angle-left Zugaztieta: mehatze-auzunetik, aisialdi gunera

Ingurugiroaz gozatzearekin batera zonaldearen iragan industriala ezagutu nahi baduzu, Zugaztietatik ordu eta erdira Ekoetxea Meatzaldea-Peñas Negras Interpretazio Zentrora joan zaitezke.

Bai Larreinetako funikularraren bidez, baita kotxez ere, Zugaztietara familiarekin zein lagunekin egun pasa joatea plan bikaina da. Hainbat jolas eremu daude: futbol zelaia, frontoia, aterpea eta Ekoetxea Meatzaldea-Peñas Negras Interpretazio Zentroa. Azken honetan, eskuragarri dituzu zonaldearen iragan industriala ezagutzeko ibilbideak, zeinetan ingurugiroan murgildu ahala, meatzeen aztarnak ikusi ditzakezun.

Ingurumeneko jardueretan ardazten den zentro horretan gainera, Zugaztieta iraganean izandakoaren arrastoak oraindik ere nabari dira. Horien artean, nabarmentzekoa da antzina meatzea zen Los Carmenes izeneko putzua, zeinetan meategitik ateratzen ziren lur azpiko uren bidez forma eta erliebe bereizgarriak marraztu ziren: harrizko orratzak eta harkaitz handien herdoiltzeen eraginez sortutako kolore-sorta.

Bestalde, lurzoruaren ustiatzearen ondorioz, lurra elkorra da, belardi eta sasi landaretza narriatuekin. Hala ere, putzuaren inguruko erriberaren landaretza berezkoaz gain, zuhaixka eta zuhaitz autoktonoen espezie ezberdinak landatu dira.

Halaber, golfa gustuko baduzu, eguna Severiano Ballesteros golfista ezagunak diseinatutako Meazte Golfean borobildu dezakezu. Zugaztietan dago, eta 6 kilometroko zelai honek 18 zulo eta 72 pare ditu,  Pitch & Putt motako 9 zuloko beste zelai batez gain.

Ibilbideak

Muskiz inguruan gure iragan industrialaren aztarnak dituen auzune enblematikoena da Zugaztieta. 1877an sortua, bere burdinezko izaera mantentzen du, langileen egurrezko etxeetan, meatzari sindikatuetan eta hornidura dendetan islatzen dena.

Zugaztietan murgildu bezain laster ohartuko zara mehatzari-auzunea izandako gunean zaudela

Ezin duzu inola ere galdu Zugaztietako zoketan jolas-eremuaren ondoan dagoen El Ostion izeneko urmaela. Las Carmenes putzutik gertu, Blondies meatzea dago, eta atzealdean, errepidetik hurbil, Parkotxa urmaela.

Azken hau, burdin garbitegia zen, baina egun arrantza eskola gisa erabiltzen den putzua da. Ibilbide honen iraupena ordubete ingurukoa da. Pikwik mehatzea zegoen tokian, lasaitasunera deitzen duten pinu bazkalekuak daude. Eta haizearen babesean, arrailen arteko mahai eta eserlekuak, piknikak egiteko paregabeak direnak.

Gomendagarriena, ibilbidea jolas-eremutik hastea da, Zugaztietatik hilerrira igotzen den errepide maldatsutik igarota. Kanposantura ailegatu baino lehen, eskumarantz doan pista hartu eta jarraitu Oiola sakaneko mendi-hegal makurretik. Behin hara iriitsita, egurrezko hesiz inguratuta aurkituko duzu, Pikwik mehatzeraino doan bidexka. Bertan, burdin mearen arrastoak hormen arrailetan ikusi ahal izango dituzu. Kontuan izan bidetik behi eta zaldiekin topo egin dezakezula. 

Nola heldu

Zugaztietara heltzea oso erraza da. Trapagaranera hurbiltzea baino ez duzu (Bilbotik 13 kilometrora) eta bertatik bai garraio publikoa edo pribatua hartu ahako dituzu. Hala ere, aukerarik onena gunera funikular bidez igotzea da: erosoa izateaz gain, eskaintzen dituen ikuspegi ederrengatik merezi duena.

