daude, eta oinezko ibilbidea egin daiteke guztietatik.

Nerbioia hirira heltzean San Anton zubi enblematikoarekin topo egiten du

Antzina, bertatik abiatzen ziren zamariak eta astoak Gaztelarantz, Bilboko produktuak eta itsasontziak zekartzaten merkantziak garraiatuz.

Zubia Bilbo Zaharrera gurutzatu ostean, eskumaldeko eskaileretatik jaistea gomendatzen dizugu, zonalde honetako ibai-hertzeko etxeen atzekaldetik ibilalditxoa egiten Erriberako zubira heldu arte. Bertatik Erriberako merkatuko panoramika ederra egiteko aukera izango duzu.

Aurrerago Mesedeetako zubia topatuko duzu, alde zaharra Mesedeetako elizarekin konektatzen duena, gaur egun Bilborock izeneko eraikinean bihurtutakoa. ‘Eliza’ honek musika entseguak, kontzertuak eta kultura ikuskizunak egiteko erabili ohi da. Mesedeetako zubia gurutzatu eta erribera kaletik behera Arriaga Antzokira helduko zara. Atzekaldetik Areatzako zubia ikusi ahal izango duzu, antzina erreginaren izenekoa, bizitzaz beterik: bertatik, oinezkoak ez ezik, taxiak, autobusak eta tranbiak igaro dira. Bestaldeko itsasertzean FEVEko Concordia tren geltokiko fatxada harrigarria ikusi ahal izango duzu, aldameneko Sociedad Bilbaina (1839) eraikineko kupularekin kontraste izugarria sortuz.

Areatzako lorategietan barrena udaletxera helduko gara, eta bertako Puente Chico izeneko zubia aurrez aurre izango duzu. Antzina, zubia parez-pare irekitzen zen, ureko nabigazioa ez oztopatzearren. Gaur egun zigilatuta dago. Zubia gurutzatu edo ez, aurrera eginez Santiago Calatravaren Zubizuri famatura helduko zara, bai Volantin, bai Uribitarte pasalekuetatik. Goiko aldean argi-zulo batek ongietorria ematen dira Bilbora hurbiltzen diren ibilgailuei.

Guggenheim museoa atzean utzita, Pedro Arrupe pasarelarekin egingo duzu topo. Egurra eta altzairuzko egitura honek Deustuko Unibertsitatea eta Evaristo Churruca kaiak konektatzen ditu, eta zubi gainetik Guggenheim museoaren argazki ederra egin daiteke, ibaiaren erreflexuekin jokatzen eguraldi oneko egunetan. Iberdola dorreko inguruetan Deustuko zubi altxagarria aurkituko duzu, Ricardo bastida arkitektoarena. Bilboko zubi guztien artean, honako hau azkena izan da altxagarritasuna mantentzen.

Botikazar erribera edo Evaristo Churruca kaia jarraituz, Euskalduna jauregia igaro ostean izen bereko Bilboko azken zubira helduko zara. Kurba formako oinezko eta ibilgailuentzako zubi honek Zorrozaurre eta Bihotz Sakratua konektatzen du. Ramon de la Sota kaiak 60 metroko 1954. urteko Carola garabiarekin eta bestaldean, Tigrearen Eraikinak Nerbioiko urak agurtuko dituzte, Kantaurira bidean.

Nola heldu

Ibaien ibilbideko hasiera puntura heltzeko ez dauka zentsurik autoa eramatea, San Anton inguruan aparkalekua aurkitzea miraria baita. Garraio publikoak ostera aukera ugari eskainiko dizkizu.

 

  • Trena

    Donostia aldetik edota Bermeotik bazatoz, aukera onena Euskotrena erabiltzea da, Atxuri geltokia San Anton zubitik bost minutura dagoelako. 3. lineak, Lezamatik Kukullagara doanak, Zazpi Kaleak izeneko geltokia dauka. Bertatik San Antonera joateko Unamuno plazara joan eta bertatik Erronda kalea jarraituz helduko zara 10 minututan.

  • Metroa

    Metroko geltokia Zazpi Kaleak da ere, eta Unamuno plazara irten ostean, Erronda kaletik zehar San Antonera helduko beharko zinateke inolako problemarik gabe.

  • Tranbia

    7. lineak San Anton zubi aurrean utziko zaitu. Aukera azkarrena duzu honako hau.

  • Autobusa

    San Antonetik minutu batera Bizkaibus geltokia daukazu. Bertan, A3613 eta A3622 lineak igarotzen dira.

Gastronomia

Non jan

Nerbioi ibaiak aukera anitz emango dizkizu jateko orduan. Gastronomia tipikoaren bila bazabiltza, Erribera kaleko alboko jatetxe eskaintzan murgiltzea gomendatzen dizugu, alde zaharrean. Bertan topatuko duzun eskaintza zabalak zalantza mordoa sortuko dizkizu: arrozak, kremak, okelak, itsasoko produktuak, indaba gorriak... erabakia zein edo zein izanik, ziurrenik zuzena izango da. Erdigunetik aldendu heinean, eskaintza arruntagoa topatuko duzu.

Ostatua

Non lo egin

San Anton eta Areatzako zubien bitarteko zonaldean, Ibaiondo barrutian, hostelak, hostalak eta pentsioak nagusi dira. Kale txikietan lokalizatuta daude, eta GPS edo mapari arreta berezia eskaini beharko diozu, alde zaharrean kale estu ugari daudelako.

Erdigunetik aldendu ahala, askotariko prezioetako hotelak eta hostelak ikusiko dituzu, zenbat eta kanpoalderago, orduan eta merkeagoak.

Erabakia zein den kontuan izan gabe, gogoratu aldez aurretik ostatuaren eskuragarritasuna kontsultatzea oso gomendagarria dela, azken orduko ezusteak ekiditzeko.

  • Bilboko ibaia era askotan bisitatu daiteke. Patxadaz egin nahi izatekotan, ibiltzera animatzen zaitugu. Paseo luzeen zaletua ez bazara, Arriaga antzokiko ezkerreko alboan bizikletak alokatzeko udal zerbitzua aurkituko duzu, eta ibaialdea bizikletaz ibiltzeko egokituta dago. Hortaz, kilometroak ez zaizkizu hain luzeak egingo pedalei eraginez.

    • Kokapena

      Santurtzitik Bilbora

  • Zubien ibilbidea egitera animatuko bazara, oinetako erosoak eta zama gutxi eramatea gomendatzen dizugu, kilometro asko egingo dituzulako toki batetik bestera. Neguan, erriberako aldean zentroan baino hotz handiagoa egiten du, ibaiagatik. Hortaz, berokia ez duzu soberan izango.