angle-left Euskara, gure izaeraren adierazle

Euskarari buruz hitz egiten dugunean hizkuntza aldakor batez ari gara. Hizkuntza organiko zoragarria dugu, praktikatzen den zonalde geografikoaren joeretara egokitzen dena. Horrela, leku bakoitzeko euskarak hizkuntza aberasten duen ezaugarri propioak dauzka.

Tokiko estandar hauei euskalki esaten zaie, eta ez dialekto. Inglesak lurralde bakoitzeko joeretara egokitzen den bezala (lexikoa, fonologia… aldatuz), antzekoa gertatzen da gure hizkuntzarekin. Aldaketa nabarmenenak Zuberoako euskaratik Bizkaira artekoak doazenak dira, mendebaldeko euskalkia aldaketa hauen adibide nabarmenena izanik.

Hiru aditu aritu ziren Euskalkien jatorriaz iraganean: Oihenart, Larramendi eta Caro Baroja. Arnaut Oihenart izan zen hiruen artean euskalkietaz aritzen lehena. Notitia Utriusque Vasconiae liburuan Akitaniarra, Baskoia, Barduliarra eta Autrioia aipatu zituen. Manuel Larramendik, Diccionario Trilingüeko hitzaurrean euskara eta euskalkiak Babelen garaian kokatu zituen. Julio Caro Barojak euskalkien mugak eta antzinako leinuak bat zetozela adierazi zuen, elizarekin batera.

Ibilbideak

Bizkaian Mendebaldeko euskalkia erabiltzen dugu, Bizkaia osoaz gain, Deba ibar gehiena eta Arabako Aramaio ibarrarterako eremura helduz. Horiez gain, Urola, Goierri eta Nafarroako Burunda ibarrera era hedatu da gure euskara.

Mendebaldeko euskalkiak aniztasun linguistiko izugarria dauka, Busturialdetik Otxandiora alde nabaria dagoela

Gure euskalkiak azpieuskalki bi eta zortzi hizkera nagusi dauzka, eta alde handia dago kostaldeko Busturialdekoa eta barnealdeko Otxandio-Oleta-Ubidekoaren artean. Azpieuskalki horiek multzo bitan banatu daitezke: sartaldekoa eta sortaldekoa.

Sartaldean ipar-sartaldekoak eta hego-sartaldekoak topatuko dituzu. Ipar-sartaldekoak dira Uribe Kostan, Mungialdean eta Txorierrin egiten duten euskara. Txorierriko euskararen kasuan, euskaldunak dira oso Larrabetzu, Lezama eta Zamudio, haraneko gainontzeko zonalde euskaldunak landa eremuetan egonik. Bestalde, hego-sartaldean Arratia ibarra, Zeberio, Orozko, Arrankudiaga, Arakaldo eta Galdakaon egiten den euskara duzu. Ipar eta hegoaldeko sartaldeko azpieuskalkien artean Nerbioi ibarrekoa dago: Bilbon, Etxebarrin, Zaratamon, Basaurin, Arrigorriaga eta Ugaon egiten dena. Azpieuskalki hau oso ahulduta dago gaur egun.

Sortaldean Lea-Artibai eta Durangaldekoa entzungo duzu. Oso antzekoak biak, eta itsasbazterreko hizkerak (Lekitto eta Ondarrukoak bereziki) izaera oso indartsukoak eta zoragarriak dira. Horiez gain, Debagoienekoa eta Deba ibarrekoak aipatzekoak dira, mendebaldeko eta erdialdeko euskalkien arteko lotura egiten baita bertan.

Nola heldu

  • Euskaldun berria bazara, euskaltegiak gure hizkuntzan murgiltzeko erreminta paregabeak direla jakin beharko zenuke, baina formatu berezian planteatuta: klase arruntak eskaintzeaz gain, ahozkoak lantzeko, horietako askok irteera bereziak antolatzen dituzte herri eta hirietako kaleetan. Bilboko hainbat euskaltegietan ikasle eta irakasleek poteoak antolatzen dituzte mintzapraktika lantzeko eta hitz egiteko erraztasuna garatzeko.

    Horrez gain, zentro hauek zenbait egunetako irteerak antolatzen dituzte barnetegietara, gehienetan herri oso euskaldunetara. Bertan, askotariko jarduerak lantzen dituzte, eguneko 24 orduetan euskara hutsean moldatuz.

    • Kokapena

      Euskaltzaindia (Plaza Berria, Bilbo)

  • Euskal Herri osoan atzotitzek eta esaera zaharrek garrantzia dute. Erreferente nagusia Gotzon Garate filosofo, filologo hizkuntzalari eta idazlea dugu. Euskal Herriko herri ugarietatik ibili izan zen bertako etxe eta baserrietako esaerak eta atzotitzak jasotzen. Atzotitzek poesia eta kantuen arteko itxura dute, eta horietako askotan errima erabili ohi da. Hona hemen adibide batzuk:

    “Dagoenean par-par, ez dagoenean negar”.

    “Astoa, zaldiz jantzi arren, beti asto”.

    “Amen, zu hor eta ni hemen”.

    “Eskerrik asko, Mari Belasko! Okela gutxi eta salda asko”.

    “Ez da ogirik neke gaberik”.

    “Haizeak nora, zapiak hara”.

    “Hor konpon, Marianton!”.

    “Txapela buruan eta ibili munduan”.

    “Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu ta lau”