angle-left Gozatu caravaningaz Bizkaian

Hiriburutik kanpo, xarma berezia duten hainbat herri zein txokoetan geldialditxoa egin dezakezu. Karabanak eskaintzen dizun askatasunaz gozatu eta gustukoen duzun herri, hiri zein txokoez disfrutatu ezazu, bestelako bidaia esperientzia bide.

Getxo beharrezko geldialdia duzu Bizkaira etortzekotan. Bilbotik 20 kilometro eskasetara, oso famatuak dira bertako hondartza eta itsaslabarrak. Algorta eta bertako Portu Zaharra ere gertu dituzu. Halaber, surfaren maitalea bazara, Sopelako hondartza 'Basatira' hurbiltzea aukera ona izan daiteke. 

Getxotik ez oso urrun, Gorliz eta Plentziako badia aurkitzen da. Bertako itsasadar-bokalean paisaia natural ezin hobea eratzen da. Horrez gain, bere hondartzak oso famatuak eta preziatuak dira bilbotar eta bizkaitarrentzat. Herrietako erdialdetik minutu gutxitara daude oinez, eta itsas-pasealeku luzeak ere topatuko dituzu. Arratsaldean paseotxo bat eman eta inguruko tabernetan zerbait hartzea plan zoragarria izan daiteke. Lagun artean barbakoak egiteko txokoa ere baduzu inguruko zona berdeetan.

Surflaria izanez gero, eta kirol honetaz gozatzearren, Bermeo edota Mundaka kostaldeko herrietara hurbildu zaitezke karabanarekin, adibidez. Azken honetan, Europako olaturik famatuenaz gozatu ahalko duzu: Ezkerreko Olatua. Bermeon, berriz, Bizkaiko kostaldeko gastronomia tradizionala dastatzeko parada izango duzu.

Kostaldeko herriak eta paisaiak maite badituzu, Lekeition beharrezko geldialdia egin beharko zenuke. Gomendagarria da bertara iraila hasieran hurbiltzea, San Antolinetaz disfrutatzeko; Lekeitioko jairik ezagunenak dituzu honako hauek. 

Barnealdera joz, Lanestosa eta Elorrio herri xarmangarriak dituzu, ondare historiko ikaragarrikoak, mendi eta paisaia natural ikusgarriez inguratuta, hain zuzen. Leku hauek oso aproposak dira karabana edo furgoneta inguruko guneetan utzi eta menditik bueltatxo bat emateko.

Hala ere, karabanarekin herriz herri joatea aukerarik onena da. Horrela Bizkaiko txoko ezezagunetatik bidaiatu dezakezu eta giro zein tradizio euskaldunaz gozatu.

Nola heldu