angle-left Harrotasunez, Bilbotik

Jaiaren erdigunea Areatza bera izango dugu, aurreko edizioetan gertatu den bezala. Gogoratu pasa diren urteetan Kate Ryan, Barei, La Prohibida, Las Bistecs edo Sandra Love bezalako artistak izan ditugula, guztiz debalde.

Giro izugarria egoteko osagarri guztiak ditugu. Zu bakarrik falta zara. UrParaderen desfilea eta Areatzako kontzertuez gain bestelako jarduerak ikusi ahal izango dituzu Bilbao Bizkaia Pride 2018an: kaleko nazioarteko zein bertako ikuskizunak, ibilbide gastronomikoak, topaketa kulturalak, hitzaldiak eta baita familia osoarentzat prestatutako hainbat proposamen interesgarri: deigarrienen artean Family Pride izenekoa dugu, zeinen helburua adin guztietako haurrei balioa, errespetua eta solidaritatea bezalako kontzeptuak azalduko zaizkien.

Kirolak ere espazio propioa izango du jai honetan Kirol Pride jardueretan: txapelketak, herri-lasterketak eta herri kirolak praktikatzeko aukera izango duzu, neska, mutil, zahar, heldu edo gazte bazara.

Gauean festak ez du atsedenik hartuko, eta kontzertu zein ikuskizun potenteez gain, hainbat DJk logure gabeko gauak animatuko dituzte askotariko musika estiloekin, publikoaren dantzak, barreak eta giro ona bultzatuz.

Urteek aurrera egin ahala, Bilbao Bizkaia Pride jaiak gero eta jende gehiago erakartzen ari da, eta aurten ere hiriko lokalen Offpride agenda osotua eskainiko dizu, jaiaren epizentroaz gain, Bilboko zonaldeko komertzioek euren laguntza eskainiz.
Bizi, sentitu, izan eta maite ezazu nahi bezala! Bilbo ere harro dago!

Nola heldu

Alde zaharrera heltzeko ez duzu inolako problemarik izango. Bilboko interesgune nagusienetarikoa izanik, metroa, trena, autobusa eta tranbia zerbitzuak izango dituzu. Bertara autoz joan nahi izatekotan, gomendagarriena Areatzako parking pribatuan aparkatzea da, alde zaharreko inguruetako aparkalekuak oso kotizatuak daude-eta.
 
  • Trena

    Euskotren trenak Zazpi Kaleak izeneko geltokia dauka Lezama Kukullaga E3 linean eta Bilbo-Donostiako E1 zein Bilbo-Bermeoko E4 lineak Atxurin dute geltokia.

  • Metroa

    Garraiobide publiko azkarrena duzu honako hau eta Zazpi kaleak izeneko geltokia duzu, geltokiaren irteerak San Nikolas eta Unamuno plazak izanik. Trenez. Euskotren trenak Zazpi Kaleak izeneko geltokia dauka Lezama Kukullaga E3 linean eta Bilbo-Donostiako E1 zein Bilbo-Bermeoko E4 lineak Atxurin dute geltokia.

  • Tranbia

    Tranbiak Arriaga plazan bertan utziko zaitu, antzokiaren aurrean, eta beraz, alde zaharraren atarian.

  • Autobusa

    Bilbotik bidaiatzeko autobus gomendagarrienak Bilbobusak dira. Areatzan hurrengo lineen geltokiak topa daitezke: 03, 56, 75, 28, 58, 77, 30, 71, 85, 40, 72, 22, 11 eta 62. Frekuentzia handiko zerbitzua eskaintzen du.

  • Autoa

    A-8 errepidetik bazatoz, bide azkarrenak hurrengoak lirateke: Santanderretik bazatoz, 116A irteera hartu, eta Larreagaburu errepidea jarraitu biribilgune batera heldu arte. Bertan, Miraflores etorbidea jarraitu beharko duzu, ondoren Atxuri kalea deituko dena eta azken hau Erribera kalean bihurtuko da. Errepide honek arriaga plazara eramango zaitu.

Gastronomia

Non jan

Bilbao Bizkaia Pride jaiaren erdigunea Areatza izanik, hiriko bihotzean egongo zara. Jatekorik eta edatekorik ez zaizu faltako, alde zaharrarren atarian zaudelako. Bertan, Unamuno plaza edo Plaza Berriko zein Somera kaleko tabernetako pintxoak izango dituzu, poteoa egiteko. Alde zaharrean, gainera, Triangune zonaldea topatuko duzu, Torre eta Barrenkale kaleak elkartzen diren lekua. Bertan, LGTB+ balioen aldeko taberna ugari topatuko dituzu, ingurua ikustea besterik ez duzu behar: giroa bermatuta dago bertan.

Ostatua

Non lo egin

Alde zaharrean hostal eta pentsio ugari topatuko dituzu. Horiez gain, hostel ugari daude inguruetan. Zonalde honetan jende asko mugitzen da, eta Bilboko alde zaharreko zein Bilbo Zaharreko kaleak giroz beteta egongo dira. Hortaz, zure asmoa lasaitasuna bilatzea bada, kanpoaldeko ostatuei begirada bat bota beharko zenieke.

Bilbon lo egitea pentsatuta bazeneukan, zure egonaldia aldez aurretik erreserbatu beharko zenuke, azken orduko ezustekoak ekidinez.

  • Jardueraz betetako egun jendetsuak espero ditugu Bilbon. Hirian zehar antolatuko diren jarduera guztien programa jasotzeko Bilboko turismo bulegora hurbiltzera gomendatzen dizugu. Informazio gehiagoren bila bazabiltza, bota begirada bat Bilbao Bizkaia Pride-ko webgune ofizialean.

    Bilbao Bizkaia Pride
    http://bilbaopride.com/es

    Bilbao Bizkaia Friendly
    http://www.bilbaobizkaiafriendly.org/es/

    • Ordutegia

      Plaza Biribileko turismo-bulegoa
      Plaza Biribila, 1, 48001 Bilbo, Bizkaia
      Telefonoa: 944 79 57 60
      E-posta: informacion@bilbaoturismo.bilbao.net
      Astelehenetik igandera, 09:00etatik 21:00ak arte

      Mazarredo Alameda turismo-bulegoa 
      Mazarredo Alameda, 66. 48001 Bilbo, Bizkaia
      Telefonoa: 944 79 57 60
      E-posta: informacion@bilbaoturismo.bilbao.net
      Astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 19:00ak arte
      Igandeak eta jaiegunak, 10:00etatik 15:00ak arte
      Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera 10:00etatik 19:00ak arte

    • Kokapena

      Bilbo

  • Bilbotik mugitzeko asmoa baduzu, gogoan izan Areatza eta ibai aldeko zonaldeak jendez gainezka egongo direla. Egun horietan hiriko garraiobideak martxan egongo dira Bilboko leku batetik bestera mugitzeko.

    Oinez ibiltzeko asmoa izatekotan, gogoratu jai jendetsua dugula Bilbao Bizkaia Pride. Beraz, ekitaldien programa eskuratzea ideia ezinhobea da zure eguna behar bezala antolatzeko.