angle-left Bizkaiko historiaren luxuzko jagoleak

XIX. mende amaiera arte, Bizkaiko lurraldea Bizkaiko Jaurerri izenaz ezagutzen zen, eta Gaztelako Erresumaz gaindi zegoen administrazio politikoa zerabiltzan, bere foru eta Batzar Nagusi propioekin. Enkarterriko hiribildu asko, Kantabria, Burgos eta Arabako mugan, Erdi Aroan eraiki ziren, eta garaiko zerizana mantentzen dute gaur egun.

Enkarterriko meatze-jarduerari hertsiki lotua, bada nabarmentzen den hiribildu bat: Balmaseda, Bilbotik ordu erdiko auto-bidaia duena, hain zuzen. Bere kokapenagatik, hots, Gaztelako meseta eta Kantauri itsasoaren artean, merkataritzarako bide garrantzitsua bilakatu zen. Garai hartako lekuko da bere Zubi Zaharra. Behe Erdi Aroan eraikia, Kadagua ibaiaren gainean altxatzen da zubi ikoniko hau.

Alde Zaharretik zoazela, herriko eliza nagusi birekin topo egingo duzu: San Severino, XV. mendekoa, eta San Juaneko tenplu gotikoa. Era berean, merezi du Santa Clarako komentu ohia bisitatzea, gaur egun hotela bilakatu dena.

Bilbotik ordu bateko auto-distantziaz Lanestosa dago; mendien arteko hiribildu ederra. Bere Erdi Aroko hiriguneak izaera berezia mantentzea lortu du, Gaztela eta Kantauriar arteko mugetan eratua. Iragana edozein kaletan topa dezakezu, atal batzuk antzineko harriztatua ere kontserbatzen badutela. Nabarmentzekoak dira nekazaritza-etxeak, plaza arkupeduna, Colina Jauregi barrokoa edota XVI. mendeko San Pedro eliza. Kolonia-estiloko etxeak ere ikusgai dira, Amerikara joandako euskaldun aberatsek eraikiak.

Durangaldea, Urduña eta Gorbeialdeko hiria

Anbotoren magalean Durango kokatzen da, era askotako monumentu-ondare aberatsez josia. Alde Zaharra nabarmentzekoa da, Erdi Aroko egitura ikusgarria mantentzen baitu.
Uribarriko Andra Mari Basilikak Monumentu Nazional kategoria dauka, Euskadiko arkuperik handiena izatea ezaugarri duela.

Kurutzesantuen Museoa Bizkaiko altxor monumental baten jagole da, Kurutziaga Gurutzea, oso balio handiko gurutzadura gotikoa. Halaber, Lariz Dorrean Isabel Katolikoa Erreginak lo egin ei zuen. Harresi zaharraren Santa Anako Arkua ere mantentzen da, jatorrizko sei ateetatik gelditzen den bakarra, alegia. Durangoko Azoka, bestalde, abenduan antolatzen den euskal kulturaren ezinbesteko hitzordua da. Bereziki gomendagarria da, beraz, Landako gunera hurbiltzea egun horietan (Sortzez Garbiaren Zubiaren harira eratu ohi da).

Durangotik 14 kilometrotara Elorrio dago, Bizkaiko Alde Zahar adierazgarrienetako bat muin duela. Bere kaleetatik paseatzea XVII. eta XVIII. mendeetara atzera egitea da, harlanduxko oinetxez eta jauregiez beteta daude eta. Etxe-aurreetan, harrotasunez erakusgarri dira jabe ohikoen armarriak. Berebat azpimarragarria da Argiñetako nekropolia.

Urduña Bilbotik gertu dago ere bai, 40 minutuko auto-distantziara. Hiri-titulua duen Bizkaiko herri bakarra da, balio handiko monumentu-multzo historikoa gordetzearen ospea duela. Balmaseda bezala, Bizkaiko Jaurerriko merkataritza eta aduana-gune garrantzitsuenetako bat izan zen, Europako iparraldearen eta Gaztelaren arteko salerosketen funtsezko igarobide izanik. Bere ondare oparoan nabarmentzen da antzinako Aduana, gaur egun bainuetxe-hotelaz ezagutzen dena. Eraikin ospetsu hau Foruen Plazan dago, Euskadiko Erdi Aroko plazarik handienean, hain zuzen. Hiri txiki honetan topatu dezakezun beste altxorretako bat Santa Maria eliza da, baita bertatik hurbil den La Antigua santutegia ere.

