angle-left Animalia basatien bila

Bizkaiko 2.166 kilometro karratuetan 230 espezie inguru bizi dira, eta gaur egun posible duzu, abereez gain, hegazti basatienak gertutik ikustea, euren bizimodua ezinhobeto ezagutzeko. Kostaldetik hurbil izurdeak ikusteko parada izango duzu, Bermeo bezalako herrietatik irteerak antolatzen dira-eta.

Orain arte animalia ezohikoenak ‘ehizatzea’ argazkilari trebatuenen teleobjetiboen lana bazen ere, gaur egun isilik egoten dakien edonork praktikatu dezake ehiza hau birding-ari esker. Iberiar penintsulako hegaztien % 60ak gure zerua zeharkatzen du migrazio garaian, horien artean Sai Arreak eta Sai Zuriak. Euskal Herrian Europako animalia-biztanleria onenetarikoak dauzkagu, horregatik jaio zen Urdaibai Bird Center.

Urdaibaiko Biosfera Erreserban, Urdaibai Bird Center deritzon zentroak ateak zabalduko dizkizu hegaztien inguruan den-dena jakin ahal izateko. Bertako museo biziak kalitate altuko instalazioak dauzka bisitariarentzat: hegaztien behatokiak, interpretazio-zentroak, ibilbideak… Horrela, aliota handiak, arrano arrantzalea, lertxun gorria, zapelatza, ahate buztanluzea eta larre-buztanikara bezalako hegaztiak ikusi ahal izango dituzu, urtaroaren arabera.

Itsasoratu ahala, bertako biztanleak aldatu egiten dira: antxeta mokogorriak, kaio hankahori eta ilunak... eta bestelako hegaztiez gain zetazeoak ikusteko aukera paregabea eskainiko dizu Bizkaiko Golkoak Urdaibaiko zonaldean, batez ere gure kostaldetik 12 - 20 milatarako urek. Bertako plataforma kontinentala oso estua dugu, eta horregatik zetazeo espezie ugariren bizilekua da: izurde mularak, ‘listados’ deritzotenak eta arruntak, aleta luzeko kalderoiak, kalderoi grisak, Rorcual arruntak eta aleta zuridunak, Katxaloteak, Orkak eta Cuvierko Zifioak, besteak beste.

Ibilbideak

Lehen ibilbideak Urdaibaiko kostalde izugarria erakutsiko dizu ikuspuntu ezberdin batetik: itsasotik kostalderakoa. Ibilbide honek Izaro irla misteriotsua, Ogoño lurmuturreko kobazuloak eta Elantxobe zein Mundaka herri miresgarriak erakutsiko dizkizu arrantzaleen ikuspegitik.

Itsasoak bestelako ibilbideak eskaini ahal dizkizu. Bermeotik irtenda badira ordubeteko ibilbide nagusi bi, Urdaibai kostalderantz

Bigarren ibilbideak Gaztelugatxeko atzekaldera eramango zaitu. 'Game of Thrones' telesailean agertu baino lehen, paradisuko irla honek mundu mailako ospea zeukan bere kokapen estrategikoagatik eta marinelei babesa emateagatik, inguru magiko batean kokatutako baseliza historikoarekin.

Gure historiaz blai, ibilaldia behar bezala bukatzeko, Bermeon poteatzea eta bertan bazkaltzea gomendatuko genizuke, bertako gastronomiak herriko arrantzaleek antzina zuten horixe bera baita.

Nola heldu

Urdaibai Bird Centerrea heltzea erraz xamarra da, behar bezala adierazita baitago Gernikaldean. Modurik lasterrena autoa bera da, Bilbotik Bertara hiru ordu laurdeneko bidaia egingo duzulako naturaz beteriko inguru batean zehar. Bigarren aukera autobusa duzu, eta geldialdiak direla-eta ordubeteko bidaia izango duzu, trafikoaren arabera.
 

  • Trena

    Bilboko Atxuri Euskotren geltokitik badago Gernikara eramango zaituen E4 linea (Bilbo-Bermeo). Trenez arin batean egongo zara Gernikan. Herrira heldu bezain pronto A3526 (Gernika-Laida-Laga-Ibarrangelu) lineari heldu beharko diozu zentrora heldu ahal izateko.