  • Trena

    Renfe Aldiriak sarearen C2 linea hartu eta Urioste geltokian jaitsi. Bertatik, 20 minutuz oinez eginez, La Escontrilla geltokira heldu zaitezke. Zugaztietara igotzen den funikularra hortxe hartu ahal duzu.

  • Autobusa

    Bizkibusen A3141 Gurutzeta-Bagatza-Trapagaraneko funikularra lineak eta A3332 Trapagaran-Santurtzi lineak geltokia dute funikularretik gertu.

  • Autoa

    Bilbotik A8 errepidea hartu Santander noranzkoan. Ondoren, 127B irteera hartu. Behin autopistatik irtenda, lehenengo biribilgunean lehenengo irteera hartu eta BI-3739tik jarraitu BI-3755ra heldu arte. Gero, Funikular kaletik La Escontrilla geltokiraino jarraitu eta bertan funikularra hartu dezakezu. Ordea, Zugaztietaraino autoz ailegatu nahi izanez gero, behin Trapagaranera helduta, Udaletxearen eta elizaren arteko bidegurutzean BI-634 errepide zaharretik irten. Bertatik, errepide bihurgunetsua izango duzu Larreinetara heldu arte. Gero, ezker aldean, Zugaztietako jolas-eremuaren sarrera aurkituko duzu.

Gastronomia

Non jan

Herrian jatetxe ugari daude. Zugaztietako gastronomia dastatu nahi izanez gero, aukerarik onena indaba platera jatea da. Gozamena izateaz gain, neguko egun latzak igarotzeko energia iturri paregabea da, eta are gehiago sakramentuak baditu: txorizoa, odolostea edota txerri saiheskia.

  • Zugaztieta Bilbotik 20 kilometrora dago eta Bizkaiko iragan meatzaria ezagutzeko eta ingurumenean egiten diren jarduerez gozatzeko aukera berdingabeak eskaintzen ditu. Mehatze-auzune honen inguruan gehiago ezagutu nahi baduzu, Gallartan kokatzen den Meatzaritzaren Museoa Fundazioa bisitatzea gomendatzen dizugu.

    Larreinetako funikular geltokia
    Funikular kalea, 30. 48510 Trapagaran, Bizkaia.

    Telefonoa: 946 604 008

    Meatzaritzaren Museoa Fundazioa
    Campo Diego auzoa, z.g. 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena), Bizkaia.

    Telefonoa: 94 636 36 82

    E-posta: informacion@meatzaldea.eus

    • Ordutegia

      Meatzaritzaren Museoa Fundazioa

      Itxita: astelehenetan, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6ean.
      Asteartetik ostiralera: goizetan, 9:00 - 14:00; arratsaldetan, 16:00 - 19:00.

      Larunbat eta jaiegunetan: goizetan, 11:00 - 14:00, arratsaldetan, 16:00 - 19:00.

      Igandetan: goizetan, 11:00 - 14:30.

      Museoa gidarekin bisitatu nahi izanez gero, nahitaezkoa da astebete lehenago erreserba egitea.

    • Prezioa

      Larreinetako funikularra

      Joanekoa: 1,75€
      Joan-etorria: 3,25€

      Hilekoa: 17,70€

      Barik Gizatrans: 0,64€

      Barik: 0,90€

      Meatzaritzaren Museoa Fundazioa

      Helduak: 3€
      Bisita gidatuak: 4€

      Taldeak: 2,50€ (12 lagun gutxienez eta gidarik gabe)

      Ikasleak: 2€

      Erretiratuak: 2€

      8 eta 12 urte bitarteko haurrak: 2€

      8 urtetik beherako haurrak: doan.

      Langabetuak: doan.

      Bizikletaz bazatoz: doan.

      Irakasleak: doan.

    • Kokapena

      Trapagaran