Naturaz eta aire garbiaz disfrutatzea gustuko baduzu, bereziki aipagarriak dira Gorobel mendilerroa eta Nerbioi ibaiaren ur-jauzia, biek ala biek edertasun liluragarria ezaugarritzat dute eta. Halaber, Orozkoren bitartez Gorbeiako Parke Natural ikaragarrira hel zaitezke.

Gorbeia mendiaren inguruetan, Arabako mugan, badira Erdi Aroko beste hiribildu batzuk, Areatza kasu. Gortazar jauregia, XV. mendeko dorrea, San Bartolome eliza edota Santa Isabel komentua nabarmentzen dira kultura-ondasun gisa, besteak beste. Bilbotik ordu erdira dago autoz, eta Gorbeiako magalean izaki, mendi-ibilbide paregabeak egiteko aukera ere izango duzu. Gorbeia eta Urkiolako Parke Naturaletik gertu, Otxandio hiribildua dago, Diego Lopez de Harok eraiki zuela. Ezohiko ondare naturala ere badauka, beste askoren artean Santa Marina eliza errenazentista gailentzen dela, ezaugarri duen dorre barrokoarekin.

Ibilbideak

Erdi Aroko Bizkaia ezagutzeko egun bakarra baduzu, artilearen ibilbidea egitea gomendatzen dizugu. Enkarterri eskualdean zehar, bere historia harrigarrian murgildu zaitezke. Aipatu ibilbidea BI-636 errepidetik igaro da eta Balmasedako mugaldean bukatzen da. Txango honek merkataritza-ibilbide historikoa gogora dakar, mendeez artile-zakuak bideratu zuena Burgos eta Gaztelatik Bilboko Portura arte, Europako ehungintza gunetarako bidean. Ontziratzea San Anton eliza inguruko kaian egiten zen, Bilboko Alde Zaharrean. Bide zaharra Mena bailaran eta Enkarterrin barrena zihoan.

Bereziki gomendagarria da Balmaseda bisitatzea Erdi Aroko Merkatuak leku duenean, bi egunez iraganeko xarma bere osotasunean berreskuratzen baita

Ibilbidea Barakaldoko Kastrexana Zubian abiatzen da, Deabruaren Zubia ezizenaz ere ezagutzen dena. Kondairak kondaira, bideak Erdi Aroko herrietatik zehar jarraitzen du, Alonsotegi, Güeñes eta Zallatik igaroz, Balmasedara heldu arte. Xarma bereziko herria dugu hau; 1199an sortua, Bizkaiko hiribildurik zaharrena da.

Maiatza da Balmaseda bisitatzeko unerik egokiena. Urtero, hil honetako asteburu batean, Erdi Aroko Merkatua antolatzen da, iraganeko lilura berreskuratzeko parada ezin hobea ahalbidetuz. Aurten, maiatzaren 12 eta 13a bitartean ospatuko da. Izan ere, Bizkaiko festarik aipagarrienetako bat da, ikuskizun zirraragarria eskaintzen baitute merkatuan parte hartzen duten 400 bat aktorek eta auzokidek. Era berean, horren harira antolatzen diren ekintza kulturalak ere azpimarratzekoak dira.

Nola heldu

Bizkaiko Erdi Aroko gunerik nabarmenena Enkarterriko eskualdea da, Durangalde eta Gorbeialdeko hiribilduak aipagarriak badira ere. Herri hauek guztiak oso ondo lotuta daude Bilborekin eta oro har Bizkaiarekin, errepidez nahiz trenez. Edozelan ere, zure bidaiari ekin baino lehen, egiaztatu itzazu ibilbideak, ordutegiak eta maiztasuna, aldaketarik suerta daitekeelakoan.
 

  • Trena

    Enkarterrira heltzearren, Renfe-ko Bilbo-Muskiz ibilbidea har dezakezu, Muskizen Bizkaibus autobusa hartzeko asmoz. Bestetik, Feve trenbide sareak ere baditu ibilbide bi: Bilbo-Balmaseda eta Bilbo-Santander, tartean hainbat geltoki dituela. Era berean, Renfe-ko Cercanías C3 ibilbideak Urduña eta Bilbo-Abando lotzen ditu 45 bat minututan. Bilbotik Durangorako distantzia ere trenez egin dezakezu.