  • Autobusa

    Bizkaibuseko linea bi igaro dira Urdaibai Bird Centerretik. Bilborekin konektatu ahal izateko A3513a (Bilbo-Galdakaoko Ospitalea-Gernika-Lekeitio) duzu, eta Gernikatik Ibarrangelura doan A3526 linea (Gernika-Laida-Laga-Ibarrangelu) ere eskuragarri duzu Urdaibaiko zonaldea aztertzeko.

  • Autoa

    Bilbotik N-637a jarraitu beharko duzu (Txorierriko autobia) Donostia norabidean. Amorebietara heltzean, autobia alde batera utzi eta BI-365 errepidea jarraitu beharko duzu Gernikarantz. Herria atzean utzi bezain pronto Laida norabidea jarraitu beharko duzu BI-3228 errepidetik. Zentroko kartelak topatuko dituzu errepidean.

  • Urdaibai Bird Centera hurbilduz gero ez zara damutuko. Ilerarik gabeko sarrera egin ostean, audio-gidak erabiltzeko aukera eskainiko dizute zentrokoek. Ez duzu aldez aurretiko erreserbarik egin behar eta zentroko langileek behar duzun edozertarako izango dituzu, laguntzeko prest.

    Zure asmoa zetazeoen begiztatzea bada, Bermeora kostaldeko herrietara hurbiltzea gomendagarria da. Bermeoko portuan bertan itsasoko hegaztien eta zetazeoen begiztatze-irteerak antolatzen dituen enpresa topatuko duzu.

    Urdaibai Bird Center
    Orueta Auzoa, 7, 48314 Gautegiz-Arteaga, Bizkaia
    Telefonoa: 946 25 11 57
    E-posta: birdcenter@birdcenter.org

    • Ordutegia

      Martxotik ekainera
      Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00ak arte. Astelehenak: itxita

      Uztaila eta abuztua
      Egunero, 11:00etatik 19:00ak arte

      Iraila eta urria
      Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00ak arte. Asteartetik ostiralera: 11:00etatik 14:00ak arte. Astelehenak: itxita.

      Azarotik martxora
      Ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 17:00ak arte. Astelehenetik ostegunera: itxita.

    • Prezioa

      Urdaibai Bird Center
      5 urtetik beherakoak: dohan!
      5 eta 12 urte bitarteko haurrak: 2 euro
      Helduak: 5 euro

      Itsasoko hegaztien eta zetazeoen begiztatzea
      Sasoia: apiriletik urrira
      12 urtera arteko gazteak: 28 euro
      Helduak: 40 euro

      Elantxobeko ibilaldia
      Sasoia: martxotik urrira
      5 urte baino gutxiagoko haurrak: doan!
      5 - 12 urte bitarteko gazteak: 7 euro
      Helduak: 12 euro

      Taldeak (6 lagun baino gehiagokoak)
      15 urte baino gehiagokoak: 12 euro
      15 urte baino gutxiagokoak: 7 euro

      Gaztelugatxeko ibilaldia
      Sasoia: Martxotik urrira
      5 urte baino gutxiagokoak: doan!
      5 - 12 urte bitarteko gazteak: 7 euro
      Helduak: 12 euro

      Taldeak (6 lagun baino gehiagokoak)
      15 urte baino gehiagokoak: 10 euro
      15 urte baino gutxiagokoak: 6 euro

    • Kokapena

      Urdaibai Biosfera (Busturialdea)

  • Naturaren eta hegaztien maitalea bazara bekatua litzateke argazki-kamera eta prismatikoak etxean ahaztea. Animalia basatiez gain, Urdaibaiko orografiak paisaia izugarriak eskainiko dizkizu, eta berauek zeure kamerako karretean edota txartelean gordetzea erruz gomendatzen dizugu.

    Zure asmoa itsasoratzea baldin bada, oso garrantzitsua da ur botila, betaurrekoak, txanoa eta eguzkirako krema eramatea. Itsas hegazti eta zetazeoen ibilbidearen kasuan, kontuan izan beharko zenuke irteerak 4-6 orduko iraupena dutela eta itsasontziak ez direla oso handiak. Xehetasun gehiago behar izatekotan enpresako arduradunekin kontsultatzea gomendatzen dizugu.