angle-left Gernika: atzo, gaur eta bihar

1937ko apirilaren 26a egun beltza da gure historian. Egun hartan erregimen frankista babestuz, alemaniarrek eta italiarrek hegazkinez eraso zuten herria, hiribildua erabat astinduz. Batzarretxea eta Gernikako Arbola izan ziren eraso hartatik salbu geratu ziren leku bakanetakoak; gertakari latz hura ezagututa ez da zaila ulertzen zein nolako garrantzia duen haritzak euskal jendartearentzat.

Erdi Aroan ohikoa zen, egun Europa gisa ezagutzen dugun herrietako liderrak zuhaitzpetan elkartzea legeak sortzeko eta akordioetara iristeko. Gernikako Batzarretxean izaten ziren Bizkaiko legediak lantzeko batzarrak. Garai hartan Bizkaiko Batzar Nagusietara joateko deia Deiadar-mendietako tontorretan sua piztuz edota soinu-seinalez egiten zuten. Bost tontor hauen kokapena estrategikoa zen, jaurerritik banatuta. Izan ere, Bizkaiko edozein txokotatik Kolitza, Ganekogorta, Gorbeia, Oiz edota Sollube ikusten dira. Hauetako gailur bat igotzea aukera ederra da iraganera soa luzatzeko,  deiadarrak sentitzeko edota sutzarrak lau haizetara nola pizten ziren imajinatzeko.

Bizkaiaren historian sakontzea gura baduzu, ezin zara Antonio de Etxebarriak 1833an diseinatutako Batzarretxea eta Gernikako Arbola ikusi gabe joan, gainera, Euskal Herri osoan partekatzen diren ohiturak, kultura eta hizkuntzaren nondik norakoak ere ezagutzeko parada daukazu bertan.

Batzar-aretoa da Juntetxearen erdigunea eta egun hemen egiten dira Bizkaiko Batzar Nagusien biltzarrak. Bizkaiko Jaun ezberdinen margolanak dira apaingarri aipagarrienetako batzuk, baita antzina inguru hartan kokatuta zegoen Santa Maria Antiguako baselizaren irudia ere.

Beirateen aretora sartu bezain laster beirazko estalpera joango zaizu begirada: sabaian Gernikako Arbola Bizkaiko udalerrien topagune gisa eta antzinako batzarrei erreferentzia ikusiko dituzu besteak beste.

Eraikina bisitatzeko ez da ordaindu behar eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez bisita gidatuak eskaintzen dira. Doako sarrera izan arren ez ahaztu hitzordua hartzea garrantzitsua dela, arestian aipatu lez, historiaren orrialdeak betetzen jarraitzen dihardute bertan. 

Geure-geurea da haritza

Gernikako Arbola iragana, oraina eta etorkizuna da. Antzina egiten zen moduan, gaur egun Lehendakariak zuhaitzaren azpialdean hartzen du bere aginte makila eta Bizkaiko armarrian ere azaltzen da. Jose Maria Iparragirrek zortzikoak idatzi zizkion haritzari eta foruei XIX. mendean. Gaur egun jende askok euskal ereserkitzat dauka abestia.

Lehen Gernikako Arbola XIV. mendekoa da, “Aita Haritza” eta egun ikusgai dagoena 2015. urtekoa. Batzarretxearen inguruan topatuko dituzu aurreko haritzaren gorpuzkiak.  Haritz “zahar” hau 1742an landatu zuten, “Aita Haritza” lehortu zenean.

Burujabetzaren eta identitatearen ikurra den Gernikako Arbolak mugak gainditu ditu. Azken urteotan, 60 kimu baino gehiago landatu dira euskal diasporan: Argentinan, Kolonbian, Mexikon, Amerikako Estatu Batuetan edo Australian. Kimu hauek ez dira edonola banatzen, Bizkaiko Batzar Nagusiek sinatzen duten originaltasuna daukate eta erakunde zein instituzio sozial zein publiko esanguratsuei eskaintzen zaie.

Ibilbideak

Gernika-Lumora egiten duzun bisita borobiltzeko bi museo aholkatzen dizkizugu: Bakearen Museoa eta Euskal Herria Museoa. Lehen honek modu interaktibo batean 1937ko apirilaren 26ra eramango zaitu. Argazki erakusketa ikusgarriaz gain, pasarte beltz hartatik bizirik atera zirenen testigantzak ikusi ahal izango dituzu.

Ez ahaztu Bakearen Museotik eta Euskal Herria Museotik pasatzea

Bestetik, jauregi barroko batean kokatuta dagoen Euskal Herria Museoan, euskal kultura, ohiturak, folklorea, herri-kirolak,e.a. modu interaktibo batean ezagutuko dituzu.

Ikustetik ekitera pasatzeko momentua dela iruditzen bazaizu, Jai Alai frontoia topatuko duzu gertu zesta puntaren historiaz jabetu edota partida bat jokatzeko. Hain da entzutetsua txoko hau, zesta punta nazioartean Jai Alai bezala ere ezagutzen dela. 

Berehala konturatuko zara lurreko gezi horiak eta erromesak ikustean Donejakue bidea Gernika-Lumotik pasatzen dela. Iparraldeko ibilbideko pasabide, hemen hartzen dute atseden Ziortzatik iristen diren erromesek. Inguruko paisaia ederregatik da ezaguna gune hau eta bertan indarberritzen dira Bilbo jomuga duen ondorengo etapa hasi aurretik.