  • Autobusa

    Bilbon, eta oro har Bizkaian, badira hainbat autobus-ibilbide zeintzuek Enkarterri, Durangaldea eta Gorbeialdeko herriekin lotzen dituzten.

  • Autoa

    Para llegar a Las Encartaciones, desde la autopista A-8 a través de la salida dirección a Balmaseda, coge el Corredor del Cadagua que comunica con varios pueblos de la comarca. Para ir a Orduña, a 37 kilómetros de Bilbao, hay que tomar la A-8, la carretera BI-4516 y la BI-625. Para llegar a Areatza desde Bilbao toma la N -240, son solo 30 km. Para ir a la zona de Durango, te recomendamos que cojas la AP-8 y continúes por la carretera N-637.

Gastronomia

Non jan

Bizkaiko barnealdean pilo bat leku topatuko dituzu non euskal tradiziozko menu eskuragarriak jan ditzakezun. Balmasedan, adibidez, putxeretan egindako babarrunak dastatzea gomendatzen dizugu. XIX. mendean errotuta den ohiko errezeta da hau, Bilbo-La Robla trenbide-ibilbideko gidariek prestatzen zutena, makinen ikatz beroaren babesean.

Horrez gain, inguruan badira hainbat produktu tipiko gozo; bertako zelaietan bazkatutako ardi nahiz ahuntz gaztatik hasita, marmelada, eztia edota baserrietako barazkietara. Jakina, Bizkaiko Txakolina ere ondaretzat dugu, tokian tokiko upeltegi bikainak ditugula. Produktu guztiak gure baserritarrek zuzenean eta arreta handiz landuak dira.

Ostatua

Non lo egin

Bai Enkarterrin hala nola Durangaldean eta Gorbeialdean ostatu anitz izango dituzu eskura, dela asteburu pasa zoazela, dela denbora luzeagoz erlaxatzeko zortea daukazula. Eskaintzan dituzu hotelak, landetxeak, bainuetxeak edota aterpetxeak.

Autokarabanan bazoaz, Lanestosan (Enkarterri) ere badaukazu ibilgailu mota honi eskainitako berariazko eremua. Kanpalekuei dagokienez, eskualdean badituzu zure beharretara ziur egokituko diren hiru gune.

  • Hiribilduen ondare kultural aberatsaz gain, leku bakoitzaren historia ezagutu dezakezu tokian-tokiko museoei esker. Hemen aurkitu ditzakezu adierazgarrienak:

    Enkarterri Museoa
    Abellanedako Batzarretxe ohiak barne hartzen du museo hau, eskualdeko ikuspegi kronologikoa hala nola bere herritarrena erakusten duena.

    Historia Museoa
    Museo honek Balmasedaren historiarekin lotutako dokumentuak eta objektuak ditu erakusgarri.

    Loizaga Dorrea - Rolls Roycen Museoa
    Antzinako kotxeak gustuko badituzu, museo hau zure interesekoa da. Galdamesen, Enkarterrin, Erdi Aroko gotorleku harrigarri hau dago; gaur egun Rolls Roycen munduko bildumarik osoena eta garrantzitsuena barne hartzen duena.

  • Balmasedan, San Severino zaindariaren jaietan (urriaren 23an), babarrun lapikoko txapelketak hartzen du leku, non Balmasedako eltzeko popularra dastatzeko aukera izango duzun, babarrunez, urdaiez, lukainkez, saiheskiez eta odolkiez osatua, beste osagai gozoen artean.

    Durangoko Sanfaustoek (urriaren 13an), bestetik, ekintza tradizional bi ditu ardatz: Zezenak dira eta Artopillek banaketa. Lehenengoak Santa Ana plazan du leku, eta sokaz lotutako bigantxa-entzierro bat da. Bigarrenak, aldiz, San Fausto egunean egiten diren madalenak ditu protagonista gisa, zeintzuek bere barrualdean arto-ale bat daramatzaten. Egun horretan, zinegotziek banatu egiten dituzte gozokiak auzokideen artean, Udaletxeko arkupean.

    Urduñako zaindariaren jaiak otxomaioak dira, 1600 urtetik geroztik ospatzen direnak, Nuestra Señora de la Antigua hiriko zaindariaren omenez. Maiatzaren 8a egun nagusia da, hainbat jaiegun ospatzen badira ere. Bihotza-ren erreketa nahiko ospetsua da (hau da, parrandaren ikur den txistulari ikonikoa), jaien azken egunean egiten dena.