angle-left Burdin-mineralen txirristaren istorioa

Iraganean minerala garraiatzeko plataforma horizontala auzotar eta turistentzako garraiobidea dugu gaur egun Larreinetako funikularra. Bidaia bukatzean Zugaztietako sarreran egongo gara, meatzaritzan oinarritutako zonaldea. Bertatik atera dira gure industrian erabilitako burdin-minerala.

Geltokitik irten eta inguratzen gaituen ikuspegi harrigarriaz jabetu bezain pronto (bertatik Abra, Getxo, Leioa eta Erandio ikus daitezke-eta) autobus batek Larreinetatik Zugaztietara eramango zaitu. Zugaztieta burdin mineralaren ustiapenera dedikatu zen herria duzu, bertako mineralak Bizkaiko Labe Garaietara garraiatu ohi ziren. Gaur egun aisialdiarekin lotutako lekua duzu, eta xendazaletasuna arrantza, BTTa, mendizaletasuna zein zaldiketa praktikatu ditzakezu bertan.

Kilometroko distantzia bete ostean, Zugaztieta herri meatzaria dago, Triano mendi-magalean kokatuta. Zugaztietatik kilometro erdira Peñas Negraseko interpretazio zentroa bisitatu dezakezu, zonaldeko xehetasun guztiak eduki ahal izateko. Gaur egun, Zugaztieta mendi-magaleko paradisua duzu. Bertatik antzinako burdinezko mineralaren ustiapenak ikus daitezken. Antzinako meatzeak, duela mende laurden bat itxita daramatzatenak, berde koloreko urez betetako zingirak dira gaur. Gaur egun putzu horietan amuarrainak eta karpak bizi dira eta jende askok asteburua igarotzen du bertan bazkalduz eta arrantza bezalako jarduerak praktikatuz.

Ibilbideak

Zugaztietatik 5,5 kilometrotara, Gallartan, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa dago. Bizkaiko iragan industriala ezagutzeko aukera izango duzu gida aditu baten eskutik, eta museoa bisitatu ostean ibilbidea eskainiko dizu Zugaztietako inguruetatik.

Zugaztietako inguruak ezagutzeko, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa eta zonaldeko putzuak bisitatzea komeni da

El Ostion eta Los Carmenes putzuak bisitatu ostean Concha II meatzera hurbiltzea animatuko genizuke. Bodovalleko Korta bezala ezaguna, 700 metroko luzerako eta 350 metroko zabalerako lur ebakia duzu honako hau, Bizkaiko lurpeko puntu sakonena (37 metro)

2011n Kultura Intereseko lekua izendatu zuten. Meatze honetan emakumeek rol berezia jokatu zuten: gerrira arte urez blai zortzi orduko lanaldiak egiteaz gain, lehergailuak fabrikatzen zituzten, egunean 1.200 kartutxo sortuz. Lan-esplotazio izugarria jasan behar izan zuten. Horrekin nahikoa ez bazen, egunaren amaieran etxeko lanak eta umeen zainketaz arduratzen ziren. Umeek era meatzean lanean aritu ohi ziren bederatzi urte baino ez zituztenean.

Zugaztietako erdigunera joko dugu. Antzinako barrakoiak gaur egun etxebizitza eta erretegietan bihurtu dira, herriari itxura berria emanez. Etxebizitza guztien artean, badago Foru Aldundiak bizirik mantendu duen antzinako etxebizitza bat, zeinetan meatzariak bizi izan ziren. Meatzarien etxea atzean utzita, iraganeko barrakoi bat ikusteko aukera izango dugu ere. Barrakoi hauetan, meatzariek eta euren familiek gorriak ikusi eta bizi behar izan zituzten: grebak, gaixotasunak, esplotazioa… langilearen mugimenduaren sorrerarako erabakigarriak izan ziren egoera latzak.

Nola heldu

Zugaztietara joatea ez dauka inolako zailtasunik. Hurbildu nahi izatekotan Trapagaranera joan beharko zenuke, eta bertara garraiobide publikoa zein pribatuz hurbildu zaitezke.
 
  • Trena

    Renfeko Aldiriak zerbitzuaren C2 lineako Urioste geltokiak funikularretik gertu utziko zaitu.

  • Autobusa

    Geltokitik Bizkaibus lineako A3141 (Gurutzeta-Bagatza-Trapagarango funikularra) eta A3332 (Trapagaran - Santurtzi) lineak dituzu.

  • Autoa

    Bilbotik A-8 autobia jarraitu beharko duzu Santander norabiderantz, eta 127B irteera jarraituz errepidea utzi ostean. Autopista utzi bezain pronto, errotondako lehen irteera hartu ostean, BI-3739 errepidea jarraitu beharko duzu- N-634 errepidea gurutzatu ostean BI-3755 errepidea jarraitu beharko duzu Funikular Kaletik. Kale horrek geltokiraino eramango zaitu.

Gastronomia

Non jan

Zugaztietako gastronomia tipikoaren bila bazabiltza bertako jatetxeetako indabak dastatzea gomendatzen dizugu. Dima eta Orozkoko indabekin batera, Zugaztietan dastatuko dituzunak pilo bat gustatuko zaizkizu, benetan. Jatetxe tipikoenen artean Larreineta funikular-geltokitik gertu dagoena duzu, eta neguko menu guztietatik famatuena duzu indabena, txorizo, odoloste eta saiheskiak bezalako sakramentuekin lagundutakoak.

  • Larreineta funikularren geltokia
    Funikular kalea 30. 48510 Trapagaran, Bizkaia
    Telefonoa: 946 604 008

    Euskal Herriko Meatzaritza Museoa
    Campodiego auzoa, z/n. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena), Bizkaia
    Telefonoa: 946 363 682
    E-posta: informacion@meatzaldea.eus

    • Ordutegia

      Euskal Herriko Meatzaritza Museoa
      Astelehenetan: itxita
      Astearte eta ostiralak: 09:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldez: 16:00etatik 19:00ak arte
      Larunbatak eta jai egunetan: 11:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:00ak arte
      Igandeak: 11:00etatik 14:30ak arte
      Abenduak 25, urtarrilak 1 eta urtarrilak 6: itxita

      Museoa bisitatzeko asmoa izatekotan, gogoan izan aldez aurretiko erreserba egitea derrigorrezkoa dela.

    • Prezioa

      Larreineta funikularra
      Joatekoa: 1,75 euro
      Joan-etorria: 3,25 euro
      Hilekoa: 17,50 euro
      Barik Gizatrans: 0,64 euro
      Barik: 0,90 euro

      Euskal Herriko Meatzaritza Museoa
      Helduak: 3 euro
      Bisita gidatuak: 4 euro
      Taldeak: 2,5 euro
      Ikasleak: 2 euro
      Jubilatuak: 2 euro
      Ezinduak: 2 euro
      8-12 urte bitarteko umeak: 2 euro
      Nekatur txarteldunak: %50eko beherapena
      8 urte baino gutxiagoko umeak: doan
      Bizikletaz bazatoz: doan
      Bazkideak: doan
      Langabetuak: doan
      Irakasleak: doan

    • Kokapena

      Trapagaran

  • Zugaztietatik egingo duzun ibilbideak ez dauka inolako zailtasunik (lau-laua baita), eta gure gomendio nagusia oinetako erosoak eramatea da. Antzinako meatzetako ingurua belardiez eta pistaz osatutakoa da eta lur-eremu horietatik ibiltzeko oinetako erosoenak trekking motakoak dira, ezbairik gabe.

    Eguna bertan emateko asmoa baduzu ur botila eta bazkaria eramatea berebizikoa da. Egun eguzkitsuetan jende askok bisitatu ohi du Zugaztieta eta leku libre gutxi egon ohi dira. Hortaz, mahai-oihala eramatea gomendatzen dizugu, kasurik txarrenean, belarrean bertan piknika egiteko. Lekuak benetan merezi du!