Nola heldu

Busturialdeko biosfera erreserban kokatuta, herri hau ezinhobeto konektatuta dago Bilbo eta orokorrean, Bizkaiarekin, garraiobide publiko zein pribatuz bazatoz.

  • Trena

    Euskotrenek Atxuri-Gernika tren linea dauka. Geltokia San Anton eliza ondoko geltokian duzu. Gernikako geltokiak Geltoki Plaza izena du.

  • Autobusa

    Bizkaibus linea ugari daude Bilbotik Gernikara (eta alderantziz). Ordutegiak eta frekuentzia guztiak Bizkaibuseko webgunean topatuko dituzu.

  • Autoa

    Bilbotik Gernikara autobide nazionaleko 36 kilometro dituzu, ordu erdi luzeko bidaia guti gorabehera. Bilbotik irtetean A8 autopista jarraitu beharko duzu Amorebieta arte. Bertan, BI-635 errepidea jarraitu beharko duzu. Hemendik aurrera, errepidea maldartsuagoa eta kurbaz jositakoa izango duzu, eta Gernikako erdigunera eramango zaituen bide hau gero eta berdeagoa izango duzu Biosfera erreserban murgilgu ahala.

Gastronomia

Non jan

Zalantzak bazenituen geuk argituko dizkizugu: Gernikara joango zarenean bertako indabak dastatu beharko dituzu, bereziki neguan. Bertako piperrak beste aukera paregabea izango duzu, Gernikako piperren zaporeak ez daukalako zerikusirik Bizkaiko gainontzeko herrikoekin alderatuta. Piperrak berez gatz apur batekin probatzea zoragarria da, bestelako osagarririk gabe.

Azokako produktuez gain, txorizoa edo Idiazabal gazta aukera apartak dira.

Bestalde, Urdaibain egonda, kostaldean bertan, bertako mahastietako ardandegietara hurbiltzea Bizkaiko Txakolina dastatzeko. Gure nortasuna islatzen duen ardo honen zapore berezia dastatzeaz gain, pintxo ezberdinekin konbinatzera lagunduko dizute esparru honetako adituek.

Ostatua

Non lo egin

Gaua igarotzeko aukerak egon badaude Gernikan, baina eskaintza ez da Bilbokoa bezalakoa. Hortaz, herrian topatuko dituzun ostatuen ekuragarritasuna bilatu eta egonaldia aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen dizugu, bereziki Gernikako Urriko Azken Astelehenean etortzeko asmoa baduzu.

  • Batzarretxea eta Gernikako Arbola
    Allende Salazar kalea, 1.
    48300 Gernika-Lumo
    Telefonoa: 94 625 11 38
    E-posta: batzar.etxea@bizkaia.net

    Gernikako Bakearen Fundazioa Museoa
    Foru plaza, 1.
    48300 Gernika-Lumo
    Telefonoa: 94 627 02 13
    E-posta: museoa@gernika-lumo.net

    Museo Euskal Herria
    Allende Salazar kalea, 5.
    48300 Gernika-Lumo
    Telefonoa: 94 625 54 51
    E-posta: euskalherriamuseoa@bizkaia.eus

    • Ordutegia

      Turismo bulegoa
      Denboraldi baxua (azarotik Aste Santura bitartean)

      Astelehenetik ostiralera 10:00tik  a 18:00etara.

      Larunbatak eta igandeak: de 10:00tik a 14:00etara.

      Denboraldi altua (Aste Santutik urriko azken astelehenera artean)
      Astelenetik larunbatera 10:00tik a 19:00etara.

      Igandeak 10:00tik  14:00etara.

      Itxita:
      Urtarrila: 1 eta 6

      Abendua: 24, 25 eta 31

      Gernikako Bakearen Fundazioa Museoa
      Martxoa-ekaina

      Astelehenak: itxita (egun berezietan izan ezik)

      Asteartetik larunbatera: 10:00 – 19:00

      Igandeak: 10:00 – 14:00

      Urtarrila: 1etik 30ra bitartean itxita mantentze lanegatik.

      Batzarretxea eta Gernikako Arbola
      Egunero 10:00tik 14:00etara eta 16:00tik 18:00etara.

      Ekainetik irailera bitartean: 19:00ak arte irekita.

      Sarrera dohainik

      Euskal Herria Museoa
      Asteartetik larunbatera: 10:00tik-14:00etara eta 16:00tik 19:00etara

      Igandeak: 10:30tik-14:30etara

      Jai-egunak, uztaila eta abuztua: 16:00tik 19:30etara ere bai.

    • Prezioa

      Txartel bakoitza Bakearen Museoa eta Euskal Herria Museoa: Gernikako Turismo Bulegoan salgai, 4,75€ren truke.

    • Kokapena

      Gernika-Lumo

  • Si tienes intención de acercarte a Gernika en tu viaje, te recomendamos que adquieras el billete único para poder disfrutar con la visita al Museo de la Paz y al Museo Euskal Herria con el mismo ticket. La entrada a la Casa de Juntas es gratuita. Este billete tiene una validez de 15 días. Ten en cuenta que los museos cierran los lunes. 

    Turismo bulegoa
    Artekalea, 8.

    Telefonoa: 94 625 58 92

    E-posta: turismo@gernika-lumo